Arku zorrotz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Luistxo (eztabaida | ekarpenak)
t Autoritate kontrola jartzea
21. lerroa: 21. lerroa:


Arku zorrotzaren ebaketek [[Arkitektura gotikoa|sistema gotikoaren]] [[Nerbio (arkitektura)|nerbioak]] sortuko ditu, garaitik garaira gero eta konplexuagoak izango direnak, eta hori zutabeen molduretan ere ageriko da.
Arku zorrotzaren ebaketek [[Arkitektura gotikoa|sistema gotikoaren]] [[Nerbio (arkitektura)|nerbioak]] sortuko ditu, garaitik garaira gero eta konplexuagoak izango direnak, eta hori zutabeen molduretan ere ageriko da.
== Kanpo estekak ==
{{commonscat|Gothic arches|Arcos gotikoak}}
{{autoritate kontrola}}

[[Kategoria:Arkuak]]
[[Kategoria:Arkuak]]
[[Kategoria:Arkitektura gotikoa]]
[[Kategoria:Arkitektura gotikoa]]

21:03, 14 abendua 2019ko berrikusketa

Puntuko arkua.

Arku zorrotza, arku gotikoa izenez ere ezaguna, itxura ugariko arku mota bat da; bi atalez osatuta dago eta erdialdean, giltzarrian, angelu zorrotza osatzen du. Normalean erdi puntuko arkua kontrajartzeko adierazten da. Arku zorrotzak alboko indarrak hobeto transmititzen ditu erdi puntuko arkuarekin alderatuta, eta, horrez gain, bertikaltasun itxura handiagoa du.

Arku zorrotz motak:

Puntu osokoa kurben bi zentroak arkuaren inpostaren mailan daudenean.

Heren-puntukoa bi inposten arteko distantzia 3 zatitan banatuz, kurben zentroak herenaren ertz puntuetan daudenean.

Laurden-puntukoa bi inposten arteko distantzia 4 zatitan banatuz, kurben zentroak erdiko bi laurdenen ertz puntuetan daudenean.

Historia

Abbastar Kalifa-herritarrek IX. mendean jada arku mota hau erabiltzen zuten. Arkitektura musulmanean ferra arku zorrotza X. mendean erabili zuten eta aurrekariak izan zituen arte erromanikoan XII. mendean, burgundiar erromanikoan hain zuzen ere. Arkitektura gotikoan ( XIII.- XV. mendeetan) oso ohikoa izan zen arku zorrotza, izan ere, arku gotikoa izena ere hartzen du arku mota honek.

Arku zorrotz gotiko bat Aguraingo Alargunen Etxean.

Ezaugarriak

Arku zorrotzaren arkuak motxetarekiko zutak dira eta goiko aldean angelu zorrotza osatzen dute. XII. mendeko Europan arku zorrotzaren erabilera aldaketa estetiko bat sortu zuen; arkitektura erromanikoan erdi-puntuko arkuaren erabilerarekin apurtu zuelako, eta horrez gain espazio handigoak sortzea ahalbideratuko zuelako, arku zorrotzaren alboko presioen bertikaltasunari esker alboko presioen indarrak txikiagoak zirelako.

Gezi punta itxura du eta itxura bertikal horri esker eraikuntzaren garaiera handiagoa izango da.

Arku zorrotzaren ebaketek sistema gotikoaren nerbioak sortuko ditu, garaitik garaira gero eta konplexuagoak izango direnak, eta hori zutabeen molduretan ere ageriko da.

Kanpo estekak