Enbriogenesi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Autoritate kontrola jartzea
 
20. lerroa: 20. lerroa:
Ondoren bereizketa fasean [[organogenesi]]a gertatzen da.
Ondoren bereizketa fasean [[organogenesi]]a gertatzen da.


== Kanpo estekak ==
{{commonskat}}
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Enbriologia]]
[[Kategoria:Enbriologia]]

Hauxe da oraingo bertsioa, 12:36, 27 azaroa 2019 data duena

Zelula zatiketa

Enbriogenesia (enbrioi + genesi) enbrioia osatzen eta garatzen den prozesua da.

Zigotoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Obulu eta espermatozoide bat elkartzerakoan zelula berri bat sortzen da, honek garapen prozesu bat jasaten du, enbrio garapena deritzona eta lau etapatan zatitua dago: segmentazioa, morfogenesia, bereizketa eta hazkundea.

Lehendabizi aploideak (esperma eta obulua) elkartu egiten dira diploidea (zigotoa, material genetikoa bi aldiz duena) sortuz.

Blastula eta gastrula[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zelula mitosia egiten hasten da kopia ugari sortuz, zelula hauek blastomeroak dira. Hasieran blastomeroek esfera itxurako masa zelular trinkoa eratzen dute, morula izenekoa. Morularen erdigunean hutsune bat sortzen da erdiguneko zelulak periferiarantz mugitzen direlako . Blastula izeneko egitura sortuz, erdiguneko hutsune hori blastozole izeneko likidoz beterik dago. Blastularen sorketarekin bukatzen da segmentazio fasea.

Zelulak zatitzen jarraitzen dute modu aktiboan, gastrulazio prozesua deritzo, eta prozesu honetan zelulak antolatuta birbanatzen dira eta gastrula izeneko egitura sortzen da. Gastrulan jada hiru geruza bereiz ditzakegu, kanpoaldeko zelulek ektodermoa eratzen dute, erdialdekoek mesodermoa eta barrualdekoek endodermoa. Hiru geruza hauek izango dira ehunak sortzeko arduradunak, hain zuzen ere ehunak gastrulan dauden hosto enbrionarioetatik sortzen dira.

Gastrulazioa, beraz, enbrioiaren oinarrizko egitura patroia mugatzea duen enbrioiaren garapen fasea da. Hiru geruza enbrionario edo blastodermikoetatik abiatuz animaliaren gorputzeko ehun, organo eta sistemak eratuz.

Organogenesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoren bereizketa fasean organogenesia gertatzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]