Hezbola: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Autoritate kontrola jartzea
34. lerroa: 34. lerroa:
* [[Xiismo]]a
* [[Xiismo]]a


== Kanpo loturak ==
== Kanpo estekak ==
{{commonskat}}
* [http://www.moqawama.org/ Webgune ofiziala] {{ar}}
* [http://www.moqawama.org/ Webgune ofiziala] {{ar}}
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2215/hizbullah/osoa Hezbolari buruzko erreportajea Argia astekarian]
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2215/hizbullah/osoa Hezbolari buruzko erreportajea Argia astekarian]
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Libanoko alderdi politikoak]]
[[Kategoria:Libanoko alderdi politikoak]]

15:19, 27 azaroa 2019ko berrikusketa

Hezbola
الله
BuruzagiaHassan Nasrallah
Sorrera1985
Egoitza nagusiaBeirut, Libano
Ideologia politikoaJihadismo, Islamiar nazionalismo, Antisionismo
Eserlekuak erakundeetanLibanoko Gobernuan
2 / 30

Libanoko Parlamentuan
12 / 128
www.moqawama.org

Hezbola[1] (arabieraz: الله‎ḥizbu-llāh, «Jainkoaren Alderdia») Libanoko erakunde islamista bat da, Siriaren eta Iranen aldekoa, adar politiko bat eta beste armatu bat dituena. 1979an Iranen eta 1982an Libanon sortu zen, orduko israeldar okupazioari erantzuteko asmoz. Gaur egungo Hassan Nasrallah du lider nagusi.

Ruhola Khomeini aiatolaren (Irango Iraultzako liderra) ideologia islamista xiitari jarraitzen dio. Amal mugimenduarekin batera (Siriaren aldekoa eta Hezbolaren aliatua), Libanoko komunitate xiitaren ikur politiko eta militar nagusia da (xiitak herrialdean jarraitzaile gehien duen erlijio taldea dira).

Hezbola Libanoko Gerra Zibilean agertu zen lehen aldiz, Khomeiniren jarraitzaile xiiten miliziatzat. Erakundearen hiru helburu nagusiak ondorengo hauek dira: Libanon mendebaldeko kolonialismoarekin zer ikusia duen guztia deuseztatzea, Kataeb alderdia zigortzea eta Libanon errepublika islamikoa ezartzea.

Bandera

Hezbolaren banderak, beste kolore batzuetakoa ikusi izan bada ere, erdian berde koloreko erakundearen irudia du hondo hori baten gainean. Irudiaren gainean eta azpian bi testu txiki ditu, gorri kolorekoak (zenbaitetan berdeak ere bai).

Testu hauek arabieraz idatzita daude. Ikurraren gaineko testuak honela dio: فإن حزب الله هم الغالبون (Ziur izan Jainkoaren Alderdia izango dela garaile). Beheko hitzak hauek dira: المقاومة الإسلامية في لبنان (Erresistentzia islamikoa Libanon).

Erreferentziak

  1. Hezbola da arabieratiko euskarazko transkripzioa. Beste sistema batzuetan, honako transkripzio hauek ematen ditu: Hizbullah, Hezbollah, Hizbollah, Hezballah, Hizballah, Hisbollah, Hizb Allah

Ikus, gainera

Kanpo estekak