Abraham: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
13. lerroa: 13. lerroa:
Abraham 175 urterekin hil zen. Orduan, [[Isaak]] eta [[Ismael]] semeak elkartu ziren eta Sara [[Patriarken haitzuloa|bere emaztearekin ehortzi zuten]].
Abraham 175 urterekin hil zen. Orduan, [[Isaak]] eta [[Ismael]] semeak elkartu ziren eta Sara [[Patriarken haitzuloa|bere emaztearekin ehortzi zuten]].


== Kanpo loturak ==
== Kanpo estekak ==
{{commonskat}}
{{commonskat}}



00:13, 14 urria 2019ko berrikusketa

Abraham (hebreeraz אַבְרָהָם, Avraham; eta arabieraz ابراهيم, Ibrāhīm), kristautasuna, islama eta judaismoaren arabera Israelgo herriaren patriarka da.

Bibliaren arabera Kaldeako Ur herrian jaio zen. Abraham Terah semea zen, eta Nahor eta Haran bere anaiak ziren. Abraham Sarairekin ezkondu zen. Sarai agorra zen eta ezin zuen seme-alabarik izan. Hori dela eta, Sarai emazteak Agar mirabea eman zion Abrahami emaztetzat eta Abrahamek haurdun utzi zuen. Agar haurdun gelditu zenean mesprezuz begiratzen hasi zitzaion Sarairi. Sarai izugarri haserretu egin zen eta Agarrek ihes egin behar izan zuen. Ihesi zihoala, Jainkoaren aingerua agertu zitzaion eta esan zion bere etxekoandrearengana itzultzeko eta bere semeari Ismael izena jartzeko. Halaber, Ismael borrokalaria izango zela eta beste anaia guztiengandik aparte biziko zela esan zion. Umea jaio zenean Abrahamek Ismael izena jarri zion.

Urte batzuk geroago, Abrahami Jainkoa agertu zitzaion eta ituna egin zuen ondorengo gehiago eduki zitzan. Jainkoak bere izena Abrahamengandik aldatu zion eta ituna belaunaldiz belaunaldi gordetzea eskatu zion. Gainera bera eta bere ondorengoek Jainkoarekiko zuten konpromisoa erakusteko zakil-muturra erdaindu beharko zuten. Horrez gain, Jainkoak Abrahami esan zion aurrerantzean bere emazteari Sarai ez deitzeko, baizik eta Sara, eta modu horretan Sararekin seme-alabak eduki ahalko zituela. Semea eduki zuen eta Isaak izena jarri zion Jainkoaren aginduz.

Behin batean Jainkoak Abraham deitu zuen eta Isaak bere semerik kutunena Jainkoak adierazitako Moria lurraldeko mendi batean sakrifiziotzat eskaintzea eskatu zion. Abrahamek Isaak semea aiztoarekin hiltzera zihoanean Jainkoaren aingeruak zerutik dei egin zion eta umeari kalterik ez egiteko esan zion. Abrahamek alde guztietara begiratu zuen eta ahari bat ikusi zuen sasien artean. Aharia hartu zuen eta semea hil ordez, aharia oparitzat eskaini zion Jainkoari. Bigarrenez, Jainkoaren aingerua agertu zitzaion eta bere semea Jainkoari ez ukatzeagatik bera eta bere ondorengoak bedeinkatuko zituela esan zion.

Sara bere emaztea hil zenean Ketura izeneko emakume batekin ezkondu zen eta hainbat seme-alaba izan zituen: Zimran, Jokxan, Medan, Madian, Ixbak eta Xuah.

Abraham 175 urterekin hil zen. Orduan, Isaak eta Ismael semeak elkartu ziren eta Sara bere emaztearekin ehortzi zuten.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abraham Aldatu lotura Wikidatan