Unicode: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
18. lerroa: 18. lerroa:
* [[RTF]]
* [[RTF]]


== Kanpo loturak ==
== Kanpo estekak ==
{{commonskat}}
{{commonskat}}



02:51, 21 urria 2019ko berrikusketa

Unicode, edozein testu edozein hizkuntzan informatikoki adierazteko helburua duen estandar industriala da.

Sistema berri honen zabalpena, existitzen diren beste kodifikazio sistemak ordezkatzeko egitasmo garrantzitsua da, beste kodifikazio sistema hauetako asko oso urriak baitira, eta aurki daitezken hizkuntzetako karaktere asko ezin baitituzte adierazi. Gaur egun nazioarteko proiektu gehienetan erabiltzen den estandarra da, eta teknologia berri gehienek erabiltzen dute, hala nola LDAP, XML, Java eta sistema eragile modernoak.

ASCII karaktereen multzoan oinarrituta dago. 16 biteko eredu bat hartu zuen, hizkuntza guztien karaktereak kodetzea ahalbidetzen duena, kontrol-kodeak edo ihes-sekuentziak sartu beharrik gabe.

Kodetze moduak.

Unicoderen kodetze-puntuak zenbaki osoen bidez identifikatzen dira. Bere arkitekturaren arabera, ordenagailuak 8, 16 edo 32 biteko unitateak erabiltzen ditu zenbaki oso horiek adierazteko. Unicoderen kodetze moduek arautzen dute kodetze-puntuak nola bihurtzen diren ordenagailuak prozesatzeko moduko unitateak.

Unicodek hiru kodetze modu definitzen ditu UTF (Unicode Transformation Format: Unicoren transformazio formatua) izenaren pean.

  • UTF-8: 8 biteko, alegia byte bateko, kodetzea, luzera aldakorreko ikurrak dituena.
  • UTF-16: 16 biteko kodetzea, luzera aldakorreko ikurrak dituena eta oinarrizko plano eleanitzerako (BMPrako) optimizatua.
  • UTF-32: 32 biteko kodetzea, luzera finkoko ikurrak dituena.

Ikus,Gainera

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Unicode Aldatu lotura Wikidatan
Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.