Hendaiako geltokia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°21′11″N 1°46′55″W / 43.352922°N 1.781932°W / 43.352922; -1.781932
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Laukatu (eztabaida | ekarpenak)
77. lerroa: 77. lerroa:
[[1980]]ra arte [[Topo|Topoa]] geltoki nagusiaren eraikineraino heltzen zen. Geltokiaren barruan itxaroteko eta billeteak saltzeko gela bat zituen. Urte horretatik aurrera geltoki nagusia erabiltzeari utzi zitzaion eta, haren ordez, soilik Euskotrenek erabiltzen duen gaur egungo geltoki txikia eraiki zen, [[Euskal Trenbide Sarea]] jabe duena. Gainera, Topoaren trenbide sorta pixkanaka murriztuz joan zen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Irekia|izenburua=Irekia - Eusko Jaurlaritzak Hendaiako Euskotrenen geltokia zaharberrituko du|hizkuntza=eu|url=https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/41496-eusko-jaurlaritzak-hendaiako-euskotrenen-geltokia-zaharberrituko|aldizkaria=www.irekia.euskadi.eus|sartze-data=2018-11-22}}</ref>
[[1980]]ra arte [[Topo|Topoa]] geltoki nagusiaren eraikineraino heltzen zen. Geltokiaren barruan itxaroteko eta billeteak saltzeko gela bat zituen. Urte horretatik aurrera geltoki nagusia erabiltzeari utzi zitzaion eta, haren ordez, soilik Euskotrenek erabiltzen duen gaur egungo geltoki txikia eraiki zen, [[Euskal Trenbide Sarea]] jabe duena. Gainera, Topoaren trenbide sorta pixkanaka murriztuz joan zen.<ref>{{Erreferentzia|abizena=Irekia|izenburua=Irekia - Eusko Jaurlaritzak Hendaiako Euskotrenen geltokia zaharberrituko du|hizkuntza=eu|url=https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/41496-eusko-jaurlaritzak-hendaiako-euskotrenen-geltokia-zaharberrituko|aldizkaria=www.irekia.euskadi.eus|sartze-data=2018-11-22}}</ref>


[[2019|2019ko]] [[Abuztuaren 18|abuztuaren 18tik]] 26ra bitartean itxiarazi zuten [[Biarritz|Biarritzen]] ospatu zen [[2019ko G7aren gailurra]] zela eta.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hendaiako geltokia itxita egongo da abuztuaren 18tik 26ra {{!}} Drupal|url=https://www.euskotren.eus/eu/node/8942|aldizkaria=www.euskotren.eus|sartze-data=2019-09-01}}</ref>
[[2019|2019ko]] [[Abuztuaren 18|abuztuaren 18tik]] 26ra bitartean Euskotrenen geltokia itxiarazi zuten [[Biarritz|Biarritzen]] ospatu zen [[2019ko G7aren gailurra]] zela eta.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Hendaiako geltokia itxita egongo da abuztuaren 18tik 26ra {{!}} Drupal|url=https://www.euskotren.eus/eu/node/8942|aldizkaria=www.euskotren.eus|sartze-data=2019-09-01}}</ref>


=== Euskotrenen geltoki berria ===
=== Euskotrenen geltoki berria ===

22:33, 1 iraila 2019ko berrikusketa

43°21′11″N 1°46′55″W / 43.352922°N 1.781932°W / 43.352922; -1.781932
Hendaia / Hendaye


SNCFren eta Euskotrenen geltokietako fatxada nagusiak.
Map
Kokapen mapa
Lineak
« Irun Ficoba    Geltoki-burua
Geltoki-burua   Ondarraitz »
Geltoki-burua   Ondarraitz »
Geltoki-burua   Ondarraitz »
Kokapena
HelbideaDe Gaulle Jeneralaren bulebarra, 97; 64700
UdalerriaHendaia,  Lapurdi
Geltokiaren datuak
Kodea11602
Gunea1. gunea (Euskotren)
Irekiera1913ko uztailaren 13a (Euskotren)[1]
Bidaiariak366.633 (SNCF, 2014)
700.000 (Euskotren, 2016)[2]
IrisgarriaAccès Plus (SNCF)
Geltoki irisgarria  (Euskotren)
ZerbitzuakAparkalekua Kotxe alokairua       Txarteldegi automatikoak Pertsonaldun txarteldegia 
AldageltokiaTrena Autobusa Taxi 
Nasak4
Trenbideak6
JabeaRéseau ferré de France
Euskal Trenbide Sarea
EragileaSNCF
Renfe Operadora
Eusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
Abiadura handiaTGV
Alvia
Distantzia luzeaIntercités
Intercity
Trenhotel
Distantzia ertainaTER Aquitania
EuskoTrenE2  Lasarte-Oria - Hendaia
LurraldebusBAI  Bilbo - Donostia - Baiona
Transports 64816  Baiona - Hendaia
BestelakoakTrena  Zama garraioak
Taxi  Taxi

Hendaia (frantsesez Hendaye) izen bereko udalerriko tren geltoki nagusia da, De Gaulle Jeneralaren bulebarrean kokatuta dagoena. Irungo geltokiarekin batera nazioarteko geltoki funtzioa betetzen du. Geltokiaren jabeak Réseau ferré de France (RFF) (frantsesez Frantziar Trenbide Sarea) eta SNCF enpresa publiko frantsesak dira. Trenbide gunea Bidasoa ibaiaren ertzak eta De Gaulle Jeneralaren bulebarrak mugatzen dute, gune horretan zama garraioetarako zein bidaiarientzako zerbitzuak eskaintzeko trenbide azpiegitura guztia batzen delarik.

Geltoki nagusiaren ondoan Euskotrenen geltokia dago, E2 (Topo) linearen geltoki-buru. Topoa 1913ko uztailaren 13an ezarri zen Hendaian.[3]

Geltokiak SNCF eragilearen TER, Intercités eta TGV; eta Renfe Operadoraren, Alvia, Intercity eta Trenhotel zerbitzuak biltzen ditu. Bestalde, aipatu bezala, geltoki nagusiaren ondoan Euskotrenen E2 linearen geltokia dago.

Kokapena

Trenbide kokapenari erreparatuz, geltokia, itsas mailatik 9 metrora, hurrengo trenbideen parte da:

  • Zabalera iberriarra (1.668 mm) duen 100 linea, Norteko burdinbidea (Madril - Hendaia trenbidea), 642,000. puntu kilometrikoa.[5]
  • Zabalera metrikoa (1.000 mm) duen Donostia-Hendaia trenbidea, 21,370. puntu kilometrikoa.[6]

Hendaia eta Irungo geltokiek mugarteko geltoki parea osatzen dute, Bidasoa ibaiaren alde banara eta bi kilometrotara daudenak. Bi geltokien arteko trenbide tartea bai zabalera iberriarrean baita nazioartekoan ere eraikita dago, bi geltokien artean zerbitzuak luzatuz, hau da, Renfe Operadoraren distantzia luzeko zerbitzuek Irunera heldu ondoren Hendaiara jarraitzen dute, eta SNCFren distantzia luzeko zerbitzuek Hendaiara heldu ondoren Irunera jarraitzen dute. Gaur egun, Renfe eta SNCFren muga zeharkatzen dituzten zerbitzuek bidaiariak utzi baino ez dute egiten, eta ez dute baimentzen bidaiariak trenera igotzea. Bere aldetik, distantzia erdiko trenek ez dute muga zeharkatzen. Aldirikoen trenei dagokienez, Euskotrenen Topo zerbitzuaren geltoki-burua Hendaia da, eta zabalera metrikoan egiten du ibilbide osoa.

Kokapen geografikoari dagokionez, de Gaulle Jeneralaren bulebarrean zehar hedatzen da, Hendaia udalerrian.

Historia

1941eko urriaren 23an, Bigarren Mundu Gerra puri-purian zegoela, geltoki honetan Hendaiako elkarrizketa ospetsua ospatu zen, bertan Adolf Hitler eta Francisco Franco diktadoreak elkarrizketatu zirelarik.

1980ra arte Topoa geltoki nagusiaren eraikineraino heltzen zen. Geltokiaren barruan itxaroteko eta billeteak saltzeko gela bat zituen. Urte horretatik aurrera geltoki nagusia erabiltzeari utzi zitzaion eta, haren ordez, soilik Euskotrenek erabiltzen duen gaur egungo geltoki txikia eraiki zen, Euskal Trenbide Sarea jabe duena. Gainera, Topoaren trenbide sorta pixkanaka murriztuz joan zen.[7]

2019ko abuztuaren 18tik 26ra bitartean Euskotrenen geltokia itxiarazi zuten Biarritzen ospatu zen 2019ko G7aren gailurra zela eta.[8]

Euskotrenen geltoki berria

Hendaiako geltokia zaharberritzeko proiektuaren aurkezpena.

2017ko urriaren 19an Arantza Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuak iragarri zuen Euskotrenek erabiltzen duen geltokia zaharberrituko dutela, lanak 2018ko amaiera aldera hasi eta 14 hilabetetan amaituko direnak.

Gaur egun irisgarritasun arazoak konponduko dituen eraikin berria eraikiko da, egungoarekin alderatuz hego-ekialderantz zortzi metro inguru desplazatuz. Eraikin berriak 198 metro koadroko azalera izango du, egungo 84 metro koadroak bikoiztuz, eta SNCFren geltokiko sarbide nagusitik zein Boulevard du Général de Gaulle kaletik sarbideak egingo dira.

Trenbidearen azken 91 metroetan trenbidea bikoiztu egingo da, etorkizunean maiztasunak handitu ahal izateko. Halaber, gaur egun dagoen 1,9 metroko zabalerako alboko nasaren ordez, 4 metro zabal izango dituen nasa zentral bat egingo da, markesinarekin.

Instalazioek lau salmenta-makina izango duten itxaroteko ataria, balioztatze lerroa, bi txarteldegi izango dituen ikuskatzailearen gela, komuna izango duen aldagela eta garbiketarako gela izango dute.[9]

Zerbitzuak

Aldiriak

Hendaia Euskotrenen E2 (Topo) lineari dagokion lurgaineko geltokia da, SNCFren geltokiaren kanpoaldean kokatuta. Linearen geltoki-burua da, eta Mugi sistemaren 1. tarifa-gunearen parte da.

Sarbideak

Geltokia sarbide, trenbide eta nasa bakarrekoa da, sarbidea kaleko kotan dagoela.

  • Arrapala bidezko sarbidea Sarbide irisgarria  De Gaulle Jeneralaren bulebarra, 97

Distantzia ertainekoak eta luzekoak

SNCF eta Renfe Operadora eragileen arteko hitzarmenari esker, SNCFren trenek muga zeharka dezakete Irungo geltokira arte, eta Renfe Operadorarenek Hendaiako geltokira arte, beti ere bidaiariak uzteko, eta ez bidaiari berriak jasotzeko. Hala, distantzia luzeko trenek muga zeharkatzen dute zerbitzu berri bat hasi aurretik. Distantzia ertaineko zerbitzuak ez dira mugaz beste aldera ibiltzen.

Distantzia ertainei dagokionez, TER zerbitzuko Bordele-Hendaia lineak Hendaia eta Bordele-Saint-Jean lotzen ditu, Akizetik pasaz.

Renfe Operadoraren distantzia luzeei dagokionez, ibilbidearen zati batean abiadura handian ibiltzen diren Alvia zerbitzuek Bilbo eta Madril, Zaragoza eta Bartzelona lotzen dituzte. Ohiko trenbideetatik ibiltzen den Intercity zerbitzua ere eskaintzen da Gaztela eta Leon eta Galiziara.

Aldirien zerbitzuak

Zerbitzua Jatorria Tarteko geltokiak Helmuga
   Lasarte-Oria ErrekaldeAñorgaLugaritzAmaraAnoetaLoiolaIntxaurrondoHerreraPasaiaGaltzarabordaErrenteriaFanderiaOiartzunGaintxurizketaBentakBelaskoeneaIrun ColónIrun Ficoba Hendaia

Distantzia ertaineko zerbitzuak

Zerbitzua Jatorria Tarteko geltokiak Helmuga
  Hendaia Les Deux-Jumeaux/OndarraitzSaint-Jean-de-Luz - CiboureGuéthary/GetariaBiarritzBayonneBokaleOndresLabenneBénesse-MaremneSan BisentseSt-Geours-de-MaremneSaubusse-les-Bains Dax
  Hendaia Les Deux-Jumeaux/OndarraitzSaint-Jean-de-Luz - CiboureGuéthary/GetariaBiarritzBayonneSaint-Vincent-de-TyrosseDaxMorcenxFacture-BiganosPessac Bordeaux-Saint-Jean
  Hendaia Les Deux-Jumeaux/OndarraitzSaint-Jean-de-Luz - CiboureGuéthary/GetariaBiarritzBayonneLabenneSaint-Vincent-de-TyrosseDaxMorcenxFacture-BiganosPessac Bordeaux-Saint-Jean
  Hendaia Les Deux-Jumeaux/OndarraitzSaint-Jean-de-Luz - CiboureGuéthary/GetariaBiarritzBayonneBoucauOndresLabenneBénesse-MaremneSaint-Vincent-de-TyrosseSaint-Geours-de-MaremneSaubusse-les-BainsDaxMorcenxLabouheyreYchouxFacture-BiganosPessac Bordeaux-Saint-Jean

Distantzia luzeko zerbitzuak

Zerbitzua Jatorria Tarteko geltokiak Helmuga Oharrak
 Intercités Hendaia / Irun Saint-Jean-de-Luz - CiboureBiarritzBayonnePeirahoradaOrthezePaueLurdaTarbeLannemezan Toulouse-Matabiau
 TGV Hendaia / Irun Saint-Jean-de-Luz - CiboureBiarritzBayonneDaxBordeaux-Saint-Jean Paris-Montparnasse
 Alvia  Hendaia / Irun Donostia/San SebastiánTolosaZumarragaAltsasuVitoria-GasteizMiranda de EbroBurgos-Rosa de LimaValladolid-Campo GrandeSegovia-Guiomar Madrid-Chamartín Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero.
Valladoliden trenbide zabaleraren aldaketa.
Hendaian bidaiariak jaitsi baino ez.
Irun eta Donostia arteko zerbitzua bertan behera dago, lanak direla eta.
 Alvia  Hendaia / Irun Donostia/San SebastiánTolosaZumarragaAltsasuPamplona-IruñaTafallaCastejón de EbroTudela de NavarraZaragoza-DeliciasLleida PirineusCamp de Tarragona Barcelona-Sants Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero.
Zaragozan trenbide zabalera aldaketa.
Hendaian bidaiariak jaitsi baino ez.
Irun eta Donostia arteko zerbitzua bertan behera dago, lanak direla eta.
 Intercity Hendaia / Irun Donostia/San SebastiánZumarragaAltsasuVitoria-GasteizMiranda de EbroBriviescaBurgos-Rosa de LimaPalentziaSahagúnLeónAstorgaBembibrePonferradaO Barco de ValdeorrasA Rúa-PetínMonforte de LemosOurense-EmpalmeSantiago de Compostela A Coruña Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero.
Bilbo eta Vigora loturak.
Hendaian bidaiariak jaitsi baino ez.
Irun eta Donostia arteko zerbitzua bertan behera dago, lanak direla eta.
 Intercity Hendaia / Irun Lezo-ErrenteriaPasaia San Sebastián - DonostiaTolosaOrdiziaBeasainZumarragaLegazpiAltsasuAraiaAgurain-SalvatierraAlegría-DulantziVitoria-GasteizMiranda de EbroBriviescaBurgos-Rosa de LimaPalenciaVenta de BañosValladolid-Campo GrandeMedina del CampoArévaloÁvilaHerradón-La CañadaNavalperalLas Navas del MarquésSanta María de la AlamedaRobledo de ChavelaZarzalejoEl EscorialVillalba de Guadarrama Madrid-Chamartín Zentzu bakoitzeko 2 tren egunero.
Hendaian bidaiariak jaitsi baino ez.
Irun eta Donostia arteko zerbitzua bertan behera dago, lanak direla eta.
 Trenhotel

Sud Express

Hendaia / Irun Donostia/San SebastiánVitoria-GasteizMiranda de EbroBurgos Rosa de LimaValladolid-Campo GrandeMedina del CampoSalamanca • Fuente de San Esteban-Boadilla • Ciudad Rodrigo • Fuentes de Oñoro • Villar-Formoso • Guarda • Vila Franca das Naves • Celorico da Beira • Mangualde • Nelas • Santa Comba-Dao • Pampilhosa • Coimbra • Pombal • Fátima • Entroncamento • Lisboa-Oriente Lisboa-Santa Apolónia Zentzu bakoitzeko tren 1 egunero.
Medina del Campo eta Lisboa artean Lusitania THarekin batera.
Irun eta Donostia arteko zerbitzua bertan behera dago, lanak direla eta.

Galeria

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Olaizola, Juanjo. «EL "TOPO" CUMPLE UN SIGLO» http://historiastren.blogspot.com/ (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  2. Irekia. Irekia - Eusko Jaurlaritzak Hendaiako Euskotrenen geltokia zaharberrituko du. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).
  3. (Gaztelaniaz) Olaizola, Juanjo. «EL "TOPO" CUMPLE UN SIGLO» http://historiastren.blogspot.com/ (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  4. Livre : Nouvelle géographie ferroviaire de la France par Gérard Blier, Tome 2, Planche 56.
  5. http://www.abuaf.com/norte/estaciones/index3.htm
  6. (Gaztelaniaz) «Spanish Railway  » Blog Archive  » Ferrocarril Eléctrico de San Sebastián a la frontera (Ferrocarril de San Sebastián a Hendaya- El Topo)» www.spanishrailway.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-24).
  7. Irekia. «Irekia - Eusko Jaurlaritzak Hendaiako Euskotrenen geltokia zaharberrituko du» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-22).
  8. «Hendaiako geltokia itxita egongo da abuztuaren 18tik 26ra | Drupal» www.euskotren.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-01).
  9. Irekia. Irekia - Eusko Jaurlaritzak Hendaiako Euskotrenen geltokia zaharberrituko du. (Noiz kontsultatua: 2017-10-20).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hendaiako geltokia Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa