Mus: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
t Autoritate kontrola jartzea
80. lerroa: 80. lerroa:
[[Kategoria:Euskal Herriko folklorea]]
[[Kategoria:Euskal Herriko folklorea]]
[[Kategoria:Euskal Herriko etnografia]]
[[Kategoria:Euskal Herriko etnografia]]
{{erreferentzia zerrenda}}
<references />
== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==
{{commonskat}}


* {{eu}} [http://www.ludoteka.com/mus-eu.html Jokoaren arauak eta 4 edo 8 erregetara jokatzeko aukera (Ludoteka)]
* {{eu}} [http://www.ludoteka.com/mus-eu.html Jokoaren arauak eta 4 edo 8 erregetara jokatzeko aukera (Ludoteka)]
*[http://ehmus.eus/arautegia/ Euskal Herriko Mus Federazioaren Arautegia]
*[http://ehmus.eus/arautegia/ Euskal Herriko Mus Federazioaren Arautegia]
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Karta jokoak]]
[[Kategoria:Karta jokoak]]

20:02, 24 azaroa 2019ko berrikusketa

Museko jokaldi honetan, jokoan, 31, eta pareetan, mediak (hiru zazpiko). Zenbait tokitan, jokaldi honi "31 erreala" edo "errege-joko" deritzo, eta beste jokoak baino hobea da.

Musa Euskal Herrian asmatutako karta-jokoa da[1]. 40 kartako karta-sortarekin jokatzen da, eta jokalariei launa karta ematen zaizkie. Kartok banatu ondoren, "mus" delakoa proposatzen da. Jokalari guztiak ados badira, karta hauetako bat edo gehiago alde batera utzi eta berriak banatzen dira. Behin musa moztuta (jokalari batek musari uko egiten dionean), jokoa bera hasten da. Bertan lau fase (edo jokaldi) izaten dira, hurrenkera honetan:

  • Handira: kartarik handienak nork dituen.
  • Txikira: kartarik txikienak nork dituen.
  • Pareak: parerik onenak nork dituen.
  • Jokoa: Karten balioaren batura hartzen da kontuan. Jokatu ahal izateko 31 puntu behar dira gutxienez. Inor ez bada horrenbestera heltzen, puntua jokatzen da, eta 31 puntura gehien hurbiltzen denak irabazten du.

Fase bakoitzean jokalariek apostu egin dezakete, gutxienekoa bi puntu izanik (enbido). Aurkariek desafioa onartu (eduki), utzi edo apostua igo dezakete. Fase guztiak bukatzean, kartak erakutsi eta apostu bakoitza nork irabazi duen erabakiko da. Puntuak apostu bakoitzaren irabazleari emango zaizkio, zenbait kasutan puntu extrak jaso daitezkeelarik (pareen irabazleak zenbait puntu jasotzen ditu eskuan zituen pareen arabera, eta antzera joko/puntuarekin ere). Kartek apostuaren irabazlea nor den adierazi ezin dutenean (berdinak direlako, adibidez), jokalarien hurrenkeran lehena dagoenak du abantaila. Alegia, eskutik hurbilena denak irabaziko luke.

Apostu berezia ere egin daiteke, "hordago" delakoa. Hordagoa botatzean, partida osoa jartzen da jokoan, eta onartuz gero momentuan erabakitzen da irabazlea zein den.

Arau orokorrak

Espainiar karta-sorta batekin jokatzen da, puntuak kontatzeko fitxak (harriak, babarrunak, txanponak...) erabiliz. Bi bikotek elkarren aurka jokatzea da ohikoena, bikote bakoitzeko jokalariak aurrez aurre paraturik.

Zortzi erregetara jokatuz gero, batekoa eta erregea dira karta hauek. Zortzi erregetara jokatuz gero, batekoa eta erregea dira karta hauek.
Zortzi erregetara jokatuz gero, batekoa eta erregea dira karta hauek.


Ohituren arabera, jolas hau lau errege erabiliz jokatu izan da, kartetan agertzen diren lau erregeekin. Euskal Herriko lurralde batzuetan ordea, zortzi erregetara jokatzen dute, batez ere Bizkaia aldean: kasu horretan hirukoek errege balioa daukate, eta bikoek, batekoaren balioa. Hala ere, txapelketa arauen arabera 4 erregetara jokatzen da, jokoaren garbizaletasuna helburu[2].

Mus partida bat 30 edo 40 puntura (ohituren arabera) iristean amaitzen da. Hainbat partida jokatu ohi dira, askotan 3 partida irabazten dituen taldea jotzen da txapelduntzat. Partida batean zehar bildutako puntuak kontatzeko hamarrakoak erabiltzen dira. Talde bakoitzean jokalarietako batek unitateak kontatuko ditu, bost biltzen dituelarik kideari hamarrako bat emango dio, azken honek bost puntuko balioa dutenak bilduz.

Partida keinuekin edo keinurik gabe joka daiteke, beti ere hasi aurretik erabakiz nola izango den.

Hasiera

Karten lehen banatzailea nor izango den erabakitzeko, ausaz lau karta banatu eta txikiena suertatzen zaionak hartuko du lan hori. Askotan, lehen txandan "keinurik gabeko mus jarraia" egiten da. Musa mozten duena izango da esku, automatikoki.

Mus

Esku den jokalariak kartaren bat aldatu nahi duela adieraziko du "mus" esanez, edo musa moztuko du, jokoari hasiera emanez. Mus emango balu, bere eskuineko jokalariari dagokio mus egin nahi duen erabakitzea.

Eskutik ez den taldeko kideek eskubidea dute bere artean mintzatzeko mus egitearen egokitasunaz. Zenbait tokitan, eta txapelketa nagusietatik kanpo, eskutik den taldeak ere badu eskubide hori.

Jokalari guztiek mus eman badute, zenbait karta utzi eta beste horrenbeste jasoko dituzte. Mus eman duen jokalaria behartua da gutxienez karta bat uztera.

Banatzean akatsen bat balego edo kartaren bat agerian geratuko balitz, esku den jokalariak erabakitzen du musik badenez. Akatsa larria balitz, kartak bildu eta berriz nahastuko lirateke.

Faseak

Apustuak lehen aipaturiko lau faseetan burutzen dira. Fase bakoitzean jokalariek zenbait puntuko apostuak egiten dituzte. Apostuak onartuak direlarik, faseak amaitzean kartak erakutsi eta irabazlea erabakitzen da. Apostuak taldeen artean egiten dira, alegia, apostua jokalari batek egin badu ere, bere kidearen kartekin irabaztea posible da, azken hauek hobeak badira (jokalariek, ordea, ezin dituzte beren kartak konbinatu).

Handia

Kartarik handiena duenak irabazten du. Bi jokalarik karta handiena balio berekoa badute, bigarren handiena hartzen da, etab.

Txikia

Karta txikiena duenak irabazten du. Berdinak badira, bigarren txikiena hartzen da, etab.

Pareak

Parerik onenak nork dituen; nolabait, zenbateraino diren antzekoak suertatu zaizkizun lau kartak. Parea hasi aurretik pareak badituenez esango du jokalari bakoitzak, fase honetan parte hartuko duen ala ez adieraziz. Parean suerta daitezkeen konbinazioak honakoak dira, txarrenetik onenera:

  • Parea: bi karta berdin. Bi jokalarik parea badute, balio handieneko pareak irabazten du.
  • Mediak: Hiru karta berdin.
  • Dobleak: bi pare (edo lau karta berdin). Bi jokalarik dobleak badituzte, bakoitzaren pare handiena konparatzen da, eta hauek berdinak badira, txikiena.

Jokoa

Karten balioen baturaren araberakoa da, eta 31 puntu behar dira gutxienez. Jokoaren fasea hasi aurretik jokoa baduenez esango du jokalari bakoitzak, fase honetan parte hartuko duen ala ez adieraziz. Kartek berezko balioa hartzen dute, beltzek izan ezik (txota, zaldi eta erregeek 10 puntu balio dituzte).

Jokaldi onena 31 puntu edukitzea da, 32 bigarren onena izanik. Hurrengo jokaldirik onena 40 puntu edukitzea da, eta hortik behera, joko txarrenera (33 puntukora) heldu arte.

Zenbait tokitan errege-jokoa izeneko jokaldia onartua da. Hiru zazpiko eta txotarekin osaturiko 31 puntuko jokoak beste edozein jokaldiri irabazten dio.

Inor ez bada 31 puntura heltzen, puntua izeneko fasea jokatzen da.

Puntua

Ezein jokalari ez bada 31 puntura heltzen, puntua jokatzen da. 31 puntura gehien hurbiltzen denak irabaziko du balizko apostua. Jokaldi onena 30 puntu litzateke, beraz.

Keinuak

Musean keinuak egin daitezke jokalari batek dituen kartak bikotekideari jakinarazteko, betiere aurkariak ikustea saihestuz:

  • Bi errege: beheko ezpainaren erdialdean hozka eginez.
  • Hiru errege: beheko ezpainaren ertz batean hozka eginez.
  • Bi bateko: mihia atera ahoaren erdialdetik.
  • Hiru bateko: mihia atera ahoaren ertz batetatik.
  • Mediak (hiru karta berdin): ezpainak ahoaren alde batera estutu.
  • Dobleak (bi pare): bekainak jasoz.
  • 31 puntu jokoan: begi batekin keinu egin
  • 30 puntuan: sorbaldak jaso (edo begi batekin keinua egin zenbaitetan)
  • Itsu (ez pare eta ez joko): begiak itxi
  • Hiru errege eta bateko bat: ahoarekin zirkulu bat eginez (musu bat); hala ere, hau ez dago lar zabalduta.

Guztiz debekatua dago aurrez adosturik ez diren keinuak erabiltzea taldekideari informazioa pasatzeko.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Mus. (Noiz kontsultatua: 2019-08-01).
  2. Euskal Herriko Mus Federazioaren araudia. (Noiz kontsultatua: 2019-08-01).

Kanpo estekak