Münsterreko Ituna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
21. lerroa: 21. lerroa:
*[[Laurogei Urteko Gerra]]
*[[Laurogei Urteko Gerra]]


== Kanpo loturak ==
== Kanpo estekak ==
*{{es}}:[https://www.dipublico.org/3654/treaty-of-munster-1648-en-espanol/ Itunaren testua gaztelaniaz.]
*{{es}}:[https://www.dipublico.org/3654/treaty-of-munster-1648-en-espanol/ Itunaren testua gaztelaniaz.]
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Münster]]
[[Kategoria:Münster]]

20:53, 14 abendua 2019ko berrikusketa

Münsterreko Itunaren berrestea 1648an, Gerard ter Borchen margolana (1648).
Europa Westfaliako Bakea ondoren, 1648an

Münsterreko Ituna Espainia eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublika artean, egungo Alemaniako Ipar Renania-Westfalia hirian, 1648an, sinatu zen ituna izan zen. Itun historikoa izan zen zeren eta horri esker Espainiar Inperioak Zazpi Errepubliken independentzia onartu baitzuen. Ituna Westfaliako Bakearen barruan eman zen eta horrekin Hogeita Hamar Urteko Gerra eta Laurogei Urteko Gerra amaitu ziren. 1648ko urtarrilaren 30ean sinatu zen.[1]

Herbeheretarren matxinada

Herbeheretarren matxinada edo Laurogei Urteko Gerra (1566-1647), Habsburgotarren Espainiar Inperioaren aurka Espainiar Herbehereen altxamendua izan zen. Hasiera batean matxinatuen aurkako borrokan Inperioak arrakasta izan zuen. Dena dela, 1572an herbeheretarrek Brielle konkistatu zuten eta horrek mugimendua indartu zuen. Zazpi Probintzien iparraldea independentzia lortu zuen eta, ondorioz, haien arrakasta ekonomiko eta ezientifikoa indartu egin zen; hegoaldea, aldiz, Luxemburgo, Belgika eta egungo Frantziaren zati bat, Habsburgotarren menpe gelditu ziren. Hegoaldean borroka aurrera jarraitu zuen baina, nahiz eta frantziarren laguntza izan, ez zuten espainiarrak kanporatzea lortu. 1648an Espainiar Herbehereen lurralde asko Inperioaren eskuetan zeuden. Horren aurrean eta nahiz eta garaipen batzuk izan, jende askok, esaterako Andries Bicker eta Cornelis de Graeff, bakea nahi zuten.

Bakearen negoziazioak

Borrokan zeuden bi aldeen arteko lehenengo negoziazioak 1641an hasi ziren, Münster eta Osnabrück, biak egungo Alemanian. Negoziazioen ondorioak berehala ikusi ziren: Iberiar penintsularekin nederlandarrek zuten komertzioa indartu zen. Laster, itsasontzi merkeen jabeak eta borroken geldialdiari esker, ordura arte merkatari ingelesek menperatzen zuten merkataritza, herbeheretarren eskuetara pasa zen. Herbeheretarren gailentze horretan beste faktore lagundu zuen: Ingalaterrako Iraultza. [2]

Ituna sinatzeko egin ziren bileretan, nahiz eta nederlandar errepublika politikoki onartua ez izan, parte hartu zuen eta Espainiar Inperioak onartu behar izan zuen. 1646ko urtarrilan, herbeheretarren zortzi ordezkari negoziazioak aurrera eramateko, Münsterrera joan ziren. Beste aldean Filipe IV.a Espainiakoaren ordezkariak zeuden: Gaspar de Bracamonte, Peñarandako kontea, eta Antoine Brun. Urtarrilaren 30ean testu bat adostu zuten eta Hagara zein Madrilera bidali zuten, han sinatua izateko. Urte bereko maiatzaren 15ean bakea lortua zen. Bakearekin Herbehereen independentzia lortua zen.[3]

Testu originalaren kopia bat Hagako Rijksarchief, artxibategi nazionaletan gordetzen da.

Erreferentziak

  1. Jan Josephus Poelhekke, De vrede van Munster. 's-Gravenhage, Martinus Nijhoff, 1948.
  2. Gijs Rommelse, "The Role of Mercantilism in Anglo-Dutch political relations, 1650-74", 596 or.
  3. Jan Josephus Poelhekke, De vrede van Munster. 's-Gravenhage, Martinus Nijhoff, 1948.

Ikus, gainera

Kanpo estekak