Sonorako basamortua: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==) |
||
58. lerroa: | 58. lerroa: | ||
{{erreferentzia_zerrenda}} |
{{erreferentzia_zerrenda}} |
||
== Kanpo |
== Kanpo estekak == |
||
{{Commons|Sonoran Desert}} |
{{Commons|Sonoran Desert}} |
||
* {{en}} [http://www.desertmuseum.org/ Sonorako basamortuaren Museoa] |
* {{en}} [http://www.desertmuseum.org/ Sonorako basamortuaren Museoa] |
18:47, 11 urria 2019ko berrikusketa
Sonorako basamortua | |
---|---|
Sonoran Desert Desierto de Sonora | |
Kaktusak basamortuan | |
Eskualdea | AEB Mexiko |
Koordenatuak | 32°16′N 112°56′W / 32.26°N 112.93°W |
Eremua | 320.000 km² |
Punturik beherena | Salton Sea (-69 m.) |
Sonorako basamortua[1] (ingelesez Sonoran Desert; gaztelaniaz Desierto de Sonora) Ipar Amerikako basamortu handiena da, 311.000 km²-ko azalerarekin, eta AEBen eta Mexikoren arteko mugaren bi aldeetan hedaturik dago. Izan ere AEBetako Arizona eta Kalifornia eta Mexikoko Sonora estatuen zati handiak hartzen ditu. Ingurumena babesteko 2001eko urtarrilaren 17an Arizonan Sonoran Desert National Monument erreserba sortu zen. Batzuetan Gila basamortua deitzen zaio, Gila ibaiak basamortua zeharkatzen duelako eta baita Beheko basamortua ere gertuko Mojave altuagoa delako.
Kokapena
Sonorako basamortua Kaliforniako golkoaren iparraldea inguratzen du, Kalifornia Behereko ipar-ekialdetik Sonorako mendebalderaino, Kaliforniako hego-ekialdea eta Arizonako hego-mendebala zeharkatuz.
Mendebaldean "Peninsular Ranges" deitutako mendilerroek Kaliforniako hegoaldeko txaparraletik eta Kalifornia Behereko basamortutik bereizten dute. Iparraldean Mojave, Arro Handia eta Koloradoko ordokiaren basamortuak ditu, ekialdean eta hego-ekialdean Arizonako mendietako eta Mendebaldeko Sierra Madreko konifero-basoak eta hegoaldean Sinaloako baso lehorrak.
1951ko Vegetation of the Sonoran Desert bere liburuan, Forrest Shrevek zazpi eskualdetan banatzen du Sonorako basamortua:
- Koloradoko behe harana (Lower Colorado Valley),
- Arizonako goi-lurraldea (Arizona Upland),
- Sonorako ordokiak (Plains of Sonora),
- Sonorako muinoak (Foothills of Sonora),
- Erdialdeko golko kostaldea (Central Gulf Coast),
- Vizcaino eskualdea (Vizcaino Region), eta
- Magdalena eskualdea (Magdalena Region).
Ekologo askok sailkapena berrikusi dute Vizcaino eta Magdalena eskualdeak kanpoan utzita. Hauen ustez Kalifornia Behereko penintsulan dauden eskualdeek bere eko-eskualde propioa dute: Kalifornia Behereko basamortua.
Biztanleria
Basamortuan 17 herri amerindiar bizi dira.
Sonorako basamortuan dauden hiri nagusiak honako hauek dira:
- Arizonako Phoenix (4 milioi).
- Arizonako Tucson (900.000).
- Kalifornia Behereko Mexicali (900.000).
- Sonorako Hermosillo (700.000).
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sonorako basamortua |
- (Ingelesez) Sonorako basamortuaren Museoa
- (Ingelesez) Sonorako basamortuaren mapa