Antifaxismo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Autoritate kontrola jartzea
35. lerroa: 35. lerroa:
* [[Faxismo]]a
* [[Faxismo]]a


== Kanpo loturak ==
== Kanpo estekak ==
* {{eu}} {{es}} [http://sareantifaxista.blogspot.com/ Sare Antifaxistaren bloga]
* {{eu}} {{es}} [http://sareantifaxista.blogspot.com/ Sare Antifaxistaren bloga]
{{autoritate kontrola}}


{{commonskat}}


[[Kategoria:Faxismoa]]
[[Kategoria:Faxismoa]]

14:35, 27 azaroa 2019ko berrikusketa

Antifaxismoak erabilitako ikurretako bat

Antifaxismoa ideologia, antolakunde, erakunde, gobernu nahiz norbanako faxista edo nazien aurkako jarrera da.

Antifaxismoaren baitan, ideologia desberdinak bil daitezke, baina gehienetan ezkerreko posizio politikoekin hartu-emana dute. Hasieran, antifaxismoaren kontzeptua Bigarren Mundu Gerrako nazien aurkako erresistentzia politiko edota armatuarekin harremanetan jartzen bazen ere, 1970eko hamarkadaz gero, eskuin-muturreko taldeei aurre egiten dieten mugimenduak izendatzeko erabiltzen da antifaxista terminoa.

Euskal Herriaren kasuan, ezkerreko talde politiko ugarik bat egiten dute antifaxismoarekin, bereziki Espainiako talde frankistei aurre egiterako garaian.

Historia

Antifaxismoak, ideia gisa ulertuta, indar handia izan zuen 1936ko Espainiako Gerra Zibilean. Francisco Francoren indarren aurrean, komunistek, sozialistek, anarkistek, errepublikarrek zein nazionalista desberdinek bat egin zuten, neurri batean eta zailtasun handien artean, antifaxismoaren ideian oinarrituz. Espainiako Alderdi Komunistak (PCE) erabili zuen bereziki antifaxismoa bere planteamenduetan. Brigada Internazionalek, halaber, antifaxismoaren ideiarekin bat egiten zuten ehunka boluntario bildu zituzten, gerra horretan parte hartzeko.

Nazismoaren aurkako manifestazioa Berlinen.

Bigarren Mundu Gerran ere Sobiet Batasunak gidatutako indarrek eta mendebaldeko estatu liberalek bat egin zuten antifaxismoaren ikurraren pean, Alemania naziari aurre egiteko. Naziek atxilotu zituzten pertsona asko Buchewald edo Dachau bezalako kontzentrazio esparruetan sartu eta erailduak izan ziren.

Gerra Hotzak iraun zuen bitartean, Alemaniako Errepublika Demokratikoko autoritateek "harresi antifaxista" deitu zioten Berlingo Harresiari (Antifaschistischer Schutzwall)[1].

Italiako Erreinuan, OVRA (Organización para la Vigilancia y la Represión del Antifascismo) 1927an fundatutako polizia sekretua izan zen.

Europan, antifaxista bezala azaldu dira ETA, Resistência Galega, EGGC, Terra Lliure edo GRAPO bezalako taldeak Espainian, Armada Gorriaren Frakzioa Alemanian edo Brigada Gorriak Italian.

XX. mendeko antifaxista ezagunak

  • Lola Iturbe
  • Freda Brown
  • Ana Pauker
  • Eugénie Cotton
  • Tsola Dragoycheva
  • Irmela Mensah-Schramm
  • Danielle Casanova
  • Berty Albrecht
  • Marie-Claude Vaillant-Couturier
  • Rose Valland

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  1. (Ingelesez) Berlin Wall: Five things you might not know. 2011-08-12 ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2019-05-26).