PiE-UPV/EHU: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orri berria: «= '''Plentziako itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU)''' = PiE-UPV/EHU, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Itsas Biologia eta Bioteknologia...»
(Ez dago alderik)

12:08, 29 azaroa 2019ko berrikusketa

Plentziako itsas Estazioa (PiE-UPV/EHU)

PiE-UPV/EHU, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Itsas Biologia eta Bioteknologia Esperimentalen Ikerketa Zentroa da [1]. Disziplina anitz batzen dituen ikerketa zentro bat da, bertan: biologoak, kimikariak, fisikariak eta abar elkar lanean dihardute itsasoaren inguruko hainbat lerro ikertzen. Aipatutako ikertzaileak ez dira Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak soilik, Europa eta Mundu mailako ikertzeileak ere barneratzen ditu. PiE-UPV/EHU Europar batasuneko Itsasoa ikertzen dituzten egoitzen sare batetan parte hartzen baitu (EMBRC-ERIC[2]), eta honek ikertzaile askoren mugikortasuna bermatzen du (ASSEMBLE plus[3]). Itsasoaren ikerketa (1) baldin bada PiE-UPV/EHUko zurtoinetako bat bigarrena itsasoaren inguruko hezkuntza (2) izango da eta hirugarrena eta azkena itsasoaren zientziaren zabalkuntza (3).

Sanatorio izatetik – Itsas ikerketa zentroa izatera

Nahiz eta 2012ko uztailean PiE-UPV/EHU gisa inauguratua izan zen, duela mende bat eraiki zeneko eraikin bat da egun zaharberritu dena eta Plentziako Sanatorioa izenaz ezagutzen dena. 1923 urtean eraiki zuten. Caja de Ahorros Vizcaína ohiak itsasoko uren onurak erabili asmoz hezur-tuberkulosiaren gaixoentzako helioterapia ospitale - “sanatorio” gisa ireki zuen. Hori dela eta sanatorioa hondartzan bertan kokatuta dago. Egun ordea, itsasoa eta bere baliabideak ikertzeko azpiegitura gisa erabiltzen da.

Hainbat hamarkadetan banku baten jabetzakoa izan eta gero (BBK, orain Kutxabank), finantza erakunde honek Plentziako Udalari eman zion eta hauek, azkenik, Euskal Herriko Unibertsitateari (UPV/EHUri) transferitu zioten.

2007ko uztailaren 23an UPV/EHUko Bizkaiko Kanpuseko errektore ordeak PiE-UPV/EHUko proiektua sustatzeko interesa deklaratu zuen. Zehazki, itsas biologian aditua deneko ikerketa zerbitzu bat irekitzearen interesa onartu zuen. Arrez geroztik hainbat instituzioek emandako laguntzari esker proiektua gaur egun deneko zentroa izatera iritsi da (Bizkaiko foru aldundia, BBK, Plentziako Udala, UPV/EHU, Kostaldek kudeatzeko delegazioa, eta Eusko Jaurlaritza). Sanatorioaren birmoldaketa, egokitzapen eta ekipamenduetarako egindako inbertsioa Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu zuen hein handi batean.

Gaur egun Plentziako itsas estazioa Itasoko baliabide biologikoen Europako zentruen azpiegiturako parte da (Ingelesezko European Marine Biological Resource Centre; EMBRC-ERIC[4]). Berau eta Vigoko Univertsiatetako (UVIGO) "Estación de Investigaciones Mariñas de Toralla" (ECIMAT)-rekin batera Europako Itas Estazioen sareko Espainiako nodoa osatzen dute. Sare honen helburua izanik: Ekosistema ozeanikoen ingurune aldakorrean osasunari buruzko oinarrizko galderak erantzutea, teknologia berriei esker gure ikerketa gaitasunak bultzatzea, itsas biologikoen ereduen erabilerarekin bizi-zientzien aurrerapausoak aurkitzea, eta epe luzeko itsas monitorizazioarekin jarraitzea. Azkenik EMBRC-ERIC bioteknologia urdinen garapenean eragile nagusia da.

PiE-UPV/EHU Ikerketa taldeak

PiE-UPV/EHUn itsasoa aztertzen diharduten 10 ikerketa-talde ditu.

PiE-UPV/EHU-ren ikerketa talde multidisziplinarraren parte diren UPV/EHU taldeak eta unibertsitatetik kanpoko taldeak
Biologoak Kimikariak Fisikariak UPV/EHUtik kanpoko taldeak
Zelulen biologoak (BCTA taldea)[5] IBeA taldea[6] Klima eta Metereología (EOLO) CIMA
Zoologoak (itsas bentos taldea) CEFAS
Mikrobiologoak IKERBASQUE[7]
Fitoplaktoneko ikertzaileak (FITEAC) IEO

Itsasoaren ikerketarako zerbitzuak

Bizkaiako Golkoko Inguruneko Bioespezimen Bankua (BBEBB).

BBEBB nazioarteko inguruneko espezien bionbankuen sareko kidea da[8] [9].

PiE-UPV/EHUk hartzen dituen lagin guztietarako gordeleku bat du. Bertan Prestige[10] istriputik honako egindako kostaldeko laginketa guztien laginak gordetzen dira, berriz ere istripua errepikatzekotan istripua baino lehenagoko laginak “kontrol” gisan edukitzea bermatuko ligukeena.

Bestalde, AMBAR Elkarteko[11] kolaboratzaileekin batera lan eginez, BBEBBk Bizkaiko golkoko kostaldean hilik hondartzaratuak topatzen diren zetazeo guztien nekropsien laginen bilduma du.

Bankuan gordeta dauden laginen artean hurrengoko animalia espezieak daude: Poliketoak (Hediste diversicolor), bibalboak (Mytilus galloprovincialis, Mytilus edulis, Crassostrea sp.), gastropodoak (Littorina littorea), kopepodoak (Acartia clausi, Acartia tonsa), arrainak (Chelon labrosus, Scopththalmus maximus, Dicentrarchus labrax, Anguilla anguilla, Sparus aurata, Solea sp., tunids)

Beraz, banku edo gordeleku honetan itsasoko ornogabe zein ornodunen laginak daude, izoztuak edo histologiarako takoetan gordeak. Bestalde, egindako histologiako azterketen argazki digitalak ere gordeak daude PiE-UPV/EHUk dueneko erresoluzio handiko eskaner batez buruturik.

Lagin zein irudi guztiak eskuragarri daude Munduko edozein ikertzaileek aldez aurretik eskatuta.

Experimentuak egiteko aukerak: akuarioak eta metodologiak

Metodologiak

  • Biologia molekularra egiteko teknologia, RNA, DNA zein proteinak aztertzeko materialea eta prestaturiko laborategia.
  • Irudi analisiak egiteko teknologia. Mikroskopio ezberdinak (argi, fluoreszentzia, alderantzizkoak, fase-kontrasteduna…), lupak, eta erresoluzio handiko histologia irudiak eskaneatzeko aparatua)
  • Xenobiotikoak eta metabolito sekundarioak neurtzeko plataforma
  • Zelulak banatzeko plataformak (zitometroak eta ultrazentrifugak)

Akuarioak

  • Esperientuak egiteko akuariumak (15 unitate 500 L; 1000–1500 L; 2500–4000 L)
  • Kuarentena gela
  • Mesokosmo akuarioa (2 unitate 20000 L)
  • Disekzio eta nekropsia gela

OHARRA: akuario guztiak fotoperiodo eta tenperatura erregulatzaile indipendienteak dituzte (mesokosmoa ezik), itas-ur kalitate altua (300000 l/eguneko) eta oxigeno iturriak. Akurio sistemak, ur-fluxu jarraitua, esatatikoa edo semiestatikoa izan dezakete.

Gaur egun Plentziako itsas estazioa Itasoko baliabide biologikoen Europako zentruen azpiegiturako parte da (Ingelesezko European Marine Biological Resource Centre; EMBRC-ERIC). Berau eta Vigoko Univertsiatetako ECIMATarekin Europako Itas Estazioen sareko Espainiako nodoa osatzen dute[12]. Sare honen helburua izanik: Ekosistema ozeanikoen ingurune aldakorrean osasunari buruzko oinarrizko galderak erantzutea, teknologia berriei esker gure ikerketa gaitasunak bultzatzea, itsas biologikoen ereduen erabilerarekin bizi-zientzien aurrerapausoak aurkitzea, eta epe luzeko itsas monitorizazioarekin jarraitzea. Azkenik EMBRC-ERIC bioteknologia urdinen garapenean eragile nagusia da.

Itsasoaren inguruko hezkunta eskaintza PiE-UPV/EHUn

PiE-UPV/EHUk 3 gradu ondoko eskaintzen ditu, nazio mailako master bat (urte bertekoa) eta Erasmus Plus aipamena dituzteneko 2 master.

  • Kutsadura eta ingurumen toxikologia (CTA)[13] masterra: nazionala eta urte betekoa (ingelesez, erderaz).
  • 2020tik aurrera ECT+: internazionala, ErasmusPlus erakundeak subentzionatuta, eta mundu mailako ikaselak erakartzen dituena (ingelesez). Bi urtez UPV/EHUn, Liege-eko Unibertsitatean (ULîege), Bordeleko Unibertsitatean, Pau-ko Unibertsitatean, Norbegiako Unibertsitatean (NTNU) edo Oportoko Unibertsitatean egon daitezke (U.porto).
  • Ingelesezko "Marine EnviRonment" (MER+)[14]: internazionala, ErasmusPlus erakundeak subentzionatuta, eta mundu mailako ikasleak erakartzen dituena (ingelesez). Bi urtez UPV/EHUn, Liege-eko Unibertsitatean, Bordeleko Unibertsitatean edo Southompton-eko Unibertsitatean (SOTON) egon daitezke.
  • IMBRsea[15] (ingelesez)

Ikerketaren zabalkundea

PiE-UPV/EHUk zabalkunde programetan parte hartzen du. Besteak beste:

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) PIE | Plentziako Itsas Estazioa – Estación Marina de Plentzia – Plentziako Itsas Estazioa – Estación Marina de Plentzia. (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  2. «Home | EMBRC» www.embrc.eu (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  3. «Home | Assemble+» www.assembleplus.eu (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  4. «Spain | EMBRC» www.embrc.eu (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  5. (Gaztelaniaz) «Grupo Biología Celular en Toxicología Ambiental - Grupo Biología Celular en Toxicología Ambiental BCTA - UPV/EHU» cellbiologyinenvironmentaltoxicology (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  6. (Gaztelaniaz) «IBeA - UPV/EHU» IBeA (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  7. (Gaztelaniaz) «Home» Ikerbasque - Basque Foundation for Science 2015-04-09 (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  8. «IESB: Start» www.inter-esb.org (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  9. (Ingelesez) «Home» EBB 2018-05-14 (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  10. (Ingelesez) Albaigés Riera, Joan. (2006). The Prestige oil spill: A scientific response. Marine Pollution Bulletin, Elsevier ISBN 0025-326x..
  11. (Gaztelaniaz) AMBAR ELKARTEA | estudio y conservación fauna marina. (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  12. «Spain | EMBRC» www.embrc.eu (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  13. (Gaztelaniaz) «Presentación - Máster Universitario en Contaminación y Toxicología Ambientales - UPV/EHU» cta (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  14. (Gaztelaniaz) http://merplus.merconsortium.eu/. (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  15. «International Master of Science in Marine Biological Resources | IMBRSea» www.imbrsea.eu (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  16. (Gaztelaniaz) Zientzia Astea Bilbao | Zientzia Astea. (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).
  17. Press, Europa. (2019-05-02). «La XXV Arrain Azoka de Bermeo se celebrará entre el 17 y el 19 de mayo» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  18. [1]
  19. «2020ko ale berezia: Itsas Zientziak» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  20. (Gaztelaniaz) Martinez, Iñigo. (2017-04-05). «ZientziaKIDE kids: en busca de peces especiales en el Urumea» zientziakide (Noiz kontsultatua: 2019-07-21).