Josu Landa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Ksarasola (eztabaida | ekarpenak)
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
36. lerroa: 36. lerroa:
* ''[[Ipurtargi beltza. Amodiozko ipuin, poema eta marrazkiak]]'' ([[1983]], ''Susa''): Joxemi Zumalaberekin elkarlanean.
* ''[[Ipurtargi beltza. Amodiozko ipuin, poema eta marrazkiak]]'' ([[1983]], ''Susa''): Joxemi Zumalaberekin elkarlanean.
=== Itzulpena ===
=== Itzulpena ===
* [[Miguel Hernández]]. [http://susa-literatura.eus/liburuak/mkai06 ''Poesia kaiera''].
* [[Miguel Hernández]]. [http://susa-literatura.eus/liburuak/mkai06 ''Poesia kaiera''].Poemen antologia bat.2015eko maiatzaren 6an Gasteizko poesia topaketan Josu Landak "Miguel Hernández kantuz" errezitaldia eskaini zuen: <ref>Josu Landak: [https://www.youtube.com/watch?v=1ej8BFu6u4I Miguel Hernández Kantuz], 2015eko maiatzaren 6an Gasteizko poesia topaketa.</ref>


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

13:31, 11 abendua 2019ko berrikusketa

Josu Landa

Bizitza
JaiotzaAltza1960ko abenduaren 9a (63 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, editorea, itzultzailea eta abeslaria
Lan nabarmenak
Musika instrumentuaahotsa

Inguma: josu-landa-ijurko Literaturaren Zubitegia: 53

Josu Landa Ijurko (Altza, Gipuzkoa, 1960ko abenduaren 9a - ) euskal idazle eta kazetaria da. Nobela bat eta poesiako zenbait lan argitaratu ditu.

Susa aldizkari eta argitaletxeko sortzaileetako bat izan zen, eta editore lanak egin ditu.1980an Argia aldizkariaren berpiztean parte hartu zuen eta gero Euskaldunon Egunkaria euskarazko egunkariaren sortzaile eta bultzatzaile nagusietako bat izan zen.

Literatura lan batzuk idatzi ditu eta Itzulpen lan batzuk ere egin izan ditu[1].

Biografia

Euskal filologiako ikasketak egin zituen. 1980an Susa literatura aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta izen bereko argitaletxearen sortzaileetako bat ere, 1983an. Argia aldizkaria eta Euskaldunon Egunkariaren sorkuntzan ere parte hartu zuen. 1995etik hona multimedia teknologiei eta Interneti lotutako proiektuetan[2] murgilduta ibili da, armiarma.eus webgunea kudeatzen, esate baterako.

Argia aldizkaria berpiztea (1980)

1980ko hamarkada hasieran ARGIAko kideak Egian: Ostaizka Irastorza, Joxemi Zumalabe, Pello Zubiria, Jon Barandiaran, Joseba Alvarez, Iñaki Uria eta Josu Landa. (Arg: ARGIA artxiboa)

1980an Zeruko Argia aldizkaria krisi ekonomiko gorrian zegoenean, Kaputxinoen babesa desagertu zenean, Joxemi Zumalabe eta Jose Mari Ostolaza bakarrik geratu ziren. Baina gazte talde gogotsu baten laguntzarekin aldizkaria berpiztu zuten Argia izenarekin. Josu Landa zen gazte 'argiero' horietako bat Iñaki Uria, Pello Zubiria eta Jon Barandiaranekin batera. Juanjo de Marcos Poco eta Simeon Barrosori esker bideratu ahal izan zituzten arazo teknikoak, hasieran argitaratze-prozesuak 15 egun behar naitzituen aldizkaria amaitu eta etxeetara heldu bitartean. 1981ean hogeita lau zenbaki baino gehiago ezin ziren zuten atera, baina kide berriak biltzen hasi ziren: Pablo Sastre, Joseba Alvarez... Lehen hiru urteak oso biziak eta gogorrak izan ziren. Haietako inor ez zen aldizkarian egindako lanetik bizi. Zubiriak eta Uriak bezalaxe, euskarazko eskolak ematen eta itzulpenak egiten irabazten zituen sosak. Urte gutxitan, kiebran zegoen aldizkaria berrindartu zuten eta inguruan enpresak sortu zituzten: Apika informatikan eta Antza diseinu grafikoan.[3]

Euskal prentsaren aldeko kanpaina (1988)

Argia aldizkaria berpiztu zuen taldeko kide batzuk.

Argia aldizkaria sendotuta euskarazko egunkari bat sortzeko erronka planteatzen hasi ziren. Erdarazko prentsak erabateko nagusitasuna zuen orduan ere merkatuan. Deia eta Egin egunkarien euskararen erabilera %10-%20a zen hasieran eta ez zen aurreikusten %30a gainditzea, epe luzean ere ez. Euskaraz funtzionatuko zuten egiturak eta elkarlan sareak sortu behar zirela planteatzen zuten. Euskal prentsaren aldeko kanpaina abiatu zen orduan.

Argian teknologikoki oso aurreratuta zeudenez, 1988-89an egunkari bat egiteko behar zen guztia zutela eta egiteko erabakia hartu zuten. Proiektua ARGIAtik zetorren, baina aurrera ateratzeko bere bidea egin behar zuenez Egunkaria Sortzen talde eragilea sortu zen 1990ko urtarrilean eta diru-bilketa erraldoia martxan jarri zuten.[3]

Euskaldunon Egunkaria (1990)

ARGIAren azala Egunkaria sortu eta hurrengo astean. Martin Ugalde, Josemi Zumalabe eta Imanol Murua.

Euskarazko egunkariaren sortzaileetako bat izan zen. 1990eko abenduaren 6an argitaratu zuten Euskaldunon Egunkaria-ren 1. zenbakia.

Idazle lanak

1980an Haizearen itzalak poesia liburua argitaratu zuen. 1983an Gerraondoko poesiaren historia saiakera plazaratu zuen, eta Ipurtargi beltza liburua, poema eta ipuinez osatua. 2002an bere lehen eleberria argitaratu zuen: Odolbildua.

Nobela

Saiakera

Poesia

Poesia - narrazioak

Itzulpena

  • Miguel Hernández. Poesia kaiera.Poemen antologia bat.2015eko maiatzaren 6an Gasteizko poesia topaketan Josu Landak "Miguel Hernández kantuz" errezitaldia eskaini zuen: [4]

Erreferentziak

  1. Ibargutxi, Félix. (2014-11-09). «Josu Landa itzultzaile… eta kantari» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  2. Iturria, Mikel. EH 2.0 (II) Josu Landa: "Hanka sartzeko eskubide osoa ematen du internetek". (Noiz kontsultatua: 2006/09/30).
  3. a b Arbelaitz Mitxelena, Ander. (2015-12-06). «Euskarazko egunkaria aldarrikatzetik egitera» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
  4. Josu Landak: Miguel Hernández Kantuz, 2015eko maiatzaren 6an Gasteizko poesia topaketa.

Kanpo loturak

  • Josu Landa literaturaren zubitegian
    Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Josu Landa Aldatu lotura Wikidatan