Aleksei Leonov: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa |
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa |
||
21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/11/29}} |
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/11/29}} |
||
{{bizialdia|1934ko||Leonov, Aleksei}} |
{{bizialdia|1934ko|2019ko|Leonov, Aleksei}} |
||
[[Kategoria:Sobietar Batasuneko militarrak]] |
[[Kategoria:Sobietar Batasuneko militarrak]] |
13:40, 11 urria 2019ko berrikusketa
Aleksei Arkhipovitx Leonov (errusieraz: Алексе́й Архи́пович Лео́нов; Listvianka, Sobietar Batasuna, 1934ko maiatzaren 30a - Musku, 2019ko urriaren 11) lehen ontziz-kanpoko ibilaldia egin zuen kosmonauta errusiarra (1965eko martxoaren 18an).
Leonov Sobietar Batasuneko aireko indarretako pilotua zen, eta beste pilotu batzuekin batera hautatua izen zen kosmonauten lehenengo taldea osatzeko 1960an. Kosmonauta sobietar guztiak bezala, Leonov Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistako kide izan zen.
Leonoven ontziz-kanpoko ibilaldia "Vostok 11" misioan egitekoa bazen ere, gertaera historikoa "Voskhod 2" misioan jazo zen. Leonovek, 1965eko martxoaren 18an, espazio-ontzi kanpoan 12 minutu eta 9 segundo igaro zituen, 5'35 metroko soka batekin lotua. Ontziz-kanpoko ibilaldiaren amaieran, Leonoven espazio-jantzia puztu egin zen eta ezin zuen berriz sartu ontziko aire-esklusan. Jantziko presioa jaisteko, balbula bat ireki zuen eta horrela kapsulan sartu. Leonovek urte eta erdiz entrenatu zuen misio honetarako.
2011ko urtarriletik aurrera, Leonov Voskhod programan parte hartu zuten bost kosmonautetatik bizirik dagoen bakarra da.
Leonoven bigarren bidaia espaziala lehenengoa bezain esanguratsua izan zen. Apollo-Soyuz misioako sobietarren burua izan zen, Estatu Batuek eta Sobietar Batasunak elkarrekin betetzen zuten lehen misio espazialean.
1976tik 1982ra, Leonov kosmonauta-taldearen komandantea izan zen, eta Juri Gagarin Kosmonauta-entrenamendu gunearen zuzendaria. Neptuno egunkaria (kosmonautei zuzendutakoa) ere editatu zuen.
1991ean erretiratu zen.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksei Leonov |
- (Ingelesez) Ontziz-kanpoko ibilaldiaren bideoa
- (Ingelesez) Voskhod 2 misioari buruzko informazio gehiago