Euzko Deya (1936-1975): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
t zuz
t Iñaki LL wikilariak «Euzko Deya. La Voz de Euzkadi. La Voix des Basques» orria «Euzko Deya (1936-1975)» izenera aldatu du: Argitu, laburtu
(Ez dago alderik)

11:28, 28 iraila 2019ko berrikusketa

Euzko Deya. La Voix des Basques Gerra Zibil eta diktadura garaiko kazeta bat izan zen, Eusko Jaurlaritzarekin lotura zuzena zuena. Gerraren prozesuan ezin bestekoa ikusi zen kolpisten propagandari aurre egitea eta, ondorioz, Euzko Deya proiektua sortu zen. Hura garatzeko Jaurlaritzak Rafael Picabea kazetariaren laguntza izan zuen. Argitalpena frantsesez, gaztelaniaz eta euskaraz agertzen zen, batez ere frantsesez, ezen hedabidearen helburu nagusia enbaxadei eta Europako politikariei euskal nazionalismoaren ikuspuntua azaltzea baitzen. Dena dela, kolaboratzaile euskaldunak maila altukoak ziren: Inazio Eizmendi "Basarri", Juan Jose Zubimendi, Andoni Arozena...

Aldizkariak bi aldi ezagutu zituen: 1936-11-29tik 1940-05-10ra, hau da, naziek Paris okupatu arte, eta 1945-01-15tik 1975ra, gerraondo osoan.

Bibliografia

Kanpoko loturak