Subjektu (gramatika): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
4. lerroa: 4. lerroa:


== Subjektua egitura ergatiboan ==
== Subjektua egitura ergatiboan ==
Euskara [[hizkuntza ergatibo]]a dela azpimarratzen dute gramatika guztiek. Eta horren froga gisa, ondoko adibideak bezalakoak erabiltzen dira<ref>{{erreferentzia|egilea=Euskara Institutua|argitaletxea=EHU|izenburua=Egitura ergatiboa|lana=Sareko Euskal Gramatika (SEG)|url=www.ehu.eus/seg|ISBN=978-84-693-9891-3}}:
Euskara [[hizkuntza ergatibo]]a dela azpimarratzen dute gramatika guztiek. Eta horren froga gisa, ondoko adibideak bezalakoak erabiltzen dira<ref>{{erreferentzia|egilea=Euskara Institutua|argitaletxea=EHU|izenburua=Egitura ergatiboa|lana=Sareko Euskal Gramatika (SEG)|url=www.ehu.eus/seg|ISBN=978-84-693-9891-3}}</ref>:


{{esaera2|Mirenek Jon ikusi du<br />Jon berandu etorri da}}
{{esaera2|Mirenek Jon ikusi du<br />Jon berandu etorri da}}

13:50, 11 abendua 2019ko berrikusketa

Sintaxian, subjektua aditzaren ekintza nork egiten duen edo noren inguruan gertatzen den adierazten duen elementua da. Subjektua ez da beti ageri, batzuetan elipsian dago eta aditzak erakusten du; adibidez, «Hortik dator» esaldian, subjektua ez da agertzen, baina aditzak (d- markarekin) erakusten du norbait (ezagutzen dugun edo ikusten dugun pertsona bat) edo zerbait (adibidez, hurbiltzen ari zaigun ibilgailua) datorrela.

Euskaraz, subjektuak bi kasu izan ditzake: nominatiboa ('nor' den edo 'zer' gertatzen den) eta ergatiboa ('nork' egiten duen). Bigarrenean, ergatibo-marka dakar (-k).

Subjektua egitura ergatiboan

Euskara hizkuntza ergatiboa dela azpimarratzen dute gramatika guztiek. Eta horren froga gisa, ondoko adibideak bezalakoak erabiltzen dira[1]:

« Mirenek Jon ikusi du
Jon berandu etorri da
»


Bi adibide horietan ageri da Jon izen sintagma. Baina lehenbiziko perpausean Jon objektu zuzena da, eta bigarrenean, aldiz, perpausaren subjektua. Harrigarria gertatzen da hori, morfologiaz aberatsa den euskara bezalako hizkuntza batean, postposizioak erabiltzen baititugu kasuak markatzeko. Baina adibide horietan Jon izen sintagmak, bi funtzio sintaktiko aski desberdin izanik ere (objektua eta subjektua) inolako markarik gabe ageri da. Areago, beste perpaus batzuetan, subjektua izanik, marka berezi bat hartzen du. Konparatu hurrengo adibide hauek:

« Jon berandu etorri da
Jonek kilo bat sagar erosi du
»


Kasuak, ikusten denez, ez datoz bat funtzio sintaktikoekin. Fenomeno hau ez dator bat inguruko hizkuntzekin, ingelesez edo frantsesez, esaterako, kasuak eta funtzio sintaktikoak elkarrekin loturik baitaude. Eta azalpen hau eman izan da euskararen kontua azaltzeko orduan:

  • Absolutibo kasua, nor deitzen duguna perpaus iragangaitzen (izan hartzen dutenak laguntzaile) subjektua izan daiteke, edo iragankorren objektua.
  • Ergatibo kasua, nork, alegia, perpaus iragankorren (*edun hartzen dutenak laguntzaile) subjektuak hartzen du.

Beraz, bi asimetria gertatzen dira hor:

  • Batetik, subjektuek bi kasu marka hartzen dituzte, nolakoa den perpausa: ∅ edo -k.
  • Bestetik, kasu marka bera duen sintagma (∅) subjektua nahiz objektua izan daiteke, perpaus motaren arabera.

Horregatik esan ohi da euskara hizkuntza ergatiboa dela, asimetria horiek bidea irekitzen diotelako “ergatibo” deitzen diogun kasuari, inguruko hizkuntzetan gertatzen ez dena.

Gauzak, ordea, ez dira hain sinpleak, eta hemen ñabardura askoren berri eman behar da, hobeki ikusteko zertaz ari garen. Esan dezagun, hasteko, munduko hizkuntzetan perpaus iragankorrak eta iragangaitzak ez direla horrela, euskaraz egin izan dugun gisan, bereizten. Euskaraz asko definizio zirkularra erabili izan dugu, hori egiten genuela konturatu gabe ere.

Kanpo estekak

  1. Euskara Institutua. [www.ehu.eus/seg «Egitura ergatiboa»] Sareko Euskal Gramatika (SEG) (EHU) ISBN 978-84-693-9891-3..