Hormigoi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Autoritate kontrola jartzea
20. lerroa: 20. lerroa:
* [[Kareharri]]
* [[Kareharri]]


== Kanpo loturak ==
== Kanpo estekak ==
{{commonskat}}
* Mariaje, Jauregi, [http://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/hormigoiaren-gaitza/ Hormigoiaren gaitza], aldizkaria.elhuyar.eus
* Mariaje, Jauregi, [http://aldizkaria.elhuyar.eus/erreportajeak/hormigoiaren-gaitza/ Hormigoiaren gaitza], aldizkaria.elhuyar.eus
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Eraikuntzako materialak]]
[[Kategoria:Eraikuntzako materialak]]

15:48, 27 azaroa 2019ko berrikusketa

Langileak betoia botatzen

Hormigoia edo betoia agregakin eta konglomeratzaile hidraulikoz osatutako nahasketa da, eraikuntzan erabiltzen dena. Karea edo porlan hidraulikoa, ura, area eta harri xehatua, eta hartxintxar edo beste zenbait gaiez osaturik izaten da. Gaur egun porlanez egindakoa erabiltzen da batez ere. Betoiaren osagaiak nahasten dituen tresna batean prestatzen da eta zurezko moldeetan jartzen da ondoren, gogor dadin. Bideak, habeak, urtegiak, tunelak eta abar egiteko erabiltzen da betoia. Hormigoi armatua, barruan altzairua duena eta oso sendoa, erabili izan da orain arte, baina aurrez tinkatutako betoia da modernoena; gainerakoak baino sendoagoa da eta gangak, sabaiak edo habeak egiteko altzairu gutxiago behar izaten da betoi mota hau erabiliz gero[1].

Etimologia

Latinezko formicō (moldagarri, forma eman) hitzetik dator, gaztelaniazko hormigón hitzaren bitartez.

Ezaugarri fisikoak

  • Dentsitatea: 2350 kg/m3 inguru.
  • Konpresioaren kontrako erresistentzia: 150-500 kg/cm2 hormigoi arruntenetan. 2000 kg/cm2 duten hormigoi bereziak ere badira.
  • Trakzioaren kontrako erresistentzia: Konpresioaren kontrako erresistentziaren %10 inguru. Hori dela eta, eraikuntzan erabiltzen denean altzairuz armatu ohi dute, trakzioko indarrak hobeto eusteko.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak