Slackware: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-== Kanpo loturak == +== Kanpo estekak ==)
t Autoritate kontrola jartzea
96. lerroa: 96. lerroa:


== Kanpo estekak ==
== Kanpo estekak ==
{{commonskat}}





23:30, 15 abendua 2019ko berrikusketa

 Linux Slackware
Jatorria
Sorrera-urtea1993
Azken bertsioa15.0
Ezaugarriak
Euskarriax86 (en) Itzuli eta x86-64 (en) Itzuli
GUI tresnakKDE, Xfce, MATE eta Cinnamon
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License
Deskribapena
OinarrituaSoftlanding Linux System (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaPatrick Volkerding (en) Itzuli
MaskotaTuxa
Euskaraz
Euskaraz-
www.slackware.com

Slackware egun indarrean dagoen Linux banaketarik zaharrena da. Slackware 13.1 azken bertsioak Linux 2.6.33.4 eta Glibc 2.11.1en nukleoaren bertsioa du bare baitan. Instalazio programa erabil-erraza du, nahiz eta daukan dokumentazio ugariagatik linux sistema berrientzat konplexua gerta litekeen, eta menuetan oinarrituriko pakete-gestio sistema bat ere badu.

Instalazio oso batean sartzen dira; leihoen sistemarentzako X Window Systemaren inplementazioa (X.org; KDE gisako mahaigainaren ingurunea (4.4.3) (10.1 bertsio arte GNOME zekarren) eta Xfce (4.6.1); C/C++, Perl, Python, Java, LISP eta Rubyrako garapen inguruneak;sareko tresnak, posta-zerbitzariak, berri zerbitzariak (INN), HTTP (Apatxe) o FTP; GIMP diseinu grafiko-programa; Konqueror, Firefox eta Mozilla SeaMonkey gisako web nabigatzaileak, beste aplikazio askoren artean.

Orokortasunak

Banaketa honen sortzailea den Patrick Volkerdingek dioenez, Linux sistema eragile aurrerakoi gisa deskribatzen du eta bi helbururi erantzuteko egina hain zuzen: erabilerraztasuna eta egonkortasuna, beti ere, helburu nagusia azken hori izanik. Softwarerik hedatuena izateaz gain tradizio kutsua ere badu malgutasuna eta boterearekin batera erabilpen-erraztasuna eta sinpletasuna eragiten baitu.

Linux orain milioikako erabiltzaileez baliatzen da bere onurako. Slackware Linuxek erabiltzaile eskarmentatu zein berriei ere berdin berdin, abantailez betetako sistema eskaintzen die, zerbitzari, lanpostu nahiz mahaigain makinentzat hornitua. Intel 386tik aurrerako edozein prozesagailurekin bateragarria da. Web-a, ftp-a, mail-a kaxatik atera orduko erabiltzeko prestutasunarekin batera mahaigain-inguruneen hedatuenen hautaketa eginez. Programaziorako Tresna zerrenda luzea, editoreak eta egungo liburutegiak ere sartzen dira software gehigarria garatu edo konpilatu nahi duten erabiltzaileentzat.

1993ko apirilean kaleratu zenetik, Slackware Linux proiektua ahalik eta banaketa profesionalena egiten saiatu da. Slackwarek orain arteko Linux estandarrei jarraitu dio, hala nola, Linux File System Standard. Beti sinpletasuna eta egonkortasuna kontuan hartuz, eta horri esker erabiltzaile eta administrari aurreratuen gogokoen bilakatuz, egonkor eta lagungarritzat baitaukate Slackwarea.

Slackwarearen pakete-banaketa Txz artxiboen bitartez egiten da nagusiki. Aurrez erabiltzen zen Tgz pakete-gestorea ordezkatu zuen, nahiz eta RPMa ere erabil daitekeen. Testuz egiten da instalazio-programa interfazea, eta beste distribuzioen baino Linuxen ezagutza handiagoa eskatzen du. Hau desabantaila izan liteke erabiltzaile hasiberrientzat, ez aldiz Linuxen beste erabiltzaile eskarmentatuentzat.

Historia eta izena

Slackware-ren maskota den, Tux pipa batekin.
mahaigain irudia dropline GNOME testu prozesatzetzaile bat eta kalkulu orri bat martxan dituela.

Slackwareren lehenengo bertsio ofiziala, hots, 1.00a, 1993ko uztailaren 16an zabaldu zuen garapenaren buru eta sortzailea zen Patrick Volkerdingek. Linux SLS banaketan oinarriturik dago . 3½ko diskette eta FTP zerbitzari anonimoetan zeuden irudietan banatzen zen. Egun erabiltzen diren banaketetatik zaharrena da Slackware.

Slackwareren izena slack-etik dator SubGenioen elizaren arabera.

Slackwareren lehenengo bertsioetan banaketak erabiltzailearen hiru kontu zituen, “satan”, “gonzo” eta “snake”.Hauek hiru adibidetzat hartzen ziren, baina gero ezabatuak izan ziren arrisku konputazional handia suposatzen zutelako.

1999an Slackwarearen bertsioa 4tik 7ra handitu zen Linuxen beste banaketen antzera eguneratua zegoela erakusteko, askok liberatze zenbakia 6a baitzuten une hartan.

2004an, Patrick Volkerding larriki gaixotu zen eta Slacwareren etorkizuna zalantzan geratu zen. Zorionez, sendatu egin zen eta Slackwareren garapenak aurrera egin du.

2005ean, GNOME mahaigain ingurunea banaketatik ezabatua izan zen, eztabaida handia sortuz eta hein handi batean gainditua, aipaturiko mahaigaina, Freerock GNOME edota dropline GNOME bezalako proiektuen bidez eskaintzen zaielako Slackwareren erabiltzaileei.

2007an, Linux nukleoaren 2.6.x seriea egonkortzat hartzen du.

Slackwaren historian beregan oinarritutako LiveCD eta beste banaketak sortu izan dira. Hona hedatuenak, College Linux, SLAX, Vector Linux eta Zenwalk.

2008ko abuztuaren 13an Slackwarek KDE 4a sartu zuen (Slckware -current) frogen arloan directorio/testing-en.

2009ko maiatzaren 19an Volkerdingek iragarri zuen arkitekturarako 64 bitseko euskarri ofizialaren hasiera, zeina garapen arloan hasi baitzen.

2009ko uztailaren 9an Slackwareren webgune ofizialean Volkerdingek ARM arkitekturetako euskarria iragarri zuen, ARMedslack deituriko port ofiziala, 12.2 bertsioarentzat zein garapenean dagoenarentzat.

2009ko abuztuaren 26an Salckware proiektoak bi iragarki garrantzitsu zituen 13.0 bertsioa kaleratu zuen, bata, KDE 3 ordezkatzen duen KDE 4, eta bestea eta bigarrena, arkitekturarako 64 bits zituen Slackwaren lehenengo bertsio ofiziala, ordura arte arkitektura horretarako Slackwareren ports ez ofizialak, Slamd64 bezalako beste proiektuek garatzen baitzituzten.

2010-eko maiatzak 24-ean 13.1 bertsia kaleratu zen.

Diseinu filosofia

KISS

Mantendu ezazu sinple ergela ( KISS siglek ingelesez Keep It Simple Stupid), Slackwareren diseinuko aukera asko argitzen dituen kontzeptua da. Testuinguru honetan “sinple” diseinuaren ikuspuntu bati dagokio eta ez erabilpen erraztasunari. Arrazoi hau dela bide, sistema konfiguratzeko garaian GUI tresneriaren urritasunarekin topatzen gara. GUI tresnak (teorikoki) konplexuagoak dira, eta agindu linea sinple batek baino arazo gehiago izateko joera handiagokoak dira. Printzipio honen azken emaitza Slackwarea oso azkarra, egonkorra eta segurua dela da, erabiltzaileari zailagoa egingo bazaio ere. Kritikarien ustez zailagoa omen da ikasteko eta ondorioz, denbora asko galtzen da. Jarraitzaileentzat aldiz, malgutasuna, gardentasuna eta prozesuan hartutako eskarmentua, nahikoak dira.

Slackwareren orri ofizialaren ustez, KISS en esanahia keep it simple stable-ri dagokio, eta itzulita eutsi ezazu sinple eta egonkor litzateke.

Hasierako scriptak

Slackwarek BSD init darabil hasierako scriptzat, gainontzeko banaketa gehienek script System V estiloa darabilten bitartean. System V estiloarekin exekutatze maila bakoitzak azpidirektorio bat du bere init scriptentzat, BSD estiloak exekutatze maila bakoitzarentzat init script bat bakarra eskaintzen duen bitartean. BSD estiloaren jarraitzaileentzat aldiz askoz hobea da sistema hau, scriptak aurkitzeko, irakurtzeko, argitaratzeko eta mantentzeko askoz errazagoa delako. System V jarraitzaileentzat aldiz, System V-ek scriptentzat duen egiturak askoz ere malguago eta eraginkorrago egiten du.

init/en/index.html System V-en init scriptentzako bateragarritasunari dagokionez aipatu behar da, 7.0 bertsioaz geroz Slackwaren sartuak izan direla.

Paketeen erabilera

Slackware instalatzerakoan behar diren pakete serieak hautatu daitezke.

aketeen erabilerarako Slackwarearen sistema bakarra da. Bere paketeen erabileraren sisteman beste edozein banaketetan bezain erraz instala, egunera edota ezaba daitezke. Baina ez da ahalegintzen “dependentziak” arakatzen edota maneiatzen (adib.: Ziurtatuz liburutegi eta programa guztiak dituela, sistemak pakete berriak “itxaron” egingo lituzke horiek presente egon arte. Baldintzak ez badira aurkitzen, ez da errore seinalerik adieraziko programa exekutatu arte.

Paketeak tarball batean konprimitzen dira eta artxiboen izenak .tar.gz -ren ordez, .tgz-az amaitzen dira. Erro-direktoriotik ateratzean artxiboak instalazio lekuetan kopiatzen dira bere eraikitze moduari esker. Beraz, instala daitezke (baina ez da gomendagarria) Slackwareren paketeak tresnarik berezirik gabe, tar´s eta gzip´s erabiliaz eta doinst.sh scriptsak exekutatuko direla ziurtatuz, beti ere paketeak barnean dituen kasuan.

Bestalde, CPIO artxiboak diren RPM paketeak ditu Red Hat Linuxek eta Debianen .deb-ak ar artxiboak dira. Azken hauek dependentzien informazio zehatzaz gain, dependentzia horiek aurkitu eta instalatzeko erabil daitezkeen gailuak dituzte. Aurkitu ezean instalatzeari uko egingo diote (nahiz eta instalazioarekin jarrai daitekeen).

Menpekotasunen erabakitze automatikoa

Nahiz eta Slackwarek berez ez duen tresnarik menpekotasunak automatikoki noiz deskargatu eta instalatu erabakitzeko, badaude kanpoko zenbait tresna APTren antzeko funtzionalitatea ematen diotenak.

Tresna hauetako batzuek menpekotasunak mugatzen dituzte instalatutako paketeak analizatuz, zein liburutegi behar den zehaztuz, eta zein pakete dagoen erabilgarri deskubrituz, gero. Prozesu automatiko hau Debianen APTren antzekoa da eta emaitza onak eskeintzen ditu gehienetan.

  • Swaret: Slackware 9.1ek extra edo gehigarri gisa sartu zuen bere bigarren CDan, baina ez da instalatzen baztertu egiten delako. 10.0 bertsioa banaketatik ezabatua izan zen, baina kanpoko pakete erabilgarria izaten jarraitzen du.
  • Slapt-get: Slackwaren barne dauden paketeentzat ez du menpekotasun erabakirik hartzen. APTk egiten duen antzera egiten du, hots, Slackwarekin bateragarri diren paketeetan menpekotasunen erabakiaren lan-taula eman. Iturburu diren pakete asko eta Slackware-n oinarritutako banaketak funtzionalitate hori darabilte.
  • Emerde
  • Slackpkg: Slackware 9.1 bertsioaz geroztik /extra karpetan sartua dago eta paketeak instalatzeko edota desinstalatzeko tresna aproposa da.
  • Gpkg: Slackwarentzako Pythonen idatzitako pakete-gestorea da, eta azken bertsioa 2006ko apirilean atera zen.

Kanpo estekak