Eritasun: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Autoritate kontrola jartzea
52. lerroa: 52. lerroa:
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{ lur | data=2011/12/26}}


== Kanpo loturak ==
== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}
{{commonskat}}


[[Kategoria:Gaixotasunak]]
[[Kategoria:Gaixotasunak]]

21:13, 26 azaroa 2019ko berrikusketa

Artikulu hau osasunari buruzkoa da; adiera filosofikoa buruzkoa beste hau da: «Gaizki».

Eritasuna, gaixotasuna edo gaitza gorputz edo buruaren egoera anormala da, pairatzen duenari (gaixo edo eriari) ondoez, atsekabe edo disfuntzioa sortzen diona, bai eta batzuetan gaixoaren inguruan daudenei ere bai. Gaixotasuna azaltzen da bi bideren bidez: sintomak eta zeinuak

Eritasun bat baino gehiago batera agertzen direnean, sindrome bat osatzen dute. Esate baterako, HIESak jota dauden gaixoek eritasun bat baino gehiago eduki dezakete sindrome honekin lotuta: Tuberkulosia, Toxoplasmosia edo Kandidiasia.

Historian hildako gehien eragin dituen eritasuna paludismoa edo malaria izan da, eta oso hilgarriak izan dira sukar beltza eta gripea; gaur egun, lehendabiziko hiruak behintzat, menderaturik daude lurralde aurreratuenetan. Era askotara egin daitezke eritasunari buruzko sailkapenak.

Motak

Eritasun endemikoa lurralde batean luzaro irauten duena da eta izurritea aldi berean jende asko jo eta lurraldeetan barrena aise hedatzen dena. Gaixoaren ikuspuntutik, aldiz, eritasunak larriak eta kronikoak edo zaharrak izan daitezke; aurrenekoek ez dute luze irauten baina erasoaldi bizikoak izaten dira eta bigarrenak era mailakatuan eta luzaro irauten dute.

Eritasun kutsakorra mikrobioen edo gorputzean sartzen diren bizkarroien eraginez sortutakoa da (tuberkulosia, sukar horia, difteria, eta abar); eritasun ez kutsakorra gorputzeko organismoen edo ehunen hutsegiteak sortzen duena (minbizia, txurrena, diabetesa, eta abar). Hauek dira eritasunak, berorien ezaugarriak eta abar aztertzen dituzten medikuntzako adar nagusiak: patologiak eritasunak aztertzen ditu, etiologiak eritasunen eragileak, sintomatologiak sintomak, terapeutikak eritasunak nola sendatu eta klinikoak irakaskuntzaren atal praktikoak. Eritasuna zer motatakoa den diagnosiak zehazten du, eta pronostikoa eritasunak izan dezakeen bilakaeraz sendagileak egiten duen aurreikuspena da.

Gaur egun, gaixotu aurretik zaintzen da gorputza (txertoak adibidez); prebentzioa egiten da alegia. Eritasunen kontra oso lagungarriak izan dira zenbait droga, medikuntzak eta, oro har, ebakuntza teknikek izan dituzten aurrerapenak, ikerketak eta osasun heziketari arreta berezia emateak.

Gaixotasun akutuak eta kronikoak

Akutuak

Kronikoak

Gaixotasun funtzionalak eta organikoak

Beste alde batetik gaitz funtzionalak eta organikoak bereizten dira:

  • gaitz funtzionaletan, arazoa edo disfuntzioa ez dago loturik gorputzeko organo edo ehun baten hondatzearekin, eta beraz, aldi baterako gaitzak izaten dira;
  • gaitz organikoetan, berriz, arazoa zuzenean loturik dago organo edo ehun baten hondatzearekin, hala nola minbizia eta tuberkulosia.

Aparatuen araberako sailkapena

Erreferentziak

Kanpo estekak