Nafarroa Garaia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
247. lerroa: 247. lerroa:


=== Esku pilota ===
=== Esku pilota ===
[[Fitxategi:RetegiII.jpg|thumb|Julian Retegi]]
Nafarroak izen handiko pilotari asko eman ditu, besteak beste [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia| Buruz Buruko]] txapeldun diren[[Julian Retegi]], [[Fernando Arretxe]], [[Juan Martinez de Irujo]], [[Ruben Beloki]], [[Patxi Eugi]], [[Aimar Olaizola]], [[Abel Barriola]] eta [[Oinatz Bengoetxea]].
Nafarroak izen handiko pilotari asko eman ditu, besteak beste [[Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusia| Buruz Buruko]] txapeldun diren[[Julian Retegi]], [[Fernando Arretxe]], [[Juan Martinez de Irujo]], [[Ruben Beloki]], [[Patxi Eugi]], [[Aimar Olaizola]], [[Abel Barriola]] eta [[Oinatz Bengoetxea]].



20:17, 8 abendua 2019ko berrikusketa

Nafarroako Foru Komunitatea
Comunidad Foral de Navarra
Ereserkia: Nafarroako Gorteen Ereserkia

Nafarroako bandera

Nafarroako armarria
Geografia
HiriburuaIruñea
42°49′0″N 1°39′0″W
Hiririk handienahiriburu
Azalera10.391,08
Punturik altuenaHiru Erregeen Mahaia (2.438 m)
Punturik sakonenaBidasoa (18 m)
MugakideakErrioxa, Aragoi, Euskal Autonomia Erkidegoa, Akitania Berria eta Frantzia
Administrazioa
LehendakariaMaría Chivite (PSN)
Nafarroako Gobernuko lehendakariaMaría Chivite
LegebiltzarraNafarroako Parlamentua
Epai autoritateaNafarroako Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
Demografia
Biztanleria661.537 (2021)
13.983 (2019)
Dentsitatea63,66 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Giza garapen indizea0,918 (2013)
Ekonomia
BPG nominala18.121.000.000 € (2010)
Historia
Sorrera data: 1841eko abuztuaren 16a
Bestelako informazioa
Ordu eremua
navarra.es

Nafarroa Garaia1982az geroztik, administratiboki Nafarroako Foru Erkidegoa[1] edo Nafarroako Foru Komunitatea[2]Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik handiena da (10.391,08 km², Euskal Herriaren % 49,6), Euskal Herriko erdialdean eta hegoaldean dagoena, eta Espainiako autonomia erkidegoetako bat. 643.234 biztanle ditu, eta Iruñea du hiriburu (197.138 biztanle).

Nafarroa Garaia Iberiar penintsularen iparraldean dago. Mugakide hauek ditu: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa ipar-ekialdean, Aragoi ekialdean eta hego-ekialdean, Errioxa hego-mendebaldean, Araba mendebaldean, eta Gipuzkoa ipar-mendebaldean.

Geografia

Nafarroako Foru Erkidegoa Pirinio mendien, Euskal Herriko arkuaren eta Ebro ibaiaren arroaren artean dago. Elkarren oso bestelakoak diren mendi horiez gainera, Nafarroa Garaian elkartzen dira Kantauri aldeko eta Mediterraneo aldeko isuriak eta klima ozeanikoa, subalpeetakoa eta mediterraneoa, bakoitzak bere landaredi berezia duela. Horren guztiaren ondorioz, kontrasteak dira Nafarroa Garaiaren ezaugarri nabarmenenetako bat, eta arrazoi beragatik, heterogeneitatea dute eskualdeek ezaugarri, nahiz batetik besterako trantsizioa oso mailakatua den.

Geografia ezaugarri horien trantsizio mailakatu horrek ez ditu zehatz bereizten uzten Nafarroa Garaiko eskualdeen arteko mugak. Eskualde banaketa, beraz, era askotara egin daiteke, nahiz banaketa horiek batzuetan bat etorri ez. Nolanahi ere, kontuan izan behar da banaketa hori aztertu beharreko gaiaren araberakoa izaten dela, eta hartara denak izan litezkeela baliagarri.

Alderdi fisiko-geografikoei begiratuta, Nafarroa Garaia hiru eremu geografikotan banatua dago oro har: Mendialdea, Erdialdea eta Erribera. Hiru eskualde horien tamaina eta eskualde bakoitzaren berezitasunak ikusita, azpibanaketa bat egitea komeni da. Hala, Mendialdean Nafarroa Garaiaren iparralde hezea, Pirinioetako haranak eta Pirinio aurreko haranak edo arroak bereizten dira. Nafarroa Garaiko Erdialdeak bi zati ditu, Ekialdeko Erdialdea eta Mendebaldeko Erdialdea edo Lizarraldea. Eta Erriberak, berriz, beste bi zati dauzka: Ekialdeko Erribera edo Tuterakoa, eta Mendebaldeko Erribera edo Lizarrakoa.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako historia» eta «Nafarroako Erresuma»

Nafarroako Erresuma Europako Erdi Aroko erresumen artean garrantzitsuenetarikoa zen. Erresumak, Euskal Herriko lurralde guztiak hartzen zituen Antso III.a Nagusiaren garaian.

Nafarroako errege hura halaber izan zen Aragoiko kontea eta Hispaniako enperadore. Testamentuan, lau semeen artean banatu zituen bere mendeko lurrrak. Antso III.ak, Euskal Herriko ondorengotza-zuzenbidean ohitura zenez, tronkaltasuna aplikatuta, bere seme nagusi Gartzia III.a Santxez Naiarakoari utzi zion erreinu osoa, eta bere beste hiru semeei lurralde banaren jaurgoa. Hau da, oraingo Nafarroa Garaia, Errioxa eta Euskal Autonomia Erkidegoa biltzen zituen lurren agintea Gartziari zuzenean utzi zion. Gartziaren meneko izateko baldintzarekin, Gonzalori, Sobrarbe-Ribagortzaren gobernua utzi zion eta Ramirori, Aragoikoa. Hala ere, Antso III.ak ez zuen inoiz Gaztelako konde titulurik hartu nahi izan, beraz, Fernandok bere amarengandik jaso zuen Gaztela.

XIII. mendetik aurrera, Gaztelako Erresumak Nafarroakoari kendu zizkion Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurrak. XVI. mendearen hasieran Albako dukeak militarki hartu zuen Nafarroa Garaia, eta beraz Espainiako errege-erreginak Nafarroako errege-erregina bihurtu ziren, gerratearen bidez. Nafarroa Beherea ez zuen Espainiar armadak menderatu, eta independente gelditu zen.

Bitarte horretan bizi izan zen Xabierko Frantzisko, Jesusen Lagundian sartu eta Asian misiolari ibili ondoren santu eta Nafarroako patroi bihurtu zena.

1589. urtean, Henrike III.a Nafarroako errege zena, Henrike IV.a Frantziakoa bihurtu zen, katolizismoa onartu ondoren. Ondorengo Frantziako errege guztiek, beraz, Roi de France et de Navarre titulua izan zuten.

Frantziako Iraultzaren ondoren galdu zituen Nafarroa Behereak bere foruak.

Hegoaldean, Nafarroa Garaia erresumatzat gelditu zen, nahiz eta Espainiar erregea edo erregina izan. 1841. urtean galdu zituen bere foruak, Lehen Karlistaldia galdu ondoren.

Banaketa administratiboa

Merindadeak

Nafarroa Garaia tradizioz bost zatitan banatzen da, Nafarroako merindadeetan alegia. Halaber, merindade bakoitza eskualdetan banatuta dago. Nafarroa erresuma zela eta, frankismoaren bukaera arte (1979 arte, hain zuzen), merindadeak garrantzizkoak izan ziren. Esaterako, hauteskunde barrutia izan ziren XIX. eta XX. mendeetan. Gaur egun, ordea, merindadeek ez dute eskudantziarik, epaitegi barrutiekin bat egiten badute ere.

1530 arte, Nafarroako Erresumak Nafarroa Beherea ere barne hartzen zuen. Seigarren merindadetzat hartzen den arren, zehazki bailegoa zen, hau da, baile izeneko administrariaren ardurapean zegoen. Merioa Zangozan zegoen.

Eskualdeak

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Garaiko eskualdeak»

Alfredo Floristani jarraikiz, Nafarroa Garaia hiru zatitan banandu izan da, erliebea eta klima kontuan hartuta: Mendialdea (iparraldean), Erdialdea (erdian), eta Erribera (hegoaldean).

Azken urteotan Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak beste era batean sailkatu ditu eskualdeak, Nafarroa 2000 proiektuan. Hala ere, ez dago soberan arautua (izenak ez daude finkaturik, esaterako), eta ez du eragozten Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuko departamentuek beren kasa bestelako sailkapenak egitea. Dena dela, maiz erabiltzen da nafar administrazioan eta kanpokoan ere. Banaketa horretan, Nafarroa Garaiak 7 eremu, 18 azpieremu eta 68 eskualde dauzka.

Hona hemen eremuak (letra lodiz) eta azpieremuak (letra arruntez):

Udalerriak

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Garaiko udalerrien zerrenda»

Nafarroa Garaiko udalerrietan eredu batzuk aurki daitezke: herrigune bakarrekoak eta herri bat baino gehiagokoak. Bigarren horiek kontzejuez osatuak dira, eta batez ere erdialdean eta mendialdean kokatzen dira. Iruñea inguruko herrigune anitzeko entitate batzuek zendea izena dute. Bost hauek dira: Berriobeiti (lehen Antsoain), Galar, Itza, Oltza eta Zizur. Beste haran asko ere kontzejuz osaturiko udalak dira. Baztan kasu berezia da, herriak kontzejuak ez direlako.

Guztira, Nafarroa Garaiko udalerriak 272 dira, eta kontzejuak 353.[3]

Kontzejuek ere eskumenak dituzte, besteak beste herri lurrak kudeatzeko. Batzarra da kontzejuak gobernatzeko sistema, betiere kontzejuburu bat dutela. 100 biztanle baino gutxiago dituenean batzarra irekia da, hau da, herri osoak hartzen du parte erabakietan. 100 biztanletik goitiko bada, kontzejuburuaz gain beste 4 kide daude herria gobernatzeko.

Udalerrien artean, hauek dira nagusiak 2016ko datuei dagokienez:

Azken urteotako hazkunde eta mugimendu demografikoak kontuan hartuta, ordea, badira beste udalerri batzuk garrantzi handia hartzen ari direnak, hala nola Berriobeiti edo Galar.

Politika

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua da botere betearazle nagusia duen organoa, eta Nafarroako Legebiltzarrak du botere legegilea.

Autonomia eratu ondoren, Gabriel Urralburu buru zuen PSNk gobernatu zuen Nafarroa Garaia; batzuetan, UPNren laguntzarekin. Hala ere, Nafarroa Garaian UPN eta AP (oraingo PP) batutakoan, lehendabiziko indar politikoa bilakatu ziren, eta Juan Cruz Alli Nafarroako Foru Erkidegoko gobernuburu bilakatu zen (1991). Nolanahi ere, Juan Cruz Alli bere alderdi politikotik aldenduz joan zen, batik bat Alfredo Jaime, garaiko Iruñeko alkate alderdikidearekin izandako ika-mikengatik. Azkenean UPN utzi eta CDN osatu zuen. UPN erdibituta, 1995eko hauteskundeek aldaketa politikoa ekarri zuten, eta PSN, CDN gehi EA alderdiek Javier Otano presidente zuten gobernua eratu zuten, IUN-NEBaren aldizko babesarekin. Gobernu horrek, ordea, ez zuen luze iraun, 1996an desegin baitzen Otano Auzia zela eta. Izan ere, Javier Otano presidenteari Suitzan diru-kontu sekretuak izatea leporatu baitzioten. Javier Otanok dimisioa eman eta politika utzi zuen. PSN ohiz kanpoko biltzarrak kudeatzen zuen, zeinek UPNri aldizko laguntzak eskaini zizkion gobernua osa zezan. Miguel Sanzek 1996tik aurrera izan du boterea Nafarroa Garaian.

Alabaina, 2007ko hauteskundeetan, gobernu alternatiboa antolatzeko gehiengoa atera zen. PSN, Na-Bai eta IUN-NEBen arteko negoziazioak hasi ziren. Posible zen udaletan, haietako boto gehien lortu zuenak alkatetza eskuratu zuen. Honela, PSNko hautagaiak Erriberrin edo Burlatan alkate bihurtu ziren, eta Na-Baikoak Zizur Nagusian, Barañainen edo Atarrabian besteak beste. Nolanahi ere, Nafarroa Garaiko udal garrantzitsuenean, Iruñean hain zuzen ere, akordioa ez zen hitzartu, PSNk EAE-ANVrekin bat egitea nahi ez zuelako, eta Uxue Barkosek ezin zion Yolanda Barcinari alkatetza kendu.

2007ko Nafarroaren Eguna Baigorrin

Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua osatzerakoan traba gehiago topatu zituzten bidean. Lehendabiziko oztopoa Nafarroako Parlamentuko presidentearen izendatzea izan zen. Na-Baik, bigarren indar politikoa izanda eta presidentetzari uko eginda, Parlamentuko burua nahi zuen Koldo Amezketarentzat. Bozketa egunean, aldiz, PSNko Elena Torresek erdietsi zuen postua, UPNk bere alderdiarekin bat egin ondoren. Trukean, PSNk UPNko Javier Markotegiri eman zion botoa Parlamentuko mahaiako bigarrena izan zedin.

Horrek guztiak negoziazioaren lehendabiziko krisialdia eragin zuen. Edonola ere, gobernua osatzeko elkarrizketek aurrera segi zuten. Hasiera batean programa zuten eztabaidagai hiru alderdiek. Hori adostutakoan, eta gobernua eratzear zegoela zirudienean, sailburuen banaketan porrot egin zuen negoziazioak. Na-Baik gobernuko 6 eserleku betetzea espero zuen, baina PSNren proposamenean, 2 besterik ez zitzaizkion egokitu. Beste bi PSNrentzat izango lirateke (horien artean presidenteordetza), beste bat IUN-NEBarentzat, eta gainerako 6ak independenteak izango lirateke. Onartezina zelakoan, Na-Baik muzin egin zion proposamen horri.

Sanferminak igarotakoan, berriro bildu ziren alderdiak. Baina horko horretan, PSNk luzatutako eskaintza guztiz irauli zen: Na-Bai eta IUN-NEBarekin gobernua antolatzeari uko egin zion, eta alderdi guztien arteko larrialdizko gobernua eratzea proposatu zuen. Gainerako alderdi guztiek, UPNk eta CDNk ere, errefusatu zuten. UPNk, bere aldetik, Na-Bai izan ezik besteek osatutako gobernuaren alde egin zuen.

Funts handirik gabeko proposamen horiek alboratuta eta hirukotearen negoziazioak apurtuta, PSN eta UPNren egoera politikoak gero eta hurbilago zirudien. Baina PSNko hainbat kidek, Ainhoa Aznarezek edo Jose Luis Urizek besteak beste, zuzendaritzaren jokabidea gogor kritikatu zuten, eta Na-Bai eta IUN-NEBrekin elkarrizketei berriro ekitea aldarrikatu zuten. Gainera, UPNk 10 baldintza bidali zizkion PSNri bere babesa onartzeko, sozialistek onartezinatzat jo zituztenak. Hori guztia zela eta, abuztuaren 1ean, PSNko zuzendaritzak eta parlamentuko kideek batera eta ustekabean Na-Bai eta IUN-NEBarekin berriro ituna hitzartzeko prest zeudela jakinarazi zuten. PSOEko zuzendaritzak, ordea, ez zuen erabaki hori onartu, Espainian 2008ko martxoan egitekoak ziren hauteskunde orokorretan eragin txarra izango zutelakoan. Abuztuaren 3an, PSOEko zuzendaritzak ebatzi zuen PSN abstenituko zela UPNko hautagaiaren bozketan, eta, ondorioz, Miguel Sanzek Nafarroako Foru Erkidegoko lehendakari izaten jarraituko zuela.



Erakunde nagusiak

Iruñeko Sarasate Pasealekutik ikusita, Parlamentuaren fatxada.
  • Nafarroako Parlamentua: erakunde legegilea, Nafarroari dagozkion legeak onartzen ditu. Lau urtean behin nafarrek aukeratuta, Parlamentuak Gobernuburua hautatzen du. Horretaz gain, gobernuaren ekintzak kontrolatzen ditu.
  • Nafarroako Gobernua edo Foru Aldundia: Instituzio betearazlea, Foru Erkidegoko administrazioa zuzentzeaz gain, orokorreko politika ezartzen du. Presidentea gobernuburua da, zeinek sailburuak aukeratzen dituen. Gaur egun Geroa Baik du agintea.
  • Kontuen Ganbera: Nafarroako Foru Erkidegoko alderdi publikoaren ekonomi eta finantza kudeaketa kontrolatzen dituen erakundea da.
  • Nafarroako Arartekoa: Parlamentuaren aginduz, hiritarren oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak zaintzen dituen erakundea da.

Kultura

Hizkuntzak

Euskararen banaketa
Sakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea», «Nafarrera» eta «Ekialdeko nafarrera»

Herrialdean nagusiki bi hizkuntza erabiltzen dira: gaztelania eta euskara. Gaur egun, erdi eta iparraldeko eskualdeetan bakarrik da koofiziala euskara, Hizkuntza-eremuen Legearen arabera «eremu euskalduna» eta «eremu mistoa» deiturikoetan. «Eremu ez-euskaldun»ean, batere ofizialtasunik ez du hizkuntzak.

Euskalkiei dagokienez, Nafarroa Garaiak lau aldaera ditu: nafarrera, nafar-lapurtera, ekialdeko nafarrera eta (berrikitan baina gero eta indar handiagoz) gipuzkera.

Nafarroa Garaian XIX. mendean mintzatzen ziren euskalkiak, udalerrien mapan. Euskalki horietatik hegoaldekoenak eta ekialdekoenak galduak dira gaur egun.

Euskararen ezagutzari dagokionez, Nafarroa Garaian askoz gutxiago aurreratu da Euskal Autonomia Erkidegoan baino, eskolatzeari esker hobetu egin den arren. Euskaraz ikasten duten umeen kopurua etengabe hazten ari da, eta horrek euskara estimatu edo balioetsi egiten dela adierazten du. Eta hori, Nafarroa Garaiko UPNko gobernuek euskara sustatzeko eman duten laguntza publikoa urria izan den arren.[5].

2011eko datuen arabera, Nafarroako herritarren %13,7 dira elebidunak —%9,9 (1991)—; elebidun hartzaileak, euskara ulertu bai baina hitz egiteko gai ez direnak, %10,4 (%7,4 1991ean) eta euskara ez zekitenak %74 dira —%82 1991ean—. Ezagutza eremu mistoan eta ez-euskaldunean igo da. Lehenengoan %18,6 gauza dira euskaraz hitz egin edo ulertzeko; ez-euskaldunean, berriz %11,5. Etxeko erabileran ez dago aldaketa nabarmenik eta gazteen artean ari ezagutza igo egin da[6].

Literatura

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako idazleak»

Lurraldeak izen handiko euskarazko idazleak eman ditu, klasikoen artean Axular, Arturo Kanpion, Pablo Fermin Irigarai Larreko eta Alexander Tapia Perurena nabarmentzen direla. Garaikideak ditugu, besteak beste, Jon Alonso, Aingeru Epaltza, Eduardo Gil Bera, Jose Angel Irigarai, Patziku Perurena, Alberto Ladron Arana, Inma Errea, Josetxo Azkona, Anjel Erro, Hedoi Etxarte eta Jokin Muñoz.

Halaber, erdarazko idazle aipagarriak dira Yehuda Halevi eta Abraham Ben Meir Ibn Ezra (hebreeraz) eta Antonio de Eslava eta Francisco Navarro Villoslada (gaztelaniaz).

Musika

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako musika»

Bertsolaritza

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako Bertsolari Txapelketa»

Esku pilota

Fitxategi:RetegiII.jpg
Julian Retegi

Nafarroak izen handiko pilotari asko eman ditu, besteak beste Buruz Buruko txapeldun direnJulian Retegi, Fernando Arretxe, Juan Martinez de Irujo, Ruben Beloki, Patxi Eugi, Aimar Olaizola, Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea.

Hedabideak

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Garaiko euskarazko irratiak»

Euskalerria irratiak Nafarroako Foru Erkidego osorako eta euskaraz emititzen du. Kate txikienen artean Eguzki Irratia dugu.

Egunkari nagusiak «Diario de Navarra» eta «Diario de Noticias» probintzian.

Aldizkarien artean «Nabarra» Euskal Herri osorako argitaratzen zen, baina itxi egin zuten 2011n, arazo ekonomikoak medio[7]. Tokian tokikoen artean, Bortziriko «Ttipi-Ttapa» dugu adibide.

Zerbitzuak

Osasuna

Garraioa

Unibertsitateak


Jaiak

Joaldunak. Ituren eta Zubietako Inauterietan

Nafar ospetsuak

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Garaiko demografia»
Iruñeko Sarasate pasealekuko Foruen Estatua.

Erreferentziak

  1. Nafarroako Foru Erkidegoa da Euskaltzaindiak hobetsitako forma. 32. araua: Espainiako erresumako autonomia-erkidegoen, probintzien eta probintzia-hiriburuen izenak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-07-09).
  2. Nafarroako Foru Komunitatea da Nafarroako Gobernuak onartutako euskarazko izen ofiziala. Autogobernua. Foru Hobekuntza. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2010-07-09)..
    Euskaltzaindiak euskara baturako Nafarroako Foru Erkidegoa izena du onartua, forma nagusitzat; hala ere, «Nafarroako Foru Komunitatea izendapena ere erabil daiteke», zehaztu du. 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
  3. Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernua: Nafarroako izendegia, 2007-01-01.
  4. Instituto Nacional de Estadística - Cifras oficiales de población. 2016.01.01
  5. Ramón Zallo eta Mikel Ayuso (euskaratzailea: Josemari Navascués): Euskal Herria ezagutzea, Eusko Jaurlaritza, 2009, 44. orrialdea.
  6. Garikoitz Goikoetxea, «Euskararen mapaz, eta mapa azaldu ez», Berria, 2015-01-14
  7. http://www.argia.com/albistea/nabarra-aldizkariak-argitaratzeari-utzi-dio-arazo-ekonomikoak-direla-eta 'Nabarra' aldizkariak argitaratzeari utzi dio arazo ekonomikoak direla eta

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa