Silesia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Autoritate kontrola jartzea
10. lerroa: 10. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}


{{ lur | data=2011/12/26}}
{{ lur | data=2011/12/26}}
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{erreferentzia_zerrenda}}

== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Silesia]]
[[Kategoria:Silesia]]

13:05, 27 azaroa 2019ko berrikusketa

Artikulu hau eskualde historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Silesia (argipena)».
Silesia eskualde historikoa marra urdin argiz mugatuta. Zati handiena Poloniaren barnean kokatzen da (Silesia (voivofia)), beste bi zati txikiak Txekiar Silesia eta Alemaniar Silesia direlarik.
Silesia eskualde historikoa marra urdin argiz mugatuta. Zati handiena Poloniaren barnean kokatzen da (Silesia (voivofia)), beste bi zati txikiak Txekiar Silesia eta Alemaniar Silesia direlarik.

Silesia (polonieraz: Śląsk, txekieraz: Slezsko, alemanez: Schlesien, alemanaren silesiera dialektoaz: Schläsing) Erdialdeko Europako eskualde historikoa da. Gaur egun Polonia (gehiena), Txekiar Errepublika (Txekiar Silesia) eta Alemaniaren artean banatuta dago.

Historikoki eskualde hau Silesia Beherea (mendebaldeko zatia) eta Silesia Garaian (ekialdeko zatia) banatu izan da.

Historia

Antzina eslaviarrak bizi izan ziren Silesian, eta XI. mendean Poloniaren mendean geratu zen. Boleslaw III.aren garaian printzerrietan zatitu zen eta garrantzi handiko kolonizazio prozesu bat izan zen; XIII. menderako biztanle gehienak germaniarrak ziren. Germaniarren kolonizazioaren garaian abeltzaintza indartu, industria eta meagintza sortu eta ekonomia asko suspertu zen. Poloniako Kasimiro III.a Poloniakoak Bohemiaren esku utzi zuen, baina XV. mende inguruan autonomia eta eskubide bereziak eman behar izan zizkioten Bohemiako agintariek, harik eta, 1526an, Habsburgotarrek eskubide haiek kendu zizkioten arte. XVIII. mendean istilu asko izan ziren Austriaren eta Prusiaren artean Silesiaren gaineko aginpidea zela eta. Frederiko II.a Handiak Prusiaren mendean ezartzea lortu zuen. Lehen Mundu Gerraren ondoren Goi Silesia Alemaniaren esku uztea erabaki zen, baina erabaki haren kontrako matxinadak izan ziren eta azkenik Poloniak eskuratu zuen. 1938an Alemania naziak Txekiar Silesia inbaditu zuen, eta 1939an Silesia eta Polonia osoa. 1945ean, Alemania garaitua izan ostean, Silesia Poloniaren esku gelditu zen eta bertako alemaniar populazioa erbesteratua izan zen (2 milioi lagun Mendebaldeko Alemanian kokatu ziren eta milioi bat Ekialdeko Alemanian)[1]

Erreferentziak

  1. Silésie Encyclopédie Larousse en ligne. Larousse.fr

Kanpo estekak