Errege espedizioa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
t Autoritate kontrola jartzea
16. lerroa: 16. lerroa:
== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==
* [http://zm.gipuzkoakultura2.net/19mendekohistoriamilitarra/batalla-expedicionreal.php?titulo=ERREGE%20ESPEDIZIOA.%201837-V/X&negrita=ere XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian. ERREGE ESPEDIZIOA. Gipuzkoakultura.] CC-BY-SA lizentziapean eginiko lana.
* [http://zm.gipuzkoakultura2.net/19mendekohistoriamilitarra/batalla-expedicionreal.php?titulo=ERREGE%20ESPEDIZIOA.%201837-V/X&negrita=ere XIX. mendeko historia militarra Euskal Herrian. ERREGE ESPEDIZIOA. Gipuzkoakultura.] CC-BY-SA lizentziapean eginiko lana.
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:1837]]
[[Kategoria:1837]]

10:48, 28 azaroa 2019ko berrikusketa

Errege espedizioa, 1837an eta Lehen Gerra Karlistaren barnean, karlisten kanpainia izan zen. Karlos Maria Isidro Borboikoak zuzenduta, helburua Madril konkistatzea eta Elisabet II.a tronutik kentzea zuen.

Bilakaera

Espedizioaren mapa

Espedizioa ez zen arrazoi militarrengatik antolatu, arrazoi politikoengatik baizik. Maria Kristina erreginordea Don Karlosekin negoziatzen hasia zegoen, matxinatu ondoren Cadizeko Konstituzioa onarrarazi zioten erradikalen beldurrez. Napoliko erresumaren bidez, adiskidetze dinastikoa proposatu zion koinatuari, bere alaba Elisabet Don Karlosen premuarekin ezkontzearen bidez. Horretarako, erregegaiak hiriburura joan eta erreginordearekin bildu beharko zuen.

1837ko maiatzaren 20an, 11.000 oinezko soldaduk eta 1.200 zaldunek Ebro zeharkatu zuten Don Karlosi jarraiki eta Don Sebastian infantea armada haren buru zela. Handik egun gutxira, Huescan eta Barbastron armada liberalekin borrokatu ziren, eta mendean hartu zituzten. Ekainean Kataluniara eta uztailean Valentziara pasa ondoren, espedizioak Maestrazgo zeharkatu zuen, eta bidean borrokaldi txiki batzuk izan ondoren, irailaren 12an Madril inguruetara iritsi ziren. Hiriburuko giro politikoa aldatuta zegoen ordurako eta Maria Kristinak ez zuen adostutakoa bete. Don Karlos ez zen hiria menderatzen saiatu, Esparteroren tropak hara iristear zirelako.

Ordutik aurrera, espedizioak bidea jarraitu eta Gaztela zeharkatu zuen. Aranda de Dueron Zaratiegi jeneralak gidatutako beste espedizio karlista batekin bat egin zuen. Esparteroren tropen jazarpenaren ondorioz, Don Karlosek bitan zatitu zuen bere espedizioa: batzuk Don Sebastian infantearen agindupean gelditu ziren eta bere agindupean besteak.

Urriaren 26an, Erregegaia karlisten lurraldean sartu zen 5.000 soldadurekin batera, eta amaiera eman zion horrela espedizioari. Don Karlosek espedizio hark arrakastarik ez izatearen erantzuletzat jo zituenen aurka hartutako errepresaliak karlisten proiektuak porrot egitea eragingo zuten barne zatiketen hazia izango ziren. Errepresalia haiei jarraiki, On Sebastian Infantea armadako buruzagitzatik kendu zuten, eta Zaratiegi, Simon de la Torre, Villarreal, Elio eta Egia konfinatu eta espetxeratu egin zituzten.

Erreferentziak

Kanpo estekak