Aizu!: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Autoritate kontrola jartzea
61. lerroa: 61. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
<references />


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
* [[Euskarazko aldizkarien zerrenda]]
* [[Euskarazko aldizkarien zerrenda]]


== Kanpo loturak ==
== Kanpo estekak ==
* {{eu}} [http://www.aizu.eus/ Aizu!-ren webgunea]
* {{eu}} [http://www.aizu.eus/ Aizu!-ren webgunea]
{{autoritate kontrola}}


{{EH kultura zirriborroa}}
{{EH kultura zirriborroa}}

17:42, 24 azaroa 2019ko berrikusketa

Aldizkaria Aizu!
Sortze urtea 1981
Mota Informazio orokorra + ariketa didaktikoak
Saltzen den lurraldea Euskal Herria
Editatzen den hiria Donostia
Hizkuntza Euskara
Maiztasuna Hilabetekari
Argitaratzea AEK
Argitaletxea -
Inprimategia -
Ekoizpena 300 ale
Zuzendaria -
ISSN 1132-1709
Kontakturako bidea aizu@aeknet.net

Aizu! oinarrizko euskarazko aldizkaria da, AEK-k argitaratua, euskaltegietako ikasleei irakurgai interesgarriak eta ulerterrazak eskaintzeko asmoarekin.

Hilabetero argitaratzen da (abuztuan eta urrian izan ezik) eta zenbaki bakoitzetik 11.000 ale baino gehiago banatzen dira[1].

Euskara ikasten ari diren horientzat oso lagungarria da AEK-k hilero argitaratzen duen aldizkaria.

AEK-ko ikasleek euskaltegian jasotzen dute aldizkaria, baina harpidetza bidez ere jaso daiteke etxean, edo kioskoan erosita, irakurle ororentzako moduko aldizkaria baita.

Edukia

AIZU! oinarrizko euskaraz idatzitako aldizkaria da, euskara ikasten ari den edota euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen ororen lagungarri. Argitalpenak ibilbide oparoa egin du azken hamarkadetan; batez ere, gizarte- eta kultura-gaiak jorratzen ditu, erreportaje, elkarrizketa eta albiste laburren bidez. Komikiak, denbora-pasak eta euskal gramatikaren inguruko zalantzak argitzeko txokoa ere biltzen ditu bere orrietan. Tarteka ikasleek idatzitako artikuluak ere argitaratzen ditu. Ikasleentzat ez ezik, euskara-irakasleentzat ere eskolarako material-iturri garrantzitsua da.

Historia

Aizu! aldizkaria 1981ean sortu zen, Deustoko Unibertsitateko talde txiki baten eskutik. Haien helburua bertao euskara ikasleei ikas prozesua erraztea zen. Hasieran ez zuen AEKrekin lotura zuzenik, baina aldizkaria plazaratzearen lan astuna ikusirik, koordinakundera jo zuten Aizu! aldizkarian ari zirenek, proiektua jarrai zezala eskatuz[2].

Erreferentziak

  1. zer da haizu. (Noiz kontsultatua: 2019-11-09).
  2. «historia» aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2019).

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Euskal Herria Artikulu hau Euskal Herriko kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.