Hizkuntza familia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Autoritate kontrola jartzea
225. lerroa: 225. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
<references />


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
{{HMOSAIKOA}}
{{HMOSAIKOA}}
* [[Babelgo dorrea]]
* [[Babelgo dorrea]]

== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Hizkuntzak]]
[[Kategoria:Hizkuntzak]]

00:32, 27 azaroa 2019ko berrikusketa

Munduko hizkuntza familiak.

Hizkuntza familia bat jatorritzat aitzin-hizkuntza bera duten hizkuntzek osatutako taldea da. Hizkuntza askoren kasuan, ezaguna da zein hizkuntza familiari dagokion; euskararen kasuan aldiz, ezezaguna da zein duen jatorriko hizkuntza; beraz, hizkuntza familiarik ez duela esan ohi da, eta hizkuntza isolatutzat jotzen da.

Hizkuntzalaritza historikoak hizkuntzen arteko erlazioak irudikatzeko zuhaitzen metafora darabil. Hau August Schleicher izeneko hizkuntzalari alemaniarrak garatu zuen 19. mendean (Stammbaumtheorie). Honi zor zaio hizkuntza familia terminoa; pertsonen arteko erlazio biologikoak irudikatzeko erabiltzen diren zuhaitz genealogikoak hizkuntzen arteko erlazioak irudikatzeko erabiltzen dira. Hizkuntzalaritza konparatiboak ezartzen ditu hizkuntza familien barneko lotura genetikoak. Familia bereko hizkuntzak edo ahaideak erlazio “genetikoa” dutela esaten da. Familien barruan, badaude ahaide estuagoak diren hizkuntza taldeak; adibidez, indoeuropar hizkuntzen familiaren baitan ingelesa, errusiera eta gaztelania daude, besteak beste; hizkuntza hauek ordea, azpifamilia desberdinetan sailkatzen dira: ingelesa germaniarrean, errusiera eslaviarrean eta gaztelania hizkuntza erromantzeen azpitaldean. Hizkuntza hauek arkaismoak partekatzen dituzte sarri, hots, aitzin-hizkuntzaren ezaugarriak.

Aitzin-hizkuntzaren banaketa ardatz geografikoan gertatzea da ohikoena. Jatorrizko hiztun komunitate bateratua gutxinaka zatikatzen doa dialektalizazio prozesuaren bitartez eta amaieran hizkuntza berriak eta beregainak sortzen dira.

Hizkuntza familiak munduan

Ethnologue-ren arabera 7099 hizkuntza bizi daude munduan 141 hizkuntza-familiatan banatuta[1]. “Hizkuntza bizia” deritzo pertsona talde batek egunerokotasunean komunikatzeko erabiltzen den tresna nagusiari. Aldiz, gaur egun hiztun komunitaterik ez daukaten hizkuntzei eta, beraz, egunero komunikatzeko erabiltzen ez direnei hizkuntza hilak deitzen diegu.

Familia nagusiak

Jatorri bera dutelako ahaide diren hizkuntzen familia horiez gainera, badira hainbat jatorritakoak baina eremu berekoak diren hizkuntzak bilduz eratutako familiak ere:

Hizkuntza isolatuak

Artikulu nagusia: Hizkuntza isolatuak

Munduko hizkuntza gehienak harreman genetikoa dute beste hizkuntza bat edo gehiagorekin eta, beraz, hizkuntza familia baten parte dira. Baina badira hizkuntza familia baten koka ezin daitezkeen hizkuntzak, ezin izan baita ezarri beste hizkuntzaren batekin harreman genetikorik duten. Hizkuntza mota honi hizkuntza isolatua deitzen zaio eta hizkuntza bakarreko familiak eratzen dituzte.

Hizkuntza isolatuak bi motatakoak izan daitezke. Lehenengo mota hizkuntza familia baten parte da eta bere isolatutasuna hizkuntza familia horren barneko adar isolatu bat izatean datza; esate baterako, armenierak familia indoeuroparraren barneko adar isolatu bat osatzen du. Bigarren hizkuntza isolatu motarako ezin izan da ezarri inolako harreman genetikorik beste hizkuntzaren batekin; adibidez, euskara. Bada euskararen inguruan eztabaida ea erromatar garaian hitz egiten zen akitanierak zein harreman zeukan euskararekin; batzuk diote euskararen arbaso edo aurrekari zela eta beste batzuk euskararen ahaide litzatekeela diote. Dena dela, euskara hizkuntza isolatu absolutu adibidetzat erabili ohi da hizkuntzalaritzazko lan ugaritan.

Hiztun taldeak

Munduko biztanleria 3.000 bat talde etnolinguistikotan banaturik sailkatu zen 1970eko hamarkadan egindako ikerketetan. Taldeok hiztun-kopuru oso ezberdinetan banatuta daude: hizkuntza anitz dago oso hiztun gutxi dituena; aitzitik, badaude ehunka milioi hiztun dituzten bakar batzuk ere.

Hiztun horien jatorrizko hizkuntza bakarrik aintzakotzat hartuta egindako hurbilpen estatistiko batek honelako zerbait emango liguke:

  1. Bost hizkuntza nagusi: txinerak 800 milioi ditu (500 milioi, mandarinerak); hindiak, 350; ingelesak, 320; frantsesak, 270; eta gaztelaniak, 210. Orotara, munduko giza biztanleen % 43.
  2. Hizkuntza handiak: errusierak 150 milioi ditu (ukrainera eta bielorrusiera aparte); arabierak eta bengalerak, 130 milioi bana; portugesak, 120; japonierak, 110; alemanak, 105 (yiddisha barne nahi balitz). Denera, munduko biztanleen % 20 pasatxo.
  3. Hamabi hizkuntza erdi-mailako: 70-35 milioi bana dituzte, eta honako hauek dira: javera, italiera, telugu, koreera, marathera, tamilera, vietnamera, turkiera, ukrainera, poloniera, gujaratera eta thailandiera. Orotara, munduko biztanleen % 14.
  4. Beste 2.900 etno-hizkuntza: 30-20 milioi hiztunekoak dira Indiako zenbait hizkuntza, errumaniera, nederlandera, birmaniera eta beste; 15-6 milioi bitartekoak persiera, serbokroaziera, amharera, hungariera, txekiera, suediera, katalana eta kitxua; 5-3 milioikoak daniera, suomiera, albaniera, georgiera, galegoa, guaraniera; 2 milioiren azpitik geratzen dira estoniera, esloveniera, euskara, azteken nahuatla eta abar. Multzo honetakoek eta oraindik gutxiago dituztenek munduko biztanleen % 23 eskas biltzen dituzte orotara.

Hiztun kopurua eta banaketa geografikoa

Banaketa geografikoa

Badirudi, hizkuntza familia handiak iraultza motaren baten bitartez zabaltzen direla, teknologikoak, nekazaritzazkoak edo bestelakoak. Iraultza neolitikoek hizkuntza familia handien hedapen handienak ekarri zituen: afroasiarrak Afrikan eta Ekialde Hurbilean, sinotibetarrak Ekialde Urrunean eta indoeuropearrak mendebaldeko Eurasian.

Gaur egun, bi hizkuntza familia handienen (indeuropearra eta sinotibetarra) artean munduko biztanleriaren % 75 hartzen dute. Honi kontrajarrita, beste familia batzuk, amerindiarrak adibidez, milaka hiztun batzuk besterik ez dituzte.

Familiak hiztun kopuruaren arabera

Ondorengo taulan munduko familia nagusiak, hauen hiztun kopurua eta euren bilakaera ikus daitezke.[2]

Familia/Taldea Hizkuntza

kopurua

Hiztunak (1980) Hiztunak (2000)
Milioi % Milioi %
Indoeuropearra 386 2500 49,8 3000 49,9
Sinotibetarra 272 1088 21,7 1240 20,6
Austronesiarra 1212 269 5,4 300 5,0
Afroasiarra 338 250 5,0 400 6,7
Niger-Kongo 1354 206 4,1 235 3,9
Dravidiarra 70 165 3,3 185 3,1
Japonikoa 12 126 2,5 127 2,1
Altaikoa 60 115 2,3 164 2,7
Austroasiarra 173 75 1,5 100 1,7
Daika (Tai) 158 75 1,5 93 1,5
Korearra 1 60 1,2 75 1,2
Nilo-sahariarra 186 28 0,56 28 0,47
Uralikoa 33 24 0,48 20 0,33
Amerindiarra 985 22 0,45 22 0,37
Kaukasiarra 38 7,8 0,16 8,0 0,13
Miao-yao 15 5,6 0,11 10 0,17
Indopazifikoa 734 3,5 0,070 3,0 0,050
Khoisana 37 0,3 0,006 0,3 0,005
Austrialiako h. 262 0,03 0,001 0,03 0,0005
Paleosiberiarra 8 0,018 0,0004 0,015 0,0002
Isolatuak 296 2,0 0,040 2,0 0,033
GUZTIRA 6533 5022 % 100 7012 % 100

Taulako hizkuntzak 6533 dira guztira; horien artean desagertutako 310 hizkuntza (gaur egun hiztunik ez daukatenak), eta guztira 2 milioi hiztun dituzten 71 pidgin eta kreolera. Hauez gain, 75 keinu hizkuntza ezagutzen dira, hemen zenbatu ez ditugunak ez baitira zerrendatutako inongo hizkuntza familiren parte.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «Summary by language family» Ethnologue (Noiz kontsultatua: 2018-02-13).
  2. Chrystal, David. The Cambridge Encyclopaedia of Languages. , 297 or..

Ikus, gainera

Kanpo estekak