Mimo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
2. lerroa: 2. lerroa:
[[Fitxategi:Jean_%2B_Brigitte_Soubeyran_Im_Zirkus.JPG|thumb]]
[[Fitxategi:Jean_%2B_Brigitte_Soubeyran_Im_Zirkus.JPG|thumb]]
[[Fitxategi:PANTOMIME-PABLO.jpg|thumb|Mimo Pablo Zibes]]
[[Fitxategi:PANTOMIME-PABLO.jpg|thumb|Mimo Pablo Zibes]]
[[Fitxategi:Making faces (5089789900).jpg|thumb|300px|Askotan kaleko antzerki moduan garatu da.]]
'''Mimoa''' [[aurpegi adierazpen|aurpegi-adierazpenez]], keinuz eta gorputzaren mugimenduz soilik, '''mimika''' baliatuz alegia, jokatzen duen [[aktore|antzezlea]] da, [[ahozko hizkuntza]] erabili gabe. Mendebaldeko antzerki-tradizioaz gainera, mimoen teknika berdinak erabiltzen dira beste antzerki-tradizio batzuetan ere, hala nola Japoniako [[no antzerki]]an. [[Zinema mutu]]aren garaian garatu zen bereziki mimoen artea; esaterako, [[Charlie Chaplin]] mimikan bereziki trebea zen aktorea izan zen. Zinemara soinua heldu arren, mimika antzerki-genero garrantzitsua izaten jarrait zuen; zinema mutuaren ondorengo garai horretako mimo ezagunena [[Marcel Marceau]] izan zen askoren iritziz.

18:17, 9 urria 2019ko berrikusketa

Mimo Pablo Zibes
Askotan kaleko antzerki moduan garatu da.

Mimoa aurpegi-adierazpenez, keinuz eta gorputzaren mugimenduz soilik, mimika baliatuz alegia, jokatzen duen antzezlea da, ahozko hizkuntza erabili gabe. Mendebaldeko antzerki-tradizioaz gainera, mimoen teknika berdinak erabiltzen dira beste antzerki-tradizio batzuetan ere, hala nola Japoniako no antzerkian. Zinema mutuaren garaian garatu zen bereziki mimoen artea; esaterako, Charlie Chaplin mimikan bereziki trebea zen aktorea izan zen. Zinemara soinua heldu arren, mimika antzerki-genero garrantzitsua izaten jarrait zuen; zinema mutuaren ondorengo garai horretako mimo ezagunena Marcel Marceau izan zen askoren iritziz.

Jatorria

Normalean antzerki mota honen jatorria mendebaldean Antzinako Greziaren Garai Preklasikoan egiten zen mimoan ikusi izan da, (grezieraz: «μῖμος»). Mimo hori errealista eta satirikoa zen eta beste generoekin lotzen zen, esaterako komediarekin. Antzerkia imitazioekin eta akrobaziekin nahasten zen; bat-bateko saioak izaten ziren. Antzinako Erroman egiten zen fartsarekin ere lotu daiteke mimoaren mundua. Generoarekin lotu daitezkeen lehenengo egileak hauek dira: Epikarmo eta Sofron, biak K.a. V. mendekoak.

Boterearen jarrera mimoaren aurrean aldakorra izan zen. Horrela, Antzinako Erroman Trajanok debekatu zuen bitartean, Kaligula osoa zalea zen; Marko Aureliok Apoloren apaizak egin zituen eta Neron mimo-aktore gisa aritu zen. Erromatar Inperioan oso herrikoia egin zen eta dramaren garrantzia gutxitu zuen. Kristautasunaren arrakastarekin, aldiz, V. mendean, mimo-aktoreek jasarpena pairatu zuten eta VI. mendean mimo-antzokiak debekatuak izan ziren.

Erdi Aroan mimoen aldeko zaletasuna berpiztu egin zen, batez ere herriz herri ibiltzen ziren konpainiei esker. Horren adierazpena Commedia dell'Arte antzerkiaren arrakasta eta zabalkundea izan zen.

Gaur egungo teknikak modu batez, Parisen, XIX. mendean zehar ezarri ziren, bereziki Jean-Gaspard Deburau akrobatari esker. Deburauk irinarekin aurpegia erabiltzea eta isiltasunean aritzeko ohitura zabaldu zuen. Jacques Copeauk, haren jarraitzailea, eta Étienne Decrouxek garatu zuten teknika horiek. Geroago Jacques Lecoqek mimoa eta antzerki fisikoa lotu zituen.[1] Joera horretan Marcel Marceau izan zen azken ordezkari frantses handia.

Mimoa Euskal Herrian

Gurean ez bada gehiegi zabaldu ere, badugu izen handiko artistak teknika hauek lantzen dituztenak. Agian, ezagunena, Peter Roberts dugu; jaiotzez Roberts eskoziarra da baina aspalditik Donostian bizi da.[2] Amorebietan, bestetik, Markeline Mimo Taldeak maila altua lortu du antzerki mota honetan.[3]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mimo Aldatu lotura Wikidatan