Magnitude absolutu: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa: 4. lerroa:


[[Kategoria:Astronomia]]
[[Kategoria:Astronomia]]
[[Kategoria:Behaketa-astronomia]]

13:44, 18 abendua 2019ko berrikusketa

Magnitude absolutua argizagi baten distira intrinsekoaren neurketa da. Objektua zehazki ikusletik 10 parsecera (32,6 argi-urte) egongo balitz izango zuen itxurazko magnitude hipotetikoa da, izarren argiaren iraungitze astronomikorik ez dagoela ulertuz. Honek objetuak oinarri komunarekin jartzen ditu eta distantziak ezartzen duen distortsiorik gabe objektu astronomikoen energia alderatzea baimentzen du. Magnitude astronomiko guztietan bezala magnitude absolutua uhin-luzera interbalo ezberdinetarako ezar daiteke; izarrentzat magnitude absolutua argi ikusgaia izaten da, UBV sistematik V banda bakarrik erabiltzen duen. Bolometro bat erabilita magnitudea alda daiteke, uhin-luzera guztietan isurtzen den energia kontutan hartzen duelako, argi ikusgaia izan edo ez. Kasu honetan magnitude absolutu bolometrikoa deitzen zaio.

Eguzki-sisteman dauden objektuentzat beste definizio bat erabiltzen da. Asteroide eta planeten magnitude absolutua hauek Eguzkitik eta ikusletik unitate astronomiko batera jarrita kalkulatzen dira. Asteroide edo planeta baten magnitude absolutua eta izar batena alderatzeko, lehenari 31,57 kendu behar zaio.