Eroale elektriko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
t Autoritate kontrola jartzea
14. lerroa: 14. lerroa:
* [[Energia]]
* [[Energia]]


== Kanpo loturak ==
== Kanpo estekak ==
* {{es}} José Luis Giordano: [http://www.profisica.cl/comofuncionan/como.php?id=19 El conductor eléctrico (Ley de Ohm)]. [http://www.profisica.cl/ Profisica webgunea (Txile)]. 2006-07-15. (2015eko ekainaren 4an ikusia)
* {{es}} José Luis Giordano: [http://www.profisica.cl/comofuncionan/como.php?id=19 El conductor eléctrico (Ley de Ohm)]. [http://www.profisica.cl/ Profisica webgunea (Txile)]. 2006-07-15. (2015eko ekainaren 4an ikusia)
{{autoritate kontrola}}





17:09, 13 abendua 2019ko berrikusketa

Kobrezko eroale elektrikoa.

Eroale elektriko bat karga elektrikoaren mugimenduari oztopo txikia jartzen dion material bat da.

Material eroaleek elektrizitatearen igarotzeari jartzen dioten erresistentzia oso txikia da. Eroale onenak metaleak dira, tartean kobrea, urrea, burdina eta aluminioa, eta hauen aleazioak; materiale ez metaliko batzuk ere eroale onak dira, tartean grafitoa edo disoluzio eta elektrolitoak -itsasoko ura adibidez- edo plasma egoeran dagoen edozein material.

Energia elektrikoaren garraiorako, eta etxebizitzetako zein industriako instalazio elektrikoetarako, eroale onena kobrea da —burdin hari bat edo gehiagoz osatutako kobrezko kablea—. Zilarra eroale onena bada ere, ez da hain erabilia bere salneurri haundiagatik. Energia elektrikoa garraiatzeko aireko lineatan aluminioa erabiltzen da, honen eroankortasun elektrikoa kobrearenaren %60koa gutxigorabehera bada ere, aluminioa hiru aldiz arinagoa delako. Batzuetan bestelakorik uste bada ere, urrea kobrea baino apur bat eroale txarragoa da. Hala ere, baterien borneetan eta konektore elektrikoetan erabiltzen da, bere iraunkortasun eta korrosioaren aurkako erresistentziagatik.

Ikus, gainera

Kanpo estekak