Jump to content

«Oñatiko ituna (Lehen Karlistaldia)»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
 
Ituna [[Oñati]]<nowiki/>n sinatzeak sinbolismo handia zuen Espartero jeneralarentzat, garailea bera izan zela garbi gera zedin. Izan ere, “Karlos V.” erregegaia bezala ezagutua, gorte ibiltaria zuen Euskal Herrian barrena, eta tarteka [[Lizarra]]<nowiki/>n, [[Tolosa|Tolosan]], [[Azpeitia]]<nowiki/>n, [[Durango|Durangon]] eta Oñatin egoten zen. Esparterok bere garaipena Lazarraga jauregian, Karlos V.ren gortearen egoitzetako baten sinatzea nahi izan zuen, harrokeriaz. Eta aurkariei publikoki jakinerazteko, ondorengo egunetan Maroto eta biak [[Bergara]]<nowiki/>n solemneki tropen aurrean agertzea exijitu zuen.
=== Ituna nola eman jakitera ===
 
 
=== Ituna nola eman jakitera ===
<nowiki/><nowiki/><nowiki/><nowiki/>[[Fitxategi:Primera Guerra Carlista.svg|thumb|Bataila eremuen mapa]]Hala ere, karlisten [[batailoi]] gehienak, hogeita zazpi hain zuzen, ez zeuden ados gerra amaitzeko baldintzekin. Eta soldadu asko ez zegoen prest armak entregatzeko. Bestalde, Karlos erregegaia [[Frantzia]]<nowiki/>rako bidean zen jadanik<ref>{{Erreferentzia|izena=Alfonso Bullón de Mendoza Gómez de|abizena=Valugera|izenburua=La expedición real: auge y ocaso de don Carlos|data=1986|url=https://dialnet.unirioja.es/servlet/libro?codigo=86560|isbn=978-84-86593-00-1|sartze-data=2019-11-24}}</ref>, armadako ofizial eta soldadu askorekin, eta beste batzuk [[Amerika|Ameriketa]]<nowiki/>rako eta [[Filipinak|Filipineta]]<nowiki/>rako bidea hartua zuten.
Karlisten aldetik Urbiztondo jenerala arduratu zen batailoiak Bergarara bideratzen, eta abuztuaren hogeita hamaikan Espartero eta Maroto jeneralek "[[Bergarako besarkada]]"rekin<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Bergarako besarkada - Auñamendi Eusko Entziklopedia|hizkuntza=eu|url=http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/bergarako-besarkada/ar-6144/|aldizkaria=aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus|sartze-data=2019-11-24}}</ref> agertu zuten Lehen Karlistaldiaren amaiera, batailoi karlisten eta liberalen aurrean ituna berriro sinatuz, eta besarkada batekin adostasuna antzeztuz. Baina agindutako batailoi karlista denak ailegatu ez zirenez, ondorengo egunetan beste hiru bider errepikatu zuten zeremonia bera. Guztira, hamasei batailoi karlista agertu ziren<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Abrazo de Vergara y Convenio de Oñati|hizkuntza=es-ES|url=https://espanafascinante.com/leyenda-de-espana/leyendas-de-pais-vasco/abrazo-de-vergara-bergara-convenio-de-onati/|aldizkaria=España Fascinante|sartze-data=2019-11-24}}</ref>.
Anonymous user