Hondakinen kudeaketa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Autoritate kontrola jartzea
52. lerroa: 52. lerroa:
[[Kategoria:Zabortegi]]
[[Kategoria:Zabortegi]]
[[Kategoria:Hondakinen kudeaketa]]
[[Kategoria:Hondakinen kudeaketa]]
[[Kategoria:Kudeaketa motaren arabera]]

11:18, 18 abendua 2019ko berrikusketa

Hondakinen kudeaketa Katmandun.

Hondakinen kudeaketa, zaborraren garraioa eta bilketa burutu ondoren, hauen tratamendua era egokian egitea helburu duten jarduera eta prozesu guztien multzoa da. Ingurumena zaindu eta giza jardueren jasangarritasuna bermatzea zein herritarren bizi kalitatea egokia izatea dira jarraian aipatuko diren jarduera multzo honen helburuak. Termino honek prozesu guztiaren atal oro hartzen ditu bere baitan, hondakinak biltzen den momentutik honen berreskurapen, balorizazio edo eliminazioraino.

Edozein giza jardueren ondorioz sorturiko hondakinak hartzen dituzte bere baitan prozesu hauek: lehengaien erauzketan zehar, lehengaien eraldaketan, tarteko eta amaierako produktuetatik, azken produktuen kontsumoa edo beste giza jarduera batzuetan, udal jardueretan (etxebizitza, instituzionalak, merkataritza), nekazal jardueretan edo jarduera sozialetan (osasuna zaintzea, etxeko hondakin arriskutsuak, lokatzak) sortzen diren elementuak dira tratatu beharrekoak.

Hondakin mota bakoitzari aplikatu beharreko prozesua desberdina izango da, honen ezaugarri fisiko zein kimiko edo bereiztasun mailaren arabera. Hala ere guztien helburua bera da, materialak berrerabiltzea posible den heinean edo bestela hauek baliatuz energia lortzea. Aplikaturiko prozesu desberdinen bidez, ezaugarri fisiko, kimiko edo biologikoak aldatuko dira hondakinetan, beti ere honako helburu hauek lortzeko: sustantzia toxikoak kentzea, lehengaiak berreskuratzea, energia iturritzat erabiltzeko prestatzea edo zabortegietan era egokian uzteko prestatzea.

Tratamendu motak 

Berrerabilpenerako prestatzea

Aplikatu daitekeen lehenengo prozesua da, eta zabor gisa botariko elementu berrerabilgarriak hartzen ditu bere baitan. Gerora berriro erabiliak izan daitezen prestatzean datza eta ez zaie inongo transformaziorik aplikatzen elementuei. Bere egoera ona izateagatik, konpondu eta garbitzearekin soilik balorizatu daitezkeen elementuak tratatzen dira. 

Materialak sailkatzea

Hondakien kudeaketaren lehen pausoa zaborra bereiztea da zaborrontzi desberdinetan.

Hondakinak berrerabili ezin daitezkenean, aldiz, beste zenbait prozesu jasaten dituzte, horretarako funtsezkoa izago da mota desberdinetako zaborrak sailkatuak izatea bakoitzari dagokion tratamendu egokia aplikatzeko. Materialen sailkapena herritarrak zaborrontzi desberdinen bidez edo sailkatze plantetan egin daiteke. Sailkatze instalakuntzen funtzioa ezinbestekoa da sarri balorizatu daitezkeen elementuak bereizten baitira bertan prozesu automatiko eta eskuzkoen bitartez. Normalean tratamentu guztien hasiera izan ohi da honakoa eta hemendik adar desberdinak hartuz banatu diren material desberdinek tratamendu egokia jasotzea ahalbidetzen da.

Sailkaturiko hondakinen tratamenduak

Era egokian sailkaturiko elementuek honako prozesu hauek jarraitzen dituzte:

  1. Mekanikoki eraginda, materiala purua denean, txikitu egin daiteke gero estrusio bidez moldeatu eta produktu berriak sortzeko.
  2. Prozesu kimikoen bidez plastiko degradatua berreskuratu daiteke lehengaiak berriro lortuz.
  3. Material plastikoa oso degradatuta dagoenean eta ezer berreskuratu ezin denean erraustu egin daiteke energia berreskuratzeko.
  • Metalen tratamendua: Elementu metalikoei dagokienez, lehenik eta behin bereizi egin behar dira metal ferroso eta ez ferrosoetan, hau da tratamentuko zatirik zailena eta magnetikoki eraginda lortzen da. Behin hondakinak bereizita, dagokien burdinoletara bidaltzen dira berriro lehengaiak sortzeko.
  • Paper eta kartoien tratamendua: Hondakinetatik abiatuz berriro lehengai diren zelulosazko fibrak lortzea da helburu; horretarako paper zein kartoiak gaineraturik dituzten beste substantzia eta gehigarriak kendu beharko dira (tinta, gehigarri plastikoak...).
  • Beiraren tratamendua: Beira ongi bereizi ondoren, txikitu egiten da hauts fin bihurtu arte, jarraian hau tenperatura altuetako labeetan urtuko da material honen lehengaia berriro lortuz. Hau moldeatu ondoren, desiraturiko forma eta produktu berriak lortzen dira.
  • Zabor edo obra-hondakinen tratamendua: Tratamendu orokorra, hondakin guztiak txikitu eta bolumen/dentsitate erlazioan oinarrituz kriba desberdinak egitean datza. Honen bitartez bereizi daitezke mota desberdinetako elementuak gerora bakoitza dagokion eran prozesatzeko. Ala nola plastiko, kartoi edo paperak bereizi daitezke lur, harri edo hondarretatik.
  • Bolumen handiko elementuen tratamendua: Hauen bidez, hiri ingurunean biltzen diren altzari eta etxetresnak tratatzen dira. Funtsean, txikitu eta elementu desberdinak banatzen dira elementu bakoitza era egokian birziklatua izan dadin gerora.
  • Konpostajea: Sailkatuta jasotako hondakin biodegradagarrien tratamendu biologiko aerobio eta termofiloari deritzo konpostajea. Prozesu honen bidez hiri edo lehen sektoreko hondakin organikoak tratatuz, ongarritzat erabili daitekeen Konpost deituriko produktua eskuratuko da.

Beste tratamendu batzuk

  • Biometanizazioa: Biometanizazioa konpostajearen antzeko prozesutzat deskribatzen da, non hondakinak tratamendu biologikoak jasaten dituzten, baina hau ingurune anaerobioan gertatzen da. Ondorioz produktu desberdinak eskuratuko dira: loi aktibatuak, non mikroorganismo guztiak dauden eta gasak. Gasen artean erregai moduan erabiltzen den metanoa ekoizten da eta hau komertzializatu egiten da. Produktu solidoak izango diren lohiak aldiz, bigaren mailako hondakintzat hartu daitezke eta tratatuak izan beharko dira jarraian.
  • Tratamentu biologikoak: Mikroorganismoen jarduera biotikoak aprobetxatuz hondakinetan dagoen materia organikoa tratatzeko oso erabiliak dira teknika hauek. Izaki hauen jarduera biotikoari esker, materia organikoa oxidatu eta beste hainbat produktu sortuko dira (CO2, metanoa, lohi solidoak...). Esaterako, hondakin uren tratamenduan eta ur araztegi orotan oso erabiliak dira.
  • Errausketa: Errausketaren bitartez hondakinek duten potentzia kalorikoa aprobetxatzea lortzen da, beste energia motaren batean bihurtzeko. Prozesu honetarako interesgarrienak plastikoak, paper/kartoiak eta materia organikoa dira euren ezaugarriak direla eta tratamendu hau erraustegietan gauzatzen da eta normalean energia elektrikoa sortzen da. Metodo hau oso eztabaidatua izaten ari da gaur egun sortzen dituen albo kalteak direla medio, produktu gaseoso edo solido toxiko ugari sortzen baitira errekuntzetan.
  • Pirolisia: ingurune anaerobioan hondakinek jasaten duten degradazio termikoa da pirolisia. Prozesu honek ez du energiarik sortzen ez baita konbustiorik gertatzen baina kasu honetan ekoizten diren produktuak gas, likido edo solido inerteak dira eta hauek ez dira kutsakorrak..
  • Gasifikazioa: prozesu honen bitartez hiri hondakin organikoak, gas erabilgarri bihurtzen dira hauek balorizatuak izan daitezen.

Zabortegiko depositua

Hondakin kudeaketaren azken pausoa lehengai aprobetxagarririk ez dagoenean zabortegiko depositua da.

Hondakinen kudeaketaren azkenengo atala da zabortegiko depositua eta beste tratamendurik aplikatu ezin denean edo materialak baloratzea ezinezkoa denean egiten da. Material hauen ezaugarriei dagokien zabortegira bideratzen dira hauek, eta bertan eliminatuak izango dira. Planta desberdinak bereiziko dira jasoko dituzten zaborren arabera, eta hauek lurrazpikoak edo gainazalekoak izan daitezke inguruko ur, aire edo lurren kutsatzea eragozteko.

Bibliografia

Recytrans, (2014-05-13), Tratamiento de Residuos. Hemendik eskuratua: https://www.recytrans.com/blog/tratamiento-de-residuos/

Kanpo estekak