Positibismo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
35. lerroa: 35. lerroa:
* [[Funtzionalismo]]a
* [[Funtzionalismo]]a


== Kanpo loturak ==
== Kanpo estekak ==
{{commonskat}}
{{commonskat}}
* [http://gizapedia.hirusta.io/positibismoa/ Positibismoa], Gizapedian.
* [http://gizapedia.hirusta.io/positibismoa/ Positibismoa], Gizapedian.

17:49, 11 urria 2019ko berrikusketa

Positibismoa benetako ezagutza zentzumenen esperientzian oinarritu behar dela ezartzen duen korronte epistemologiko bat da. Aldi berean, ezagutza lortzeko ikerketa filosofiko espekulatiboaren baliorik eza baieztatu eta positibismoa bera filosofia ez-metafisiko eta positibo berri moduan defendatzen dute positibistek. Horrela, behaketazko esperientzia da positiboa den informazio bakarra eta beste guztia metafisika besterik ez da. Positibismoa ikuspuntu gisa Francis Baconen eskutik etorri eta Ilustrazioarekin garatu bazen ere, positibo terminoa XIX. mendean sortu zen, Auguste Comte filosofo eta soziologoren eskutik.

Positibismoa enpirismoarekin eta zientismoarekin lotzen da. Enpirismoak ezagutza esperientziatik etorri behar dela baieztatzen duen pentsaera da; zientismoak, bere aldetik, zientzia naturalen metodoak ikerkuntza arlo guztietan, dela filosofian, dela gizarte zientzietan, dela bestelakoan, erabiltzen ahal direla defendatzen du. Hala ere, natura zein gizarte zientzialari frankok onartzen dute behatzaileak berak eta pentsamenduaren egituraren mugak desitxuratzen dutela behaketa, errealitatearen isla murritza emanez horrela.

Historian zehar positibismo korronte ezberdinak izan dira. Auguste Comte aitzindari zuen korronteari positibismo soziala deitu izan zaio, positibismoa gizartearen aro moduan ulertzen baitzuen, erlijiotik filosofiara eta filosofiatik zientzia positibora, bere hiru aroetako legearen arabera. XIX. mendeko bukaeratik Munduko Lehenengo Gerrara bitartean, Ernst Mach eta Richard Avenarius positibismo kritikoa edo empiriokritizismoa garatu zen, zientzia positiboak garatu beharreko kontzeptuak eta metodoak zehaztu egin behar zirela ezartzen zuela. Joera honen garapen moduan, positibismo logikoa garatu zen, zeina hizkuntzaren azterketa zehatza egiten baitzuen zientziari oinarri berriak eskaintzeko asmoz, Ludwig Wittgenstein, Bertrand Russell eta Gottlob Fregeren eskutik.

Ezaugarriak

Positibismoaren jatorria XIX.mendean eta XX. mendean dago, eta Auguste Comte filosofoaren teoria positibistan oinarritzen da, eta psoitibismoa landu zuten beste autoreen artean Durkheim, Mill, Popper...etb. dira.

Paradigma positibista zientzia fisiko eta naturalen azterketa eredu gisa hartu zen,eta arlo sozialetan eta hezitzailetan sartu zen geroago. Ikuspegi hoen bidez, erreakitatea sinplea, zatigarria eta bakarra da. Zientzia naturalen paradigmatzat hartzen da uztezko oinarrizko balio determinatuengatik:

  • Mundu errealaren izate independientea duela, izakiak kanpo utzita haren izatearen barruan.
  • Mundu horretako jakintzak eta ezaugerak metodo empiriko baten bidez lor daiteke, prozedura eta metodologia egokiak erabiliz.
  • Ezaugerak azterketa eta esperimentazioaren objetuak dira.
  • Ezagutza hauek lortzeko baldintzak zehiartasun eta konpromisuen deuzeztapenaren bidez lor daitezke, benetako erralitatea islatzeko helburuarekin.
  • Paradigma honi eman zaion hondar-ideia hauek Giddens-ek planteatutako usteei bidea eman zizkien:
  • Prozesu fisko-naturalak aztertzeko prozedura prozesu sozialeekin ere erabili daitezke.
  • Prozezu sozialen azken emaitzan prozezu fisiko-naturalen parean adierazi daitzeke, eta haien emaitzak, fenomeno naturalen antzera, lege edo orokortzeen bidez aztertu daitzeke.
  • Subjektuari gizatasuna kentzen dio, azterketarako objetua bihurtuz.

Paradigma positibistan, helburu zientifikoak subjetuek expresatzen dituzten baloreen eta testuinguruaren gainetik daude, munduan era neutral baten bidez aztertuz, orokortu daitezkeen erantzunak lortzeko helburuarekin. Bere metodologia beraz zientzia sozialen metodo hipotetiko-deduktiboa da, aztertutako gaiak menpekoak edo askeen artean bereiziz, orokortze prozezuak kausa-efektuan oinarrituz.

Bitxikeriak

  • Paradigma positibista eta zientifizismoa ez dira berdinak, eta askotan elkar lotzen dira, errakuntzak sortuz.
  • Paradigma positibistaren ondoren, ideologia hau oinarritzat hartuz, paradigma post-positibista sortu zen.
  • Beste Paradigmen artean, Paradigma interpretatiboa eta paradigma kritikoa daude.

Erreferentzia Bibliografikoak

  • Ricoy Lorenzo, c. (2006). Contribución sobre los paradigmas de investigación. Educaçao, bol.31,11-22.
  • Meza, Luis (2003). El paradigma positivista y la concepción dialéctica del conocimiento. Revista Digital Matemática, bol.4(2), 1-5 .
  • Ramos, Carlos Alberto (2015). Los paradigmas de la investigación científica. Scientific research paradigms, bol.23(1), 9-17.
  • L Meza. (2003). Metodología de la investigación científica: posibilidades de integración. Revista Digital Matemática 4 (2), 1-5


Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Positibismo Aldatu lotura Wikidatan