Su: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
lehenengo gauza
4. lerroa: 4. lerroa:
[[Fitxategi:Fire02.jpg|thumb|300px|Sua]]
[[Fitxategi:Fire02.jpg|thumb|300px|Sua]]


'''Sua''' [[erregai]] baten [[erredox erreakzio|oxidazio]]-prozesu azkarra da, non [[bero]]a, sugarrak eta [[gas]]ak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. [[Erreakzio exotermiko|Prozesu exotermikoa]] da, hau da, beroa ematen du beti. [[Argi|Argia]] ere eman ohi du. Hain zuzen, bi funtzio horiekin erabili du sua historikoki gizakiak: argitzea eta berotzea. Hala ere, beste helburu batzuetarako ere erabili du denbora igaro ahala: materialak transformatzeko, sukaldatzeko, desinfektatzeko, sasiak garbitzeko...
'''Sua''' fenomeno natural bat da'''.''' Sua [[erregai]] baten [[erredox erreakzio|oxidazio]]-prozesu azkarra da, non [[bero]]a, sugarrak eta [[gas]]ak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. [[Erreakzio exotermiko|Prozesu exotermikoa]] da, hau da, beroa ematen du beti. [[Argi|Argia]] ere eman ohi du. Hain zuzen, bi funtzio horiekin erabili du sua historikoki gizakiak: argitzea eta berotzea. Hala ere, beste helburu batzuetarako ere erabili du denbora igaro ahala: materialak transformatzeko, sukaldatzeko, desinfektatzeko, sasiak garbitzeko...


== Historia ==
== Historia ==

13:28, 11 urria 2019ko berrikusketa

"Sua" hitzak hona birzuzentzen du. Beste esanahietarako ikus: Sua (argipena).
Sua

Sua fenomeno natural bat da. Sua erregai baten oxidazio-prozesu azkarra da, non beroa, sugarrak eta gasak sortzen diren. Errekuntzaren agerpena da sua. Prozesu exotermikoa da, hau da, beroa ematen du beti. Argia ere eman ohi du. Hain zuzen, bi funtzio horiekin erabili du sua historikoki gizakiak: argitzea eta berotzea. Hala ere, beste helburu batzuetarako ere erabili du denbora igaro ahala: materialak transformatzeko, sukaldatzeko, desinfektatzeko, sasiak garbitzeko...

Historia

Ezinbesteko tresna eta aurrerabidea izan da gizakiarentzat. 1981ean paleoantropologoek aurkitu zutenez, Keniako gizakiak bazekien sua erabiltzen orain dela 1.420.000 urte inguru. Badirudi Neanderthal gizakiek ere menperatzen zutela sua, aztarnak erabakiorrak ez badira ere[1].

Erabilera ugari izan zituen suak antzinako garaietan (argia emateko, janariak prestatzeko, abereak uxatzeko edo ehizatzeko, sasiak erretzeko eta abarretarako). Neolitoko biztanleek, adibidez, lurrak sasiz garbitzeko erabili zuten sua, eta lursailak zabaltzeko; errautsa, berriz, ongarri gisa erabiltzen zuten.

Sua pizteko teknikari dagokionez, ez da gauza segurua noiz ikasi zuen gizonak sua pizten, era horretara izadian aurkitutako sua gorde beharrari ihes egiteko. Silex harria eta pirita harria elkarren kontra joz, edo zulo batean esku artean hartutako makila sartu eta igurtzita txinparta sortuz, pizten zen sua ia mundu osoan. Asiako hego-ekialdean, Indonesian eta Filipinetan, sua pizteko tresna berezi bat asmatu eta erabili zen; banbu-zuhaitzaren hodi txiki batean airea hertsatuz, beroa eta sua sortzen zuten. Horietako teknika batzuk haurren jokoetan gorde dira herrialde askotan.

Europan 1800ean asmatu zen metalezko pistoi su-emailea. 1827an John Walker ingeles kimikariak pospoloa asmatu zuen, fosforo sulfatoa erabilita. Sua pizteko teknikak arras erraztu diren arte (pizgailuak, pospoloak eta abar), sua, piztu baino gehiago, gorde egin izan da; hala, Euskal Herriko baserrietan adibidez, beheko sua itzal ez zedin, gauez txingarra edo brasa bildu eta lotan uzten zen, errautsez estalita, hurrengo egunean berriro bizitzeko.

Jokaera fisiko-kimikoa

Errekuntza

Kimikaren ikuspuntutik, errekuntza oxidazio erreakzio azkarra da, energia askatzen duena (exotermikoa da). Energia hori bero eta argi moduan askatzen du, gizakiok ikus eta senti dezakeguna, eta sua izendatzen duguna. Erretze prozesuan hainbat gas eta partikula ere askatzen dira. Batzuk errekuntzaren ondorio zuzenak dira, CO2 gasa kasu, baina beste batzuk errekuntzaren albo hondakinak edo xinpleki erre ez diren elementuak dira (errautsa).

Sua pizteko, lau elementu behar dira. Hauetakoren bat desagertuz gero, pizturik den sua itzali egingo da:

  • Erregaia: normalki Karbono oinarridun substantzia bat, oxidazioa pairatuko duena. Erregairik gabe, edo erregaia agortzean, sua itzali egingo da.
  • Oxigenoa: oxidazioa eragingo duen elementua. Ingurune itxietan suak oxigenoa den artean irauten du, soilik.
  • Bero iturria: Errekuntzak beroa askatzen badu ere, mantentzeko bero iturri bat behar du. Suak sorturiko beroa nahikoa izan ohi da, ohiko egoeratan, baina pizteko beharrezko izan ohi da bero iturri bat (txinparta bat, burdin gori bat...)
  • Erreakzio katea: erreakzioaren erritmoak bero iturria mantentzeko behar beste bero sortzen ez baldin badu, sua itzali egingo da.
Kandela baten garra

Garrak

Errekuntzan sorturiko partikulak biziki bero izaten dira, eta elektrikoki kitzikatuak izaten dira. Ondorioz energia askatzen dute argi moduan. Argi horren zati bat espektro ikuskorrean emititu ohi da eta gizakiok ikus dezakegu.

Bestalde, suak inguruko airea berotzen du eta jakina, erretze prozesuak askaturiko gasak ere bero izaten dira. Aire beroak dentsitate txikiagoa duenez, gorantz jotzen du konbekzio korronteak direla eta (beti ere grabitatearen eraginpeko eremuan gertatzen baldin bada). Konbekzio korronte horiek ematen diote forma eta mugimendua suaren garrei.

Kea

Erretzean sorturiko partikula berriak (errautsak, batez ere) aire beroarekin batera gorantz joaten dira. Normalki aireak baino kolore ilunagoa du eta erraz ikus daiteke. Usain nabarmena ere badu, gizakiak eta beste animaliek ere azkar asko identifikatzen dutena.

Suak oxigenoa kontsumitzen duenez, eta askatzen diren partikula asko organismoarentzat kaltegarri direnez, ez da batere komenigarria suaren kea arnastea, edo sua ingurune itxietan piztea. Izan ere, suak sorturiko heriotza gehienak ez dira erreduren ondorio, kea arnastearen ondorio baizik.

Arriskuak

Suaren izaera dela eta, arriskutsua gerta dakioke gizakiari edo inguruneari. Arriskurik nabarmenena erredurena da, jakina. Kea ere kaltegarri da eta intoxikazioa, itolarria eta heriotza ekar ditzake.

Gizabanakoei eginiko zuzeneko kalteez gain, kontrolik gabeko suak, suteak alegia, kalte ekologiko zein ekonomiko larriak eragin ditzake.

Erreferentziak

  1. «...eta neandertalek sua piztu zuten - Elhuyar Aldizkaria» aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Su Aldatu lotura Wikidatan