Irlandako Batasuna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Autoritate kontrola jartzea
16. lerroa: 16. lerroa:


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
<references/>

== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Irlandako nazionalismoa]]
[[Kategoria:Irlandako nazionalismoa]]

20:09, 4 abendua 2019ko berrikusketa

Irlanda uhartea, Irlandako Errepublika eta Ipar Irlandaren arteko banaketa ikus daitekelarik.

Irlandako Batasuna (ingelesez United Ireland eta irlanderaz Aontaithe na hÉireann) Irlanda uharte osoan zehar hedatuko litzatekeen estaturen ideia izendatzeko erabili ohi den izendapena da.[1][2] Irlandako uhartea usadio legez hogeitamabi konderrietan banaturik dago, guzti hauek subiranoak diren bi estatu independienteen lurraldeetan kokatzen dira: Irlandako Errepublikan hogeitasei konderri eta Britainia Handia eta Ipar Irlandako Erresuma Batuan sei konderri daudelarik.

Banaketa politikoa

Sakontzeko, irakurri: «Irlandako historia»
1921. urteko Itun anglo-irlandarra.

1921eko abenduaren 6an Itun anglo-irlandarra sinatu zen ezkeroztik Irlandako uhartea bitan banaturik dago. Akordio honen bidez Irlandako Estatu Askearen izatea onartu eta aldi berean Ipar Irlandako estatu horri batu edo Erresuma Batuan jarraitzeko erabakitzeko eskubidea ere bermatu zen. Ipar Irlandako legebiltzarrak estatu berriaren zati izateari uko egin eta Erresu Batuaren zati izaten jarraitzearen alde egin zuen, honela Ingalaterra, Eskozia eta Gales herrialdeekin batera Erresuma Batua osatzen duten lau herrialdeetako bat bilakatu zelarik. 1937. urtean Irlandako Estatu Askea Commonwealth erakundetik atera eta 1949. urtean gaur egun ezagutzen den Irlandako Errepublika bilakatu zen, hortaz Erresuma Batuarekin jada inongo lotura edo menpekotasun politikorik ez duen herrialde edo estatua.

Talkak

Erresuma Batutik independientea litzatekeen estatu baten eraketa irlandar errepublikanismo eta irlandar nazionalismoaren betiko asmo eta proiektu historikoa izan da. Aldiz, unionistak eta loialistak ideia horren guztiz aurkakoak dira, horretarako Ipar Irlanda Erresuma Batuko lurralde, eskualde edo herrialde bat delako ideian oinarritzen direlarik. 2009an burututako inkesta baten arabera iparirlandarren %21a zegoen Irlandako Batasunaren alde.[3] Aldiz, Irlandako Errepublikan eta betiere inkesta horren arabera biztanleriaren ia %80a alde zegoen. Britainia Handiako biztanleriaren %40a Irlandako Batasunaren aldekoa zen.

Irlandako Batasunaren ideiaren barnean berrelkartze edo batasun eredu ezberdinak iradokitu izan dira: federalismoa edo konfederalismotik hasi eta estatu unitarira doana arte. 1937an gauzatutako Irlandako Konstituzioaren 5.2 artikuluaren arabera, Irlandar Estatuaren eta Ipar Irlandaren arteko batasunaren aukera aurreikusten da. 1999. urtean Konstituzio horretako 2 eta 3 artikuluak bermoldatu eta bertan Ipar Irlandari buruzko irredentismoa alboratu egin zen, betiere Ostiral Santuko Hitzarmenan adostutakoa bete asmoz.[4]

Erreferentziak

Kanpo estekak