GPS: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Autoritate kontrola jartzea
34. lerroa: 34. lerroa:


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
* [[Satelite artifizial]]
* [[Satelite artifizial]]
* [[Bide-puntu]]
* [[Bide-puntu]]

== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Satelite bidezko nabigazio sistemak]]
[[Kategoria:Satelite bidezko nabigazio sistemak]]

11:26, 27 azaroa 2019ko berrikusketa

NAVSTAR GPS Satelitea

Global Positioning System (GPS) edo Kokapen Sistema Globala, satelite bidezko nabigazio sistema bat da. Sistema estatubatuar horrek Lur osoan objektu, pertsona, ontzi edo ibilgailu baten kokapen zehatza ematen du zentimetro gutxiko errorearekin. Sistema hori Belgikako eta Frantziako gobernuek asmatu zutela uste bada ere, gaur egun, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Sailak kudeatzen du.

GPSak 24 satelite artifizialen bidez funtzionatzen du; hauek Lurretik 20.000 km-tara orbitatzen daude. Ibilbide sinkronizatuak dituzte, Lurraren azalera guztian zehar. Posizio bat edukitzeko, GPS gailuak (terminal jasotzailea), gutxienez lau sateliteren kokapena hartzen du. Satelite bakoitzaren orduarekin, GPSak erretardoa kalkulatzen du eta triangulazio efektuaren bidez, objektu edo ibilgailuaren kokapen zehatza lortzen du.

Antzinako SESBak, antzeko sistema bat zuen GLONASS izenekoa, gaur egun Errusiak kudeatua. Gaur egun, Europar Batasunak bere satelite bidezko nabigazio sistema propioa sortzen ari da, Galileo kokapen proiektua. 2010. urterako prest egongo dela espero da.

Historia eta garapena

1973an Estatu Batuetako Defentsa Sailak Global Navstar kokapenerako sistema sortu zuen, nabigazioko arazo gero eta ugariagoak konpontzeko asmoz. Berehala lortu zuen arrakasta, eta eskaintzen dituen zerbitzuak erabiltzeko ekipo txiki eta merkeak behar direnez, erabilera berri ugari aurkitu zaizkio.

Ezaugarriak.

Bi motatakoak daude: SPS (Standard Positioning Service, Kokapenerako Zerbitzu Estandarra), kokaera 100 metroko zehaztasunez ematen duena, eta PPS (Precise Positioning Service, Kokapen Zehatzerako Zerbitzua), 20 metro baino gutxiagoko zehaztasunez eman dezakeena. Azken hori Estatu Batuetako militarren eta beren aliatuen esku bakarrik dago. Badira zehaztasuna hobetzeko teknikak ere, GPS diferentziala (DGPS) adibidez, 3 metroko zehaztasuna lor dezakeena, eta teknika garraiatzaileak, 1 cm-ko zehaztasuna dutenak. Erabiltzaile guztien eskura daude SPS, DGPS eta teknika garraiatzaileak.

Funtzionamendua

GPS sateliteek ordulari atomiko zehatzak dituzte. Satelitetik erabiltzailearenganaino informazioa igortzeko behar izan den denbora kontuan hartuz, erabiltzaileak satelitearen kokaera kalkulatzen du, eta hiru sateliterekiko duen distantzia kalkulatuz, bere kokaera zehatza hiru dimentsiotan ezagutu dezake. Distantzia zuzenean kalkulatu nahi badu, erabiltzaileak GPSarekin sinkronizatutako ordulari atomikoa behar du. Latitudea, longitudea, altitudea eta denbora neurtzeko, lau satelite erabiltzen dira. Horrez gainera, GPSaren erabilerarako bi eremu nagusi bereizten dira: kokaera satelite bidez baizik ezagutzen ez den sistema, batetik, eta kokaera errepikatzaile finkoz ezagutzen dena bestetik. Lehenengo sistema itsasoan erabiltzen da gaur egun batez ere, itsasoan errepikatzaile finkorik ezin jar daitekeelako. Lehorrean, berriz, geroz eta zabalduago daude beren latitude eta altitude zehatza finkaturik duten errepikatzaile finkoak, eta errepikatzaile horiek erreferentzia gisa harturik itsasoan baino askoz ere zehaztasun handiagoz ezagutu daitezke une oro edozer gauzaren latitude eta altitudeak; merkatuan saltzen diren lehorrerako GPS arruntek, kamioietan edo autoetan jar daitezkeenek, edo mendizaleek edo topografoek erabiltzen dituztenek, metro bateko zehaztasuna ematen dute.

GPSaren aplikazioak

GPS nabigazio aparatu bat
  1. Lur, itsaso eta airezko nabigazioa. Gaur egun automobil askok erabiltzen dute, helbide edo ibilbideak aurkitzeko.
  2. Topografia eta geodesia. Nekazal kokapena.
  3. Salbamendua.
  4. Kirola eta aisia.
  5. Elbarri eta gaixoentzat.
  6. Landa-lanen aplikazio zientifikoentzako (ikus geomatika).
  7. Geocaching, beste erabiltzaileek ezkutatutako altxorren bilaketan datzan jarduera.
  8. Automobilen araketa eta berreskurapena.
  9. Kirol nabigazioa
  10. Airezko kirolak: Parapentea, Aladelta etab.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak