Txikipedia:Anatomia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{pagebanner:Moulage of Trunk.JPG|origin=0,0}}
{{pagebanner:Moulage of Trunk.JPG|origin=0,0}}
[[Fitxategi:Studies of the Arm showing the Movements made by the Biceps.jpg|thumb|400px|<center>Besoaren ikerketa anatomikoa, {{txp|Leonardo da Vinci|Leonardo da Vincirena}}.]]
[[Fitxategi:Studies of the Arm showing the Movements made by the Biceps.jpg|thumb|400px|<center>Besoaren ikerketa anatomikoa, {{txp|Leonardo da Vinci|Leonardo da Vincirena}}.]]
'''Anatomia''' izaki bizidunen gorputza nola osatuta dagoen eta nola funtzionatzen duen ikertzen duen zientzia da. Gorputzak osagai edo atal ugari ditu: {{txp|Bihotz|bihotza}}, {{txp|Urdail|urdaila}}, {{txp|Gibel|gibela}}, etab.; atal horiei organo deitzen zaie. Organoak, beraz, gorputzaren zati edo atalberezi batzuk dira, halako funtzio edo zeregin bat dutenak. Organo horietako batzuek funtzio berberetan parte hartzen dute, eta organo-multzo horiei '''aparatu''' edo '''sistema''' deitzen zaie; horrela, gorputzean, organoak hainbat aparatu edo sistematan banatuta daude; adibidez:
'''Anatomia''' izaki bizidunen gorputza nola osatuta dagoen eta nola funtzionatzen duen ikertzen duen zientzia da. Gorputzak osagai edo atal ugari ditu: {{txp|Bihotz|bihotza}}, {{txp|Urdail|urdaila}}, {{txp|Gibel|gibela}}, etab.; atal horiei {{Txp|Organo (biologia)|organo}} deitzen zaie. Organoak, beraz, gorputzaren zati edo atalberezi batzuk dira, halako funtzio edo zeregin bat dutenak. Organo horietako batzuek funtzio berberetan parte hartzen dute, eta organo-multzo horiei '''aparatu''' edo '''sistema''' deitzen zaie; horrela, gorputzean, organoak hainbat aparatu edo sistematan banatuta daude; adibidez:
*{{txp|Arnas aparatu|Arnas aparatua}}
*{{txp|Arnas aparatu|Arnas aparatua}}
*{{txp|Iraitz-aparatu|Iraitz-aparatua}}
*{{txp|Iraitz-aparatu|Iraitz-aparatua}}

19:00, 8 iraila 2019ko berrikusketa

Besoaren ikerketa anatomikoa, Leonardo da Vincirena.

Anatomia izaki bizidunen gorputza nola osatuta dagoen eta nola funtzionatzen duen ikertzen duen zientzia da. Gorputzak osagai edo atal ugari ditu: bihotza, urdaila, gibela, etab.; atal horiei organo deitzen zaie. Organoak, beraz, gorputzaren zati edo atalberezi batzuk dira, halako funtzio edo zeregin bat dutenak. Organo horietako batzuek funtzio berberetan parte hartzen dute, eta organo-multzo horiei aparatu edo sistema deitzen zaie; horrela, gorputzean, organoak hainbat aparatu edo sistematan banatuta daude; adibidez:

Giza anatomia

Guretzat, giza anatomia da gehien interesatzen zaiguna, eta hainbat ikuspuntutatik begira daiteke; adibidez, Medikuntzaren ikuspegitik begiratuta, giza anatomiak giza gorputzaren osagai desberdinen berri ematen digu: organoak, haien egitura, kokapena, tamaina eta haien arteko harremanak.

Giza gorputza oso konplexua da, eta, horregatik, anatomiaz arduratzen diren adituek urte luzetako prestakuntza behar izaten dute xehetasun guztiez jabetzeko; haietako asko giza gorputzaren zenbait zatitan espezializatzen dira, hala nola burmuina, bihotza eta abar, baina beti ere gainontzeko organo guztiei buruzko jakintza-maila handia izanik.

Anatomiaren atalak

Anatomia bi atal nagusitan bana daiteke:

  • Anatomia makroskopikoa: kasu honetan, egitura anatomikoak begi hutsez aztertu eta deskribatu daitezke.
  • Anatomia mikroskopikoa: beste honetan, mikroskopioaren laguntza behar da egitura anatomikoak aztertu eta deskribatzeko; hemen sartzen dira, adibidez, histologia (hau da, ehunen antolaketaren azterketa) eta zitologia (hots, zelulen azterketa).

Anatomiak historia luzea du: II. mendean, Galeno izeneko mediku batek egin zituen gorputzari buruzko lehen ikerketak. Geroztik, azterketa anatomikoetarako erabilitako metodoak nabarmen hobetu dira: garai batean, hildako animaliak eta gizakiak disekzionatzen ziren (gorputza ireki, barrukoa agerian uzteko) haien organoak ezagutu eta ikertzeko. Gaur egun, berriz, oso tresna ahaltsuak dauzkagu horretarako; adibidez, X izpiak eta erresonantzia magnetikoa.

Anatomia patologikoa

Anatomia ez da anatomia patologikoarekin nahastu behar. Azken honek organo kaltetu edo gaixotuak aztertzen ditu, beti ere gaixotasun edo kalteen diagnostikoa egiteko. Patologo izena ematen zaie arlo honetan diharduten adituei.