Leire Bilbao: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
13. lerroa: 13. lerroa:
Bilbao gaztetxotan hasi zen literatura lehiaketetan parte hartu eta sariak jasotzen.<ref>{{Cite web|url=http://www.galtzagorri.eus/euskara/idazleak/leire-bilbao-barruetabena/biografia|sartze-data=2016-05-23|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref> [[2006]]. urtean, haur eta gazteentzako liburuak idazteari ekin zion, eta urte horretan kaleratutako ''Amonak nobioa du, eta zer?'' [[Elkar|(Elkar)]] lanarekin ibilbide emankor eta aberatsari hasiera eman zion. Hurrengo urteetan etengabe plazaratu ditu Haur eta Gazte Literaturako idazlanak. Hauetako liburu batzuk gaztelerara itzuli izan dira, hala nola, ''Garazi Gerezi'' (2006) ''Teresa Cereza'' izenarekin.
Bilbao gaztetxotan hasi zen literatura lehiaketetan parte hartu eta sariak jasotzen.<ref>{{Cite web|url=http://www.galtzagorri.eus/euskara/idazleak/leire-bilbao-barruetabena/biografia|sartze-data=2016-05-23|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=eu|formatua=}}</ref> [[2006]]. urtean, haur eta gazteentzako liburuak idazteari ekin zion, eta urte horretan kaleratutako ''Amonak nobioa du, eta zer?'' [[Elkar|(Elkar)]] lanarekin ibilbide emankor eta aberatsari hasiera eman zion. Hurrengo urteetan etengabe plazaratu ditu Haur eta Gazte Literaturako idazlanak. Hauetako liburu batzuk gaztelerara itzuli izan dira, hala nola, ''Garazi Gerezi'' (2006) ''Teresa Cereza'' izenarekin.


Helduen Literaturan, poema liburu batekin hasi zuen ibilbidea, [[Susa]] etxeak plazaraturiko ''Ezkatak'' [[2006|(2006)]] poema liburuarekin, hain zuzen ere. Gainera, liburu horretako hainbat poema itzuli dituzte hainbatek, hala nola, ingelesez , italieraz, alemanez , katalanez, eta beste hainbat galegoz eta gazteleraz. Bost urte geroago, helduentzako bere bigarren poema liburua argitaratu zuen, ''Scanner'' izenekoa ([[Susa]], [[2011]]). Liburu horretako beste hainbat poema itzuliak izan dira ingelesez , errumanieraz , letonieraz , txekieraz, suedieraz, txineraz , galegoz ... Bere poemak hainbat antologiatan ere jasoak izan dira, hala nola, Forked Tongues, El poder del cuerpo, Sangrantes, Escolma salvaxe, Traslúcidas... Era berean, poema liburu honetako zenbait poema kantu bihurtu zituzten [[Jabier Muguruza]]k (Espainiar Musika Saria Euskerazko kantu onenari, Irene poemarengatik), eta [[Maddi Oihenart]]ek. <ref>{{Erreferentzia
Helduen Literaturan, poema liburu batekin hasi zuen ibilbidea, [[Susa]] etxeak plazaraturiko ''Ezkatak'' [[2006|(2006)]] poema liburuarekin, hain zuzen ere. Gainera, liburu horretako hainbat poema itzuli dituzte hainbatek, hala nola, ingelesez , italieraz, alemanez , katalanez, eta beste hainbat galegoz eta gazteleraz. Bost urte geroago, helduentzako bere bigarren poema liburua argitaratu zuen, ''Scanner'' izenekoa ([[Susa]], [[2011]]). Liburu horretako beste hainbat poema itzuliak izan dira ingelesez , errumanieraz , letonieraz , txekieraz, suedieraz, txineraz , galegoz ... Bere poemak hainbat antologiatan ere jasoak izan dira, hala nola, Forked Tongues, El poder del cuerpo, Sangrantes, Escolma salvaxe, Traslúcidas... Era berean, poema liburu honetako zenbait poema kantu bihurtu zituzten [[Jabier Muguruza]]k (Espainiar Musika Saria Euskerazko kantu onenari, Irene poemarengatik), eta [[Maddi Oihenart]]ek.<ref>{{Erreferentzia
|url=http://www.basqueliterature.com/es/news/1318437543
|url=http://www.basqueliterature.com/es/news/1318437543
|izenburua= Scanner poema liburua
|izenburua= Scanner poema liburua

19:43, 29 urria 2019ko berrikusketa

Leire Bilbao

Bizitza
JaiotzaOndarroa1978ko uztailaren 27a (45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Literaturaren Zubitegia: 748 Musicbrainz: f67f20e4-2b72-4982-b58f-323c27924041 Edit the value on Wikidata

Leire Bilbao Barruetabeña (Ondarroa, Bizkaia, 1978ko uztailaren 27a) euskarazko idazle bizkaitarra da. Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Gaztetan bertsolaritzan jarduna da, eta kolaboratzaile gisa aritu da zenbait komunikabidetan, hala nola Euskadi Irratian, Deian, eta Berrian. 2017an Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria eman diote, 'Xomorropoemak eta beste piztia batzuk' poesia-liburuarengatik.[1]

Bertsolaritza

Leire Bilbaok gaztetatik izan du lotura bertsolaritzarekin. 1996an Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen, eta beste hainbat sari ere jaso ditu.[2] Txapelketa, plaza eta bertso idatziak utzi ondoren ere, gai-jartzaile lanetan aritu izan da.

Literatur ibilbidea

Bilbao gaztetxotan hasi zen literatura lehiaketetan parte hartu eta sariak jasotzen.[3] 2006. urtean, haur eta gazteentzako liburuak idazteari ekin zion, eta urte horretan kaleratutako Amonak nobioa du, eta zer? (Elkar) lanarekin ibilbide emankor eta aberatsari hasiera eman zion. Hurrengo urteetan etengabe plazaratu ditu Haur eta Gazte Literaturako idazlanak. Hauetako liburu batzuk gaztelerara itzuli izan dira, hala nola, Garazi Gerezi (2006) Teresa Cereza izenarekin.

Helduen Literaturan, poema liburu batekin hasi zuen ibilbidea, Susa etxeak plazaraturiko Ezkatak (2006) poema liburuarekin, hain zuzen ere. Gainera, liburu horretako hainbat poema itzuli dituzte hainbatek, hala nola, ingelesez , italieraz, alemanez , katalanez, eta beste hainbat galegoz eta gazteleraz. Bost urte geroago, helduentzako bere bigarren poema liburua argitaratu zuen, Scanner izenekoa (Susa, 2011). Liburu horretako beste hainbat poema itzuliak izan dira ingelesez , errumanieraz , letonieraz , txekieraz, suedieraz, txineraz , galegoz ... Bere poemak hainbat antologiatan ere jasoak izan dira, hala nola, Forked Tongues, El poder del cuerpo, Sangrantes, Escolma salvaxe, Traslúcidas... Era berean, poema liburu honetako zenbait poema kantu bihurtu zituzten Jabier Muguruzak (Espainiar Musika Saria Euskerazko kantu onenari, Irene poemarengatik), eta Maddi Oihenartek.[4][5] Eta "Musua" ( Katxiporreta, 2018) eta "Bizi-dantza" (Katxiporreta,2019) disko liburuak idatzi ditu Xabier Zabala musikariarekin batera.

Lanak

Leire Bilbao 2017ko Euskadi Literatura sarien ekitaldian.

Haur eta Gazte Literatura

Poesia

Itzulpenak

Sariak

  • 2013: Etxepare saria, Gerrak ez du izenik (Pamiela, 2013) liburuarekin
  • 2016: Lizardi saria, Pikondoaren balada (Elkar, 2016) liburuarekin. {{ISBN: 978-84-9027-710-2}}
  • 2017: Haur eta Gazte Literaturaren Euskadi Saria, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk (Pamiela, 2016) liburuarekin[9][10][11][12]

Bertsolaritza

Bibliografia

  • La intimidad, esa bomba. Itxaro Borda[13]

Erreferentziak

  1. Erostarbe, Gorka. (2017-10-12). «Zomorro poetikoak,«bitxikeria bat» eta piztia batzuk Euskadi saridun» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  2. «Leire Bilbao Barruetabeña» euskomedia.org.
  3. (Noiz kontsultatua: 2016-05-23).
  4. «Scanner poema liburua» basqueliterature.com.
  5. «Ezkatak poema liburua» armiarma.com.
  6. «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua) 55 orr.
  7. «Galtzagorri. Behinola. Iruzkinak» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua) 55 orr.
  8. «Eranskina Reseña Xabier Etxaniz.CLIJ: Cuadernos de literatura infantil y juvenil» CLIJ aldizkaria , ISSN 0214-4123, Año nº 31, Nº 283, 2018, 63orr.
  9. Kulturklik Leire Bilbao, Ander Izagirre, Mikel Valverde eta Matías Múgica dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako gainerako irabazleak. .
  10. Leire Bilbao: Euskadi saria 2017. .
  11. Leire Bilbao idazle ondarrutarrak Euskadi Literatura Saria irabazi du. .
  12. Leire Bilbaok eta Mikel Valverdek eskuratu dituzte Euskadi Literatura Sariak. .
  13. «La intimidad, esa bomba» 452 °F: Revista de Teoría de la Literatura y Literatura Comparada, ISSN-e 2013-3294,9. zkia, 2013, 42-55 orr..

Kanpo loturak