Gutxiegitasun hepatiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
k
t Lainobeltz wikilariak «Gutxiegitasun hepatikoa» orria «Gutxiegitasun hepatiko» izenera aldatu du
(Ez dago alderik)

18:21, 29 urria 2019ko berrikusketa

Klinika


Etiologia


Prebentzioa

Gibel gutxiegitasuna pairatzen dutenen artean  muturreko kasuetan gibelaren funtzionamendu egokia berreskuratzeko ezinbestekoa izango da gibel transplantea burutzea. Egoera hau ekiditeko badaude jarraitu beharreko zenbait aholku.

  • Oinarrizko higienea mantentzea ezinbesteko izango da, hala nola, eskuak modu egokian eta hainbat alditan garbitzea.
  • Hepatitis A eta B-ren aurkako txertoak jasotzea.
  • Sexu-harreman seguruak izatea (kondoien erabilpena).
  • Alkoholaren kontsumoa murriztea. Hau da egunero eta kantitate handitan kontsumitzea ekiditea.
  • Farmakoen gehiegizko kontsumoa ekidin eta kontsumitzekotan medikuaren gainbegiratzepean.

Diagnostikoa

Orokorrean gibel gutxiegitasunaren diagnostikoa sintometan eta esplorazio medikoan oinarrituz burutzen da. Odol analisiak ere baliagarriak izango dira gibelaren funtzionamendua aztertzeko.

Esplorazio fisikoari dagokionez, odoljarioak, hematomak edo ekimosia bilatuko dira. Pazientea logura izatea eta nahasturik egotea gaixotasuna pairatzearen seinale ere izango dira. Bestalde,  larruazaleko eta mukosen kolore horixka (ikterizia) ere oso ohikoak izango dira gaixoetan.[1]

Odol analisian hainbat parametroetan aldaketak emango dira. Alde batetik; aminotransferasa, fosfatasa alkalinoa, gammaglutaril transferasa, transaminasak, amoniako eta bilirrubina kontzentrazioen igoera. Bestetik; kolesterol eta albumina kontzentrazioen jaitsiera nabarmena. Odol analisietan, batez ere, protronbinaren denbora neurtuko da zeinak odolaren gatzapena eman dadin behar den denbora adierazten duen, Gibel gutxiegitasuna pairatzekotan protronbinaren denbora luzeagoa izango da, hau da, gatzapen prozesua moteldu egingo da.[2]

Muturreko kasuetan hipogluzemia emango da.

Irudien bidezko diagnostikoari dagokionez, zenbait froga gehiago egin daitezke, besteak beste; erradiografia torazikoa edota ekografia abdominala (porta zaineko eta giltzurrun gaineko zainen presioa estimatzeko erabilia). Ekokardiograma bidez birika arteriaren presioa ebaluatu ahal izango da.

Sintomak, odol analisiak eta froga fisikoetan oinarrituz, maila ezberdineko gutxiegitasun hepatikoak diagnostikatuko dira:

  • I Mailakoa: nahasturik ,apatia, asaldura, antsietatea, euforia, ezinegona eta koordinazio geldoa.
  • II Mailakoa: logura, letargia, jarrera desegokia, asterixisa, disartria, oinarrizko erreflexuak eta paratonia ataxikoa.
  • III Mailakoa: logura, nahasturik, jarrera desegokia, hiperreflexia, Babinski seinalea, hitz jarioa, mioklonia eta hiperbentilazioa.
  • IV Mailakoa: koma, erreflexu okulomotore azkarra eta estimuluekiko erantzun falta.[3]

Tratamendua

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Insuficiencia hepática aguda - Trastornos hepáticos y biliares» Manual MSD versión para profesionales (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  2. «Insuficiencia hepática aguda - Diagnóstico y tratamiento - Mayo Clinic» www.mayoclinic.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).
  3. (Gaztelaniaz) «Tratamiento y prevención de la insuficiencia hepática» www.webconsultas.com 2018-08-31 (Noiz kontsultatua: 2019-10-29).