Idazlan: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
29. lerroa: 29. lerroa:


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
* [[Ebaluazio (hezkuntza)|Ebaluazioa]].
* [[Idazketa]].
* [[Idazketa]].
* [[Komunikazio gaitasun]]a.
* [[Komunikazio gaitasun]]a.
* [[Ebaluazio (hezkuntza)|Ebaluazioa]].
* [[Testu tipologia]].


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==

13:55, 5 abendua 2019ko berrikusketa

Lehen Hezkuntzako ikasle batek eskuz egindako idazlana.
Arlo akademikoan, bigarren hezkuntzan, irakasle batzuek erabilitako zuzenketa txantiloia.

Idazlan hitza erabiltzen da arlo akademikoan eta, oro har, literatura eta kazetaritza munduan, komunikazio gaitasunaren alor bateko azken ekoizpenei buruz hitz egiteko. Hizkuntzen irakaskuntzan azken ekoizpenak ahozkoak eta idatzizkoak izan daitezke. Idatzizkoei, oro har, idazlana esaten zaie.

Arlo akademikoan

Komunikazio konpetentziaren dimentsio hau asko landu izan da mundu akademikoan. Testu mota batzuk, batez ere, asko landu izan dira.

Normalean irakasleek honako prozedura erabiltzen dute, gutxi gorabehera:

Ereduak

Landu nahi den testu mota bereko eredu batzuk eskaintzen dira. Ereduak analizatzen dira. Testu mota horretan egon behar duten elementuak identifikatzen dira. Testu mota horretan erabilgarriak diren elementuak identifikatzen dira.

Kontsignak

Gehienetan, irakasleek ereduak eskaintzeaz gain, kontsigna edo eskaera bat egiten diete ikasleei. Halako testu motako, halako gaiari buruzko[1], halako neurriko (zenbat hitz, zenbat karaktere), halako epean (denbora mugatu ohi da).

Zuzenketak

  • "Paraleloen" arteko zuzenketa, ikasleen artekoa. Idatzi duenaren antzeko maila duten beste ikasleak, oso trebeak izaten dira zuzentzerakoan zenbait elementu identifikatzen. Askotan garrantzitsuena ondo zuzentzen dute eta azalekoa pasatzen zaie. Zuzentze ariketa horretan ikasten dela uste da.
  • Irakaslearen zuzenketa. Garrantzitsuena behar bezala zuzentzen eta azalekoenari ez ikusiarena egiten saiatu beharko litzateke irakaslea[2], beti ere ikasleari, bere ikasketa prozesuan, laguntzeko helburuarekin.

Ebaluazioa

Hobetzeko dauden elementurik garrantzitsuenak identifikatu eta hurrengo baterako iradokizunak.

Kalifikazioak

Arlo akademikoan, askotan, irakasleari ikasleen maila neurtzeko eskatzen zaio.

Erreferentziak

  1. EGA azterketetako idazlanetan erabilitako gai batzuk
  2. (Gaztelaniaz) Daniel, Cassany,. (2019-11-19). “Reparar la escritura” para aprender a escribir. (Blogge@ndo blogean egindako laburpena) (Noiz kontsultatua: 2019-11-20).

Ikus, gainera

Kanpo loturak