Dopin: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
45. lerroa: 45. lerroa:

== Adibide ospetsuak ==
== Adibide ospetsuak ==
Substantzia hauek kasu askotan arriskuan jartzen dute kirolariaren bizitza eta beste aldetik taldeko kideei kalte eragiten die, taldeko kirol bat bada. Hau futbolari baten kasua da eta hemen aipatzeko beharra dago. Diego Armando Maradonak, nor 1994eko mundialean gaixorik zegoen, efedrina hartu zuen sendatzeko. Kontrol anti-dopin baten bidez harrapatu eta lehiaketatik bota zuten. Nigeriaren kontrako partidan Diegok zelaia utzi behar izan zuen. Zigorra oso gogorra izan ez arren, ezin izan zuen futbol partida gehiago jokatu urte batean. Horrela dopina zela kausa, Maradonak bere taldeari kalte egin zion, taldearen arima zen eta. Taldeari asko kostatu zitzaion lehenengo fasea igarotzea eta final-zortzirenetan mundialetik kanpo geratu zen. Diego zelaian egon izanez gero, Argentina ziur aski finalera ailegatu ahal izango lirateke.

== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==

22:56, 27 azaroa 2019ko berrikusketa

Dopina kirolariaren errendimendu fisikoa handitzearren kirol erakundeek debekaturiko substantziak hartzea da.

Definizioa

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak dioenez, dopina da «kirolari batek bere organismoak ez dituen substantziak hartzea edo legezko diren substantziak normala ez den moduan hartzea, lehiaketetan errendimendu fisikoa handitzearren».

Tratamendu medikuaren beharra dagoenean substantzia batekin eta substantzia hori bere naturaren eraginez, dosiaren edo aplikazioaren eraginez kirolariaren errendimendua handitzen badu modu artifizialean eta lizunean, dopintzat jotzen da.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak argitaratu du debekatuta dauden substantzien zerrenda eta drogak detektatzeko programa garatu du Olimpiadetan substantzia hauen erabilpena gelditzeko.

Dopina historian

Dopina gizakiaren historian zehar hainbat alditan artifizialki bere erresistentzia nekearen kontra hobetzeko erabili da gudan, ehizan, kiroletan...

Erlazionatuta dago bere esentzian lehiaketako kirolarekin. Horregatik, ezin da dopina aipatu kirola ez den gune batean.

Gizarteak ezin izan du bere muga fisikoak eta psikologikoak onartu modu librean. Horregatik gizartea beti formula magikoen bila egon da bere kalitate naturalak handitzeko esfortzu gutxirekin. Horretarako hainbat metodo erabili dituzte, batez ere medikamentuekin eta janariarekin, hauek gaur egun dopin izenarekin ezagutzen denaren oinarriak kontsidera daitezke.

Dopinaren praktikari buruz hainbat datu historiko daude. Lehenengoko erreferentzia Txinako enperadore baten koadro batek ematen digu, koadro horretan enperadorea ikus dezakegu Ephedra zati batekin ahoan mastekatzen.

Iparraldeko mitologiak kontatzen du nola Bersekerrek bere indarra gudetan handitzen zuten bufoteninaren bidez, amanita muscaria perretxikotik ateratakoa. Kronista grekoek kontatzen dute nola Olinpiadetan parte hartzen zuten iraupen-lasterkariek eta gudariek landareen estraktuak hartzen zituzten eta barea kentzen zuten errendimendua hobetzeko. Amerikara espainolak heldu baino lehen inkek coca hostoak mastekatzen zituzten errituetan, lanetan eta gudetan. 1805etik aurrera kafeina erabili egin da igeriketan, atletismoan eta txirrindularitzan. Eta hemen dopinaren ondorioz hil zen lehena dugu, Linton txirrindulari frantsesa estupefazienteak hartzearen ondorioz hil egin zena 1866. urtean Paris-Bordele lehiaketan.

Jarraitzen diote futbola eta boxeoa, eta 1950. urtean dopinaren kasuak oso azkar handitzen dira. Horregatik hirurogei hamarkadan federazio eta asoziazioek dopinaren aurkako kontrolak jartzen dituzte.

Debekatuta dauden substantziak

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak debekatuak ditu substantzia hauek:

  • Estimulanteak
  • Narkotikoak
  • Beta blokeanteak
  • Diuretikoak
  • Esteroide anabolikoak
  • Hormona peptidikak

Gainera doping metodo hauek debekatuta daude:

  • Odol dopingna
  • Gernuaren alterazio farmakologikoa, fisikoa eta kimikoa

Eta hurrengo substantziak murriztu dituzte:

  • Alkohola
  • Marihuana
  • Anestesiko lokalak
  • Korikoesteroideak

Adibide ospetsuak

Kanpo estekak