Hornillos jauregia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°11′24″N 4°03′34″W / 43.190064°N 4.059406°W / 43.190064; -4.059406
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Autoritate kontrola jartzea
21. lerroa: 21. lerroa:
== Bitxikeriak ==
== Bitxikeriak ==
* 2001ean [[Alejandro Amenábar]] txiletar-espainiar zinema zuzendariaren ''[[The Others (2001eko filma)|The Others]]'' filma grabatzeko kokagunea izan zen, baina baita bestelako filma eta telebista iragarkientzat ere.
* 2001ean [[Alejandro Amenábar]] txiletar-espainiar zinema zuzendariaren ''[[The Others (2001eko filma)|The Others]]'' filma grabatzeko kokagunea izan zen, baina baita bestelako filma eta telebista iragarkientzat ere.

== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Kantabriako jauregiak]]
[[Kategoria:Kantabriako jauregiak]]

21:04, 28 azaroa 2019ko berrikusketa

Hornillos jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
Municipality of CantabriaArenas de Iguña
Koordenatuak43°11′24″N 4°03′34″W / 43.190064°N 4.059406°W / 43.190064; -4.059406
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1897
Arkitektura
ArkitektoaRalph Selden Wornum (en) Itzuli

Hornillos edo Las Fraguas jauregia Las Fraguasen dagoen eraikina da (Arenas de Iguña, Kantabria). Egiatan, Kantabriako handiena den 60 hektareadun orube bakar batean dauden bi jauregi dira. Hektarea guztietatik, 30ek lorategi eta basoak osatzen dute, hasiera batean familia berarenak zirenak.

Jauregiaren inguruan, lursail eta basoaren barnean, 3 solairuko almena motako zaintza-dorre bat dago. Handik hurbil, San Jorge eliza eta erdi aroko itxurako eraikin txiki bat dago. Lorategi guztiak birdiseinatuak izan dira etxetzarra birgaitzearen ondorioz; edonola ere, ehunka urteetako zuhaitzak errespetatu egin dira.

Lehen jauregia

Jauregi hau Rafaela Ortiz Mioñok, Cillerueloko dukesak, aginduta eraiki zen, XVIII. mende amaieran. 1840 urtean zabaldu egin zen. XX. mendean hutsik izan zen bigarren jauregiaren eraikuntza zela eta, eta ez zen berreskuratu Alvaro Fernandez Villaverde Silvak, San Carloseko dukea bera, birgaitze garaikidea sustatu zuen arte. Duke hura, higiezinaren jabea zen eta leinuaren ondoregoetakoa zen; beronek Luis Castillo arkitektoari eta Luis Gonzalez Camino paisajistari eman zien lanaren ardura.

Gaur egun, 450 metro koadroko lokala du eta hainbat ekitalditarako alokatzen da.

Bigarren jauregia

Bigarren jauregia erdi aroko nekazal-estilo ingelesekoa da, Mariano Fernandez Henestrosa, Santo Mauroko dukearentzat eraikia. Ralph Selden Wornam arkitekto ingelesak burutu zuen lana 1897 eta 1904 urteen artean. Bere diseinuak Magdalena jauregian eragina izan zuen gerora. Estilo bera, Kantabrian zehar hedatu zen 1920 urtean.

Jauregian bertan, XVII. mendeko bi eskultura aurkitzen dira, Gabriel de Pinedok egindakoak eta Juan Bautista eta Fernando Acevedo anaiak irudikatzen dituztenak. XX. mende hasieran Acebedotarren jauregitik eramanak zituzten bertara. Alfontso XIII.a Espainiakoaren egoitza izan zen (udaro bisitatzen zuen), Magdalena jauregia eraiki zen arte.

Xehetasun batzuk

Hesiaz inguratutako eremu baten goialdean dago, urmael artifizial baten parean. Hainbat gorputzez osatzen da eta aldapa handiko teilatuak dituzte, dorre batez hornituak.

Bitxikeriak

  • 2001ean Alejandro Amenábar txiletar-espainiar zinema zuzendariaren The Others filma grabatzeko kokagunea izan zen, baina baita bestelako filma eta telebista iragarkientzat ere.

Kanpo estekak