Ipar Atlantikoko itsaslasterra: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
t Autoritate kontrola jartzea
8. lerroa: 8. lerroa:
== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia_zerrenda}}
{{erreferentzia_zerrenda}}

== Kanpo estekak ==
{{autoritate kontrola}}


{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/11/29}}
{{Elhuyar-HPS 2012 | data=2012/11/29}}

19:21, 12 abendua 2019ko berrikusketa

Ipar Atlantikoko itsaslasterra[1] Ozeano Atlantikoaren iparraldeko itsaslaster indartsu bat da, Golkoko itsaslasterraren jarraipen gisa ipar-mendebalderantz higitzen dena.

Irlandatik mendebalderantz, bi adarretan erdibitzen da; haietako bat hego-ekialderantz abiatzen da, eta, aurrerago, Kanarietako itsaslasterra sortzen du, Afrikako ipar-mendebaldetik igaro ondoren hego-mendebalderantz egiten duena. Beste adarrak iparralderantz jarraitzen du Europako ipar-mendebaldeko kostarekiko paraleloan. Adar horrek eragin nabarmena du kosta horretako tenperaturan eta kliman. Haren bi adar dira Norvegiako itsaslasterra eta Irminger itsaslasterra.

Golkoko itsaslasterraren jarraipentzat hartzen bada ere, badira aldeak. Golkoko itsaslasterra ozeanoaren barneko benetako ibaitzat har daiteke, inguratzen duen ozeanoko uretatik ondo definitua eta Mexikoko golkotik jotzen duten haizeek eta Mexikko golkoko tenperaturaren eta Atlantikoko tenperaturaren arteko aldeak eraginda. Ipar Atlantikoko itsaslasterra, berriz, ozeanoaren azalaren lekualdatze bat da, ur hotz eta gaziek Artikoan murgiltzean eragindako xurgapenaren ondorioz sortua.

Erreferentziak

Kanpo estekak