Vitis vinifera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-TaxoiDatubaseak +autoritate kontrola)
12. lerroa: 12. lerroa:


{{commonskat}}
{{commonskat}}
{{autoritate kontrola}}
{{TaxoiDatubaseak}}


[[Kategoria:Vitales]]
[[Kategoria:Vitales]]

12:16, 26 azaroa 2019ko berrikusketa

Vitis vinifera
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaVitales
FamiliaVitaceae
GeneroaVitis
Espeziea Vitis vinifera
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakmahats, grape seed (en) Itzuli, grapevine leaf (red) (en) Itzuli, Parra-hosto eta Mahats-pipiten olio
Genomaren kokapenaplants.ensembl.org…
Mahatsondoa

Mahatsondo edo Vitis vinifera Mediterraneoren inguruan jatorria duen Vitis generoko landarea da. Bere hedadura Maroko eta Portugaletik hegoaldean Alemaniaraino iparraldean eta Iraneraino ekialdean izan da naturalki. Gaur egun mundu osoan zehar landatzen da, kontinente guztietan Antartika izan ezik. Mahats zein ardoa ekoizteko erabiltzen da eta 5.000 eta 10.000 barietate ezberdin daude, nahiz eta guztiek ez duten erabilera komertzial bera.

Naturalki 32 metro arte haz daiteke, landare igokaria baita. Hostoak luzeak eta zabalak dira, 5 eta 20 zentrimetro artekoak, lobulatuak eta alternatuak. Fuitua baia bat da, mahats gisa ezaguna. Espezie basatian 6 milimetro inguru neurtzen dituzte, eta more ilunetik beltzerainoko kolorea dute. Landatutako barietateetan handiagoa izaten da, 3 zentimetro arte, eta berdea, gorria edo morea izan daiteke. Espeziea ibaien alboetan eta baso hezeetan hobeto hazten dira.

Domestikatutako landareak lore hermafroditak ditu, baina naturalki hazten denak, askotan V. vinifera sylvestris gisa ezagutzen dena, lore bereiztuak ditu eta polinizazioa beharrezkoa da fruitua hazteko.

Bere fruitua zuzenean jan daiteke, baina ardo edo muztioa egiteko erabil daiteke, edo lehortuta mahaspasak egiteko. Munduan egiten diren ardo gehienen oinarria espezie hau da.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vitis vinifera Aldatu lotura Wikidatan