Robustiana Mujika Egaña: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
26. lerroa: 26. lerroa:
== Itzulpenak ==
== Itzulpenak ==


. Watson Kirkconnell-ek idazlearen ''Udazken-ala lana'' argitaratu zuen, ingelesez,bere European Elegies bilduman. <ref>Dorronsoro, Luka.- ''Tene Mujika (1888-1981)''. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2004. 13 orr.</ref>.
. [[Watson Kirkconnell]] irakasle, poeta, literatur kritiko eta itzultzaile kanadiarrak idazlearen ''Udazken-ala lana'' argitaratu zuen, ingelesez, bere ''European Elegies'' bilduman. <ref>Dorronsoro, Luka.- ''Tene Mujika (1888-1981)''. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2004. 13 orr.</ref>.


== Sariak eta errekonozimenduak ==
== Sariak eta errekonozimenduak ==

20:13, 9 urria 2019ko berrikusketa

Robustiana Mujika Egaña

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobustene Mujika Egaña
JaiotzaDeba1888ko maiatzaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Lehen hizkuntzaeuskara
HeriotzaDeba1981eko irailaren 16a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea eta idazlea
Lan nabarmenak
KidetzaEmakume Abertzale Batza
Euskaltzaindia
MugimenduaEuskal Pizkundea
Izengoitia(k)Tene Mujika
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Literaturaren Zubitegia: 334

Robustiana Mujika Egaña, goitizenez Tene, (Deba, 1888ko maiatzaren 24a - ib., 1981eko irailaren 16a) euskal idazlea zen.

Bizitza

Emakume Abertzale Batzako lehendakaria izan zen 1935az gero. Hizlari suharra zen; EAJko ekitaldi agerikoetan parte hartu zuen Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva agerkarietan, besteak-beste, argitaratu zituen ipuinak eta artikuluak Olerkiak idatzi zituen: Aberriaren udaberria, Ama, Arno’ko kurutza eta batez ere Miren Itziar’ri idazkiak eta olerkiak. Azken horrek 19 gutun biltzen ditu, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak, eta 23 olerki liriko Antzerki lanak ere idatzi zituen: Gogo oñazeak, Gabon, Nekane eta neskutzaren babesa 1975ean Euskaltzaindiako Ohorezko Kide izendatu zuten 1983az gero Debako Udalak «Tene Mujika» ipuin lehiaketa antolatzen du urtero.

1923an Zornotzan argitaratu zuen bere lana, bai bertso bai prosan idatzita, Mireni idazkiak eta olerkiak. Bilboko Euskeltzale Bazkunaren sari bat jaso zuen. Antzerkiaren lanak ere idatzi zuen, Gogo-oñazeak, adibidez, edo Gabon, eta bakarrizketa bat, Joan Xose. Lan horiekin Biltzar Marianoaren Sari bat jaso zuen, Oñatin. Honetaz gain, denbora aurkitu zuen aldizkari ezberdinetan artikulu eta ipuin ugariak argitaratzeko. Bere azken lana da Cuadernos de vascuence hablado, Zarautzen, 1968an plazaratu zuena izan zen.

Lanak

Bere lanak garaiko aldizkarietan sakabanaturik daude: Euskal Esnalea, Euzko-Deya, Gure Herria, Euskerea, El Día, Euzkadi, Agur, Luzaro, Goiz-Argi eta Deva. Tenek idatzi asko galdu zituen erbestera joatean, bere ahizpak beldurraren beldurrez erre egin baitzituen.

Bertsoz idatzita dauden lanak

  1. Miren'i idazkiak eta olerkiak (1923, Jaungoiko-Zale)

Bakarrizketak

  1. Joan Xose

Antzerki lanak

  1. Gogo-oñazeak (1934, López Mendizabal)
  2. Gabon (1935, López Mendizabal)

Hizkuntzari buruzko lanak

  1. Cuadernos del vascuence hablado

Itzulpenak

. Watson Kirkconnell irakasle, poeta, literatur kritiko eta itzultzaile kanadiarrak idazlearen Udazken-ala lana argitaratu zuen, ingelesez, bere European Elegies bilduman. [1].

Sariak eta errekonozimenduak

  • 1923 urtean Zornotzan Miren'i idazkiak eta olerkiak saritua izan zen. Bertan, 19 gutun eta 23 olerki liriko biltzen dira, abertzaletasunaren zabaltze aldera idatziak.
  • 1934 urtean, "II. Antzerki Eguna" lehiaketan lehen saria irabazi zuen: Gogo Oñazeak komediarekin.
  • 1935 urtean argitaratutako umeentzako komedietan ere lehen saria irabazi zuen Gabon lanarekin.
  • 1936 urtean "Joan Joxe" bakarrizketa, Oñatiko Andre Mariaren kongresuan saritua izan zen.
  • 1964an "Ondarroako Lore-Jokoetan" lehen saria irabazi zuen, euskal baserri-bizitzari buruzko kontaera poetiko onenari izateagatik.
  • 1975eko uztailean Euskaltzaindiako Ohorezko kidea izendatu zuten.
  • 1984ean, Debako Udalak Tene Mujika lehen Literatur Lehiaketa deitu zuen, lehiaketa ospetsua bilakatu zen, eta 25 urtez jarraian burutu zen. 2006an, Elkar argitaletxearekin batera Debako Udalak Tene Mujika lehiaketa Tene Mujika Beka bihurtzea erabaki zuen, Euskal Herriko historia hurbila ezagutuz euskal literatura aberasteko nahiaz.[2].

Erreferentziak

  1. Dorronsoro, Luka.- Tene Mujika (1888-1981). Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2004. 13 orr.
  2. Aldaketa hau jasotzen duen albistea Argia astekarian Argia, 2005eko irailaren 12an

Kanpo loturak