Port-Royal des Champs: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 48°44′42″N 2°00′57″E / 48.745076°N 2.015773°E / 48.745076; 2.015773
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-[Ee]raikin[ _]infotaula[ _]automatikoa +eraikin infotaula)
1. lerroa: 1. lerroa:
{{eraikin infotaula automatikoa}}
{{eraikin infotaula}}
'''Port-Royal des Champs''' [[moja]]-komentu [[zistertar]]ra da, [[Frantzia]]n [[XVII. mendea]]n [[jansenismo]]aren gune izan zena. Logikaren alorrean eta hizkuntzalaritzarenean ere lan garrantzitsuak egin ziren han. [[1204]]an eratu zuen [[Mathilde Garland]]ek [[beneditar]]ren etxe gisa [[Chevreus]]eko ordokian, [[Versailles]]ko hegoaldean. Hango eliza [[1230]]. urtekoa da.
'''Port-Royal des Champs''' [[moja]]-komentu [[zistertar]]ra da, [[Frantzia]]n [[XVII. mendea]]n [[jansenismo]]aren gune izan zena. Logikaren alorrean eta hizkuntzalaritzarenean ere lan garrantzitsuak egin ziren han. [[1204]]an eratu zuen [[Mathilde Garland]]ek [[beneditar]]ren etxe gisa [[Chevreus]]eko ordokian, [[Versailles]]ko hegoaldean. Hango eliza [[1230]]. urtekoa da.



14:31, 30 azaroa 2019ko berrikusketa

Port-Royal des Champs
Port-Royal-des-Champs
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Île-de-France
DepartamenduaYvelines
Frantziako udalerriMagny-les-Hameaux
Koordenatuak48°44′42″N 2°00′57″E / 48.745076°N 2.015773°E / 48.745076; 2.015773
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXIII. mendea
KudeatzaileaService of the Museums of France
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Paris (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00087488 eta PA00087487
Kontaktua
Helbidearoute des Granges

Port-Royal des Champs moja-komentu zistertarra da, Frantzian XVII. mendean jansenismoaren gune izan zena. Logikaren alorrean eta hizkuntzalaritzarenean ere lan garrantzitsuak egin ziren han. 1204an eratu zuen Mathilde Garlandek beneditarren etxe gisa Chevreuseko ordokian, Versaillesko hegoaldean. Hango eliza 1230. urtekoa da.

1609an Jacqueline-Marie-Angélique Arnauld monasterioko buruak erreformak egiteari ekin zion. Parisen etxe berri bat eraiki zuen, eta hara eraman zituen mojak. 1638an eraikuntza huts haiek bakartiek hartu zituzten. Laikoak eta apaiz sekularrak ziren bakarti horiek, eta Saint Cyranen eta Cornelius Jansenen arauen mendean bizi ziren. Horien artean Arnauld familiako kide batzuk baziren, eta baita logikan eta hizkuntzalaritzan lan garrantzitsuak egin zituzten Pierre Nicole, C. Lancelot eta Blaise Pascal ere. Eskola txikiak sortu zituzten; haien irakasteko modua ez zetorren bat jesuitek erabiltzen zutenarekin. Antoine Arnauldek argitaratu zituen lanek (Agustinus de Jansen eta Fréquence Communion) doktrina agustindar zorrotza eta kristautasuna zentzu estuan hartzen zituzten eredutzat. Jesuitekin izandako gorabeherek Erromako Elizaren parte hartzea ekarri zuten. Aita Santuaren aginduz, jansenismoa baztertu nahi izan ez zutenez gero, jansenistak Port Royalgo komentuan egotera zigortuak izan ziren; askok ihes egin zuten. Klemente IX.aren garaian izan zituzten urte lasaiagoak (1669-1679), baina Klemente XI.ak berriro zigortu zituen. 1709an komentuko mojak sakabanatu egin ziren eta 1710-1712 bitarteko urteetan mojen etxeak desegin zituzten. Parisko Port Royal kartzela izan zen Frantziako Iraultzan, eta erietxea XIX. mendean.

Hizkuntzalaritza: Port Royalgo Gramatika

A. Arnauldek eta C. Lancelotek XVII. mendean egin zuten gramatika da. Gramaire générale et raisonée (1660, Gramatika orotarikoa eta arrazoitua). Zenbait gaitan bere garaian aurreratuak izan ziren gramatika honen egileak, eta besteak beste, hizkuntzaren arbitrariotasuna ikusi zuten, hots, fonetika osagai mugatuekin konbinaketa ugari egiten zirela hizkuntza guztietan.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Port-Royal des Champs Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak