Banda lombardiar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Iñigoo (eztabaida | ekarpenak)
«Banda lombarda» orriaren itzulpena eginez sortua
(Ez dago alderik)

11:15, 3 urria 2019ko berrikusketa

Lombardi bandak Saint-André Sorède fatxadan (Ekialdeko Pirinioak)
San Juan de Busa eliza (antzinako Aragoiko erresuma )
Lombardi banda Santa Giulia basilikan, Italiako iparraldean.
Domégen ermita, Igé. Kanpandorre karratuak lombardi bandak ditu.

Lombardi banda arkitektura elementu bat da (pilastra modukoa ); arku itsu apaingarri batek osatzen du, oro har, kanpoaldeko hormetan arkitektura erromanikoaren ezaugarri nagusienetako bat da, batez ere, lehen aldiko hegoaldeko erromanikoarena, nahiz eta arkitektura gotikoan ere erabilia izan. Oro har, harriz egin ziren, baina adreiluzko fabrikak ere badaude.

Proiekzio txikiko pilastren sekuentzia batez osatuta dago ( lesena izenekoak) aldiro-aldiro errepikatuak, fatxadetan, kanpandorreetan edo absideen hormetan; goialdean puntu erdi bateko arku itsuen friso baten bidez lotzen dira. [1] Lombardi bandek, hasiera batean behintzat, horma gogortzeko eginkizuna zuten (eta ez, hormak loditzen dituzten kontrahormek bezala, euste funtzioa). Ezaugarritzat duten arintasuna eta sinpletasuna direla eta, lonbardi bandak elementu apaingarriak dira.

"Lombardi" hitzak apaingarri horien jatorria erakusten du. Arte erromanikoa, Lombardian (Ipar Italia) sortua. Ziurrenik Alpeen beste aldera igaro zen garai hartan arkitekto, hargin irakasle eta beren lankideekin batera.

Ustez, lombardi bandak XI mendearen hasieran erabili ziren lehenengo aldiz. Orduan Lombardiako, Aragoiko eta Kataluniako kanpoko fatxadetan apainketa arkitektoniko ohikoenak ziren. Iradoki da lombardi banden jatorria Ravennako lehen eraikin kristauen arkuak zirela, esaterako Gala Placidia Mausoleoakoa.

Ikusi ere

Erreferentziak

  1. Raymond Collier, La Haute-Provence monumentale et artistique, Digne, Imprimerie Louis Jean, 1986, 559 págs., p. 80.