Mutriku Arraun Taldea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
49. lerroa: 49. lerroa:
| 2018 || KAE 2 Liga, 8.a || align="center"|-
| 2018 || KAE 2 Liga, 8.a || align="center"|-
|-bgcolor="#AADDFF"
|-bgcolor="#AADDFF"
| 2019 || KAE 2 Liga, || align="center"|
| 2019 || KAE 2 Liga, 10.a || align="center"|
|}
|}



18:00, 16 iraila 2019ko berrikusketa

Mutriku Arraun Taldea
Sorrera 1980
Herria Euskal Herria Mutriku, Gipuzkoa
Lehendakaria Euskal Herria Gerardo Graña
Entrenatzailea Euskal Herria Mikel Goenaga
Patroia(k) Euskal Herria Alex Arribas
Kolorea(k)      berdea
Trainerua      Mutriku
Palmaresa 0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
0 Euskadiko Txapelketa
2023 10.a (KAE 2 Ligan)
Webgunea www.facebook.com
Mutriku 2018ko Kontxako sailkapen estropadan.

Mutriku Arraun Taldea Gipuzkoako Mutriku herriko arraun elkartea da.

Historia

1980an sortu zen eta batez ere batel eta trainerillatan aritu izan da. Piraguismoaren atala ere badu.

2000 urtean trainerua ateratzea lortu zuen. Debuta Kilometroak Banderan egin zuen eta denboraldian guztira 18 estropada jokatu zituzten, emaitzarik onena Colindresko Banderako 4. postua izan zelarik. B Ligan sartuta zeuden eta hamasei trainerutatik 12. postuan gelditu ziren. 2001ean ere 18 estropada jokatu zituzten eta emaitzarik onena Suancesko hirugarren postua izan zen. Kantabria eta Euskal Herriko 31 traineruak Liga berean aritu ziren urte honetan eta Mutriku 27. izan zen.

Hurrengo urteetan bateletan eta trainerilletan aritu zen. 2010ean Gipuzkoako batel liga irabazi eta ia bateleko estropada guztiak irabazi zituzten. 2017an trainerua osatu zuen berriz eta denboraldi-aurreko estropada batzuk jokatu ditu eta uztailaren 8an historiako lehen bandera eskuratu zuen trainerutan, KAE 2 Ligako Donostiarra Bandera. Azkenean 10. postua lortu zuen Ligan.

Patroiak

  • Gerardo Zelaia (2000-01)
  • Anaitz Artime (2009-2011)
  • Aiert Elezgarai, Unai Iriondo (2013-...)
  • Josu Galindo, Jenaro Zelaia (2017-2018)
  • Alex Arribas (2019- )

Palmaresa

Azken denboraldiak

Urtea Liga Kontxa
2017 KAE 2 Liga, 10.a -
2018 KAE 2 Liga, 8.a -
2019 KAE 2 Liga, 10.a

Mutrikuko bandera

Mutrikuko Arraun Taldeak herriko bandera antolatzen du, 2000 urteaz geroztik, nahiz eta promoziozko estropadekin 1994ean hasi zen.