Heraklonas: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Eren (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
t robota Erantsia: la:Heraclius II Heraclonas
13. lerroa: 13. lerroa:
[[Kategoria:Bizantziar agintaria]]
[[Kategoria:Bizantziar agintaria]]
[[Kategoria:Bizantziar inperioa]]
[[Kategoria:Bizantziar inperioa]]



[[ca:Heracionas]]
[[ca:Heracionas]]
29. lerroa: 28. lerroa:
[[ja:ヘラクロナス]]
[[ja:ヘラクロナス]]
[[ko:헤라클로나스]]
[[ko:헤라클로나스]]
[[la:Heraclius II Heraclonas]]
[[nl:Heraklonas]]
[[nl:Heraklonas]]
[[pl:Herakleonas]]
[[pl:Herakleonas]]

17:31, 2 ekaina 2008ko berrikusketa

Heraklio agintaria eta bere seme Heraklonas eta Konstantino III.a azaltzen diren txanpona

Heraklonas edo Herakleonas (626 - 641?) Bizantziar Inperioko agintaria izan zen 641 urtean epe labur batez. Heraklida dinastiako lehen agintari Herakliok bere bigarren emaztearekin izandako semea agintariak lehen emaztearekin izandako Konstantino III.a anaiordea baino gazteagoa zen. Martina erreginaren eraginez bi anaiei tratu berbera eskaini zitzaien eta biak batera hartu zituen Herakliok agintean berarekin.

638. urtean Augusto titulua jaso zuen eta bere aitaren heriotza ostean bere anaiarekin batera agintea jaso zuen nahiz eta zaharragoa zenez Konstantino III.ak indar gehiago izan. Heraklonasen benetako izena Heraklio zen, bere aitarena bezala, eta bere agintari izena Heraklio II.a izan zen, hala ere ez zuen jendeak bere Heraklonas (Herakles txikia) ezizena ahaztea lortu agintaritza jaso zuenean oso gaztea baitzen.

Konstantino III.aren heriotz goiztiarrak, agian tuberkulosiak jota, 641 urtean Heraklonas agintari bakar bihurtu zuen. Martina bere amak Konstantino III.a pozoitu zueneko usteak indar handia hartu zuen matxinada bat sortzeraino. Matxinatuek agintetik kendu zuten eta bera eta bere ama Martina elbarrituak zituzten. Lehen aldia izan zen Bizantzion agintari bati helbarritze zigorra ezartzen zitzaiona, agian Pertsiar Inperiotik eratorritako zigor bat. Martinari mihia moztu zioten eta Heraklonasi sudurra. Ezer gehiago dakigu Heraklonasi buruz handik aurrera, urte hartan bertan hil zela uste da.

Konstantino III.aren seme zen Konstante II.ak jaso zuen orduan agintea 11 urte besterik ez zituela Heraklioren oinordekotza gatazka amaituz.


Aurrekoa
Konstantino III.a
Bizantziar agintaria
641
Ondorengoa
Konstante II.a