Rochdaleko Aitzindariak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:

Aitzindariak ospetsuak dira Rochdaleko Printzipioak diseinatzeagatik, eta beraien lankidetza-printzipio multzoa, mundu osoko kooperatibek gaur egun arte funtzionatzen duten printzipioen oinarria izan ziren. Rochdaleko Aintzindariak erabilitako eredua, ekonomia kooperatibako ikerketen iturri izan da.

[[Fitxategi:Powerloom weaving in 1835.jpg|thumb|1835.eko ehun tailerra]]

=== Elkartearen historia ===
=== Elkartearen historia ===
15. lerroa: 16. lerroa:

Rochdale kooperatiba mugimenduko artxiboa Tokiko Ikaskuntzen egoitzan dago, Rochdale Boroughwide Cultural Fundazioan. 1991 arte Aitzindarien Kooperatiba Elkarteak modu independentean jardun zuen merkataritzan, izen aldaketa txiki batzuk izan arren.

[[Fitxategi:Jb09505.jpg|thumb|Ehunlaria]]

1991n ordea, Elkarteak Manchesterren kokatutako Kooperatiba Talde hibrido nazionalera bideratu zuen bere jarduera.

32. lerroa: 33. lerroa:

- Elkarte honen kideentzako onura eta segurtasun gehiago lortzeko, Elkarteak lursail bat edo hainbat lursail  erosi edo alokatu beharko ditu, lanik gabe egon daitezkeen kideek edo beren lana gaizki ordainduta dutenek lur horiek landatzeko.

[[Fitxategi:Co-op alliance logo.png|thumb|ICAren logoa ]]

- Ahalik eta bideragarria den lasterren, Elkarteak botereak antolatu beharko ditu ekoizteko, banatzeko, hezkuntzarako eta gobernurako, edo beste hitz batuekin adierazita, auto-lagundutako interes bateratuen kolonia bat ezarri, edo beste elkarte batzuei lagundu horrelako koloniak ezartzen.

41. lerroa: 42. lerroa:

Halaber, Printzipioek garrantzi handia izan dute kooperatiba modernoen ulermenean eta garapenean. Elkartea existitzen ziren kooperatibetatik bereizi egin zen Printzipioekin, klase sozial, diru-sarreren maila, arrazaren edo bestelako banaketa sozial, politiko, erlijioso eta ekonomikoen arabera definitu gabeko sozietate bat ezarriz.

[[Fitxategi:The Co-op Museum, Toad Lane, Rochdale. - geograph.org.uk - 423498.jpg|thumb|Rochdaleko museoa]]

=== Rochdaleko Aitzindarien museoa ===
Rochdaleeko Aitzindarien Museoa, abian jarri zen 1844ko abenduaren 21ean merkataritza negozioan zegoen eraikinean dago. Museoa kooperatiba mugimendu modernoaren sorlekutzat hartzen da. Museoak jatorrizko dendaren aisialdia biltzen du, bere altzariak, eskalak, dendan saltzen ziren elementuak eta abar biltzen dituena. Gainera, museoak kooperatiben mugimenduak emakumeen eskubideetan, pobrezian, bidezko merkataritzan eta gizarte erreforma hezkuntzan duen eragina transmititzen du.

17:37, 4 abendua 2019ko berrikusketa

Fitxategi:Rochdale pioneers group photograph.jpg
Rochdaleko Aitzindariak

Rochdaleko Aitzindarien Bidezko Elkartea (jatorriz Rochdale Society of Equitable Pioneers izenekoa ingelesez) 1844an sortu zen, kontsumitzaile kooperatiba bezala, Ingalaterrako Manchester ondoko Rochdale hirian. Bazkideei dibidendua ordaintzen hasi zen lehenengoetako enpresa izan zen, kooperatiba mugimendu modernoaren oinarria bilakatuz. Aurretik beste kooperatiba batzuk sortuak izan arren, Rochdaleko Aintzindariena gizarte-kooperatiben prototipoa bihurtu zen Britainia Handian.

Aitzindariak ospetsuak dira Rochdaleko Printzipioak diseinatzeagatik, eta beraien lankidetza-printzipio multzoa, mundu osoko kooperatibek gaur egun arte funtzionatzen duten printzipioen oinarria izan ziren. Rochdaleko Aintzindariak erabilitako eredua, ekonomia kooperatibako ikerketen iturri izan da.

1835.eko ehun tailerra

Elkartearen historia

Aitzindariek 1844an eratu zuten taldean 28 bazkide zeuden. Erdiak inguru Rochdaleko ehuleak ziren, eta Industria Iraultzaren mekanizazioak gero eta langile trebeagoak pobreziara behartzen zituenez, beraien artean elkartzea erabaki zuten. Janaria erosteko diruz larri ibiltzen zirenez, premiak eraginda denda bat irekitzea pentsatu  zuten.

Aldez aurretik lankidetzan egindako huts egitearen ikasgaiak kontuan hartuta, Rochdaleko Printzipioak ospetsuak adostu zituzten, eta lau hilabetetan pertsona bakoitzeko £ 1 biltzeko ahalegina egin zuten, guztira 28 librako  kapitala lortuz. 1844ko abenduaren 21ean ireki zuten denda apal bat, gurina, azukrea, irina, oloa eta kandela batzuk eskainiz.

Hiru hilabeteko epean, aukeraketa zabaldu egin zuten tea eta tabakoa gehituz, eta laster bilakatu ziren ezagun kalitate handiko produktuak saltzen zituztelako.

Kooperatiben garapena

1900. urterako, Britainia Handiko kooperatiba mugimendua 1.439 kooperatiba izatera igaro zen, Erresuma Batuko ia eremu guztietara hedatuz.

Rochdale kooperatiba mugimenduko artxiboa Tokiko Ikaskuntzen egoitzan dago, Rochdale Boroughwide Cultural Fundazioan. 1991 arte Aitzindarien Kooperatiba Elkarteak modu independentean jardun zuen merkataritzan, izen aldaketa txiki batzuk izan arren.

Fitxategi:Jb09505.jpg
Ehunlaria

1991n ordea, Elkarteak Manchesterren kokatutako Kooperatiba Talde hibrido nazionalera bideratu zuen bere jarduera.

Rochdaleko Aitzindarien printzipioak

1844ko hasiera hartan, Aitzindariek gaur egun ”printzipioak” deitzen diegun multzo garbiari "objektuak" deitzen zizkieten.

Elkartearen objektuak, arauetan "Legea Lehenik" bezala ziren ezagunak, honako hauek zirela:

- Elkartearen objektuak eta egitasmoak onura ekonomikoa lortzeko, eta kideen egoera soziala eta etxekoa hobetzea dira, libra bateko akzioetan nahiko kapital pilatuz, honako egitasmoak martxan jartzeko:

- Hornidurak, arropak eta abar saltzeko denda bat ezartzea.

- Etxebizitzak egin, erosi edo eraiki, elkar lagundu ahal izateko beren etxeko eta giza egoera soziala hobetzea nahi dutenei,  bertan bizitzea ahalbidetuz.

- Elkarteak erabaki dezakeen artikuluak ekoizten hastea, enplegurik gabe egon daitezkeen kideentzat, edo beren soldatetan murrizketak jasateagatik sufritu dezaketen kideentzat.

- Elkarte honen kideentzako onura eta segurtasun gehiago lortzeko, Elkarteak lursail bat edo hainbat lursail  erosi edo alokatu beharko ditu, lanik gabe egon daitezkeen kideek edo beren lana gaizki ordainduta dutenek lur horiek landatzeko.

Fitxategi:Co-op alliance logo.png
ICAren logoa

- Ahalik eta bideragarria den lasterren, Elkarteak botereak antolatu beharko ditu ekoizteko, banatzeko, hezkuntzarako eta gobernurako, edo beste hitz batuekin adierazita, auto-lagundutako interes bateratuen kolonia bat ezarri, edo beste elkarte batzuei lagundu horrelako koloniak ezartzen.

-  Soiltasuna sustatzeko, komeni den agudoen hotel apal bat irekiko da Elkartearen etxeren baten.

Printzipioen zeregina

Mundu mailako mugimendu kooperatibo modernoek, bereziki Nazioarteko Aliantza Kooperatiboak (ICA), hainbat aldiz hartu dituzte Rochdaleko Printzipioak oinarritzat. ICAk 1937an hartu zituen lehenengoz, eta 1966an zein 1995ean garatu egin zuen bertsio eguneratua.

Halaber, Printzipioek garrantzi handia izan dute kooperatiba modernoen ulermenean eta garapenean. Elkartea existitzen ziren kooperatibetatik bereizi egin zen Printzipioekin, klase sozial, diru-sarreren maila, arrazaren edo bestelako banaketa sozial, politiko, erlijioso eta ekonomikoen arabera definitu gabeko sozietate bat ezarriz.

Rochdaleko museoa

Rochdaleko Aitzindarien museoa