Internazionala: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Aldaketa kosmetikoak |
t Autoritate kontrola jartzea |
||
181. lerroa: | 181. lerroa: | ||
== Ikus, gainera == |
== Ikus, gainera == |
||
{{commonskat}} |
|||
{{wikiteka|Internazionala}} |
|||
* [[Lehen Internazionala|Lehenengo Internazionala]] |
* [[Lehen Internazionala|Lehenengo Internazionala]] |
||
* [[Bigarren Internazionala|II. Internazionala]] |
* [[Bigarren Internazionala|II. Internazionala]] |
||
188. lerroa: | 186. lerroa: | ||
* [[IV. Internazionala]] |
* [[IV. Internazionala]] |
||
* [[Sinbologia komunista]] |
* [[Sinbologia komunista]] |
||
== Kanpo estekak == |
|||
{{autoritate kontrola}} |
|||
[[Kategoria:Ereserkiak]] |
[[Kategoria:Ereserkiak]] |
18:31, 24 azaroa 2019ko berrikusketa
Internazionala | |
---|---|
Herrialdea | Nazioartekoa |
Izenburua euskaraz | Internazionala |
Hitzak | Eugène Pottier, 1871 |
Musika | Pierre Degeyter, 1888 |
Onarpen data | 1892 |
Multimedia |
Internazionala edo Herriartea (frantsesez: L'Internationale) mundu osoko langile mugimenduaren abestirik famatuena da. Nazioarteko langileriaren ereserkitzat hartzen da eta alderdi komunista eta sozialista gehienek ere beren ereserkitzat dute. Hitz originalak, frantsesezkoak, Eugène Pottierrek idatzi zituen 1871n. 1888an Pierre Degeyterrek musika ezarri zion.
Zabalkundea
1892an II. Internazionalak ezagun egin zuen kanta eta ereserki gisa hartu zuen. 1910eko azaroaren 3an mundu osoko langileen ereserki bihurtu zen Kopenhageko Kongresu Internazionalean. 1919an Vladimir Leninek ofizializatu zuen III. Internazionalean, eta Sobietar Batasuneko ereserki nazional bihurtu zen 1943. urtea arte. Munduko hizkuntza gehienetara itzulia izan da eta bertsio ugari egin dira, anarkistak eta sozialistak, esaterako.
Doinua
1888an Pierre Degeyterrek musika ezarri zion ereserkiari. Doinuak zortziko txikiko bertsokerarekin bat egiten du, eta Bertsozale Elkartearen datu basean jasoa dago.[1] Alegia, zortziko txikiko beste bertso batzuk zuzen zuzenean kantatu daitezke Internazionalaren doinuarekin, adibidez Maritxu nora zoaz?.
Hitzak
Ereserkiaren jatorrizko hitzak Eugène Pottierrek idatzi zituen 1871n, frantsesez.
Euskarazko itzulpenak
Euskarazko itzulpen hedatuena Gabriel Arestiri egozten zaio,[2] baina zalantzak daude autoretza horri buruz.[3][4] Ohiko bertsioan agertzen diren arkaismo edo ulermen zaileko termino batzuengatik (bereziki, indazu albiristea), itzulpen alternatiboak eskatu izan dira.[5] Hala ere, «indazu albiristea» dioen bertsioa egin da ezagunena, seguruenik.[6]
Jatorrizkoa (frantsesez) | Gabriel Arestiren itzulpena | Gabriel Arestiren beste itzulpen bat | XXI. mendeko bertsio ulerterrazagoa[5][7] |
---|---|---|---|
Debout, les damnés de la terre C'est la lutte finale Il n'est pas de sauveurs suprêmes C'est la lutte finale L'état comprime et la loi triche C'est la lutte finale Hideux dans leur apothéose C'est la lutte finale Les rois nous saoulaient de fumées C'est la lutte finale Ouvriers, paysans, nous sommes C'est la lutte finale |
Zutik lurrean kondenatu Oro gudura ala! |
Zutik! Munduko langileak, Gora herriartea, |
Zutik, munduko langileak! Elkar gaitezen denok |
|
Erreferentziak
- ↑ «Lantegira joanda» Doinutegia: BDB bertsolaritzaren datu-basea (Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale Elkartea) (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
- ↑ Gabriel, Aresti. (1986). Itzulpenak (I). Susa, 88 or. ISBN 9787979210067..
- ↑ (Gaztelaniaz) «INDAZU ALBIRISTEA: INTERNAZIONALA» ERREPUBLIKA PLAZA 2014-04-30 (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
- ↑ «Inernazionala» Argia (1206): 21. 1986-07-24 (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
- ↑ a b Narbaiza, Leire. «Euskarazko beste letra bat Internaziolarendako» Eibar.org, Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
- ↑ Internazionala abesten Donostiako 2012ko manifestazio batean. Bideoa: MRA Fundazioa 2012-03-29 (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
- ↑ «Internazionala, euskaraz» YouTube (Noiz kontsultatua: 2019-02-11).
Ikus, gainera
- Lehenengo Internazionala
- II. Internazionala
- III. Internazionala
- IV. Internazionala
- Sinbologia komunista