Ebanjelio: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t 62.99.76.182 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Lainobeltz wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
t Autoritate kontrola jartzea
15. lerroa: 15. lerroa:
* [[Jesus Nazaretekoa|Nazareteko Jesus]].
* [[Jesus Nazaretekoa|Nazareteko Jesus]].


== Kanpo estekak ==
{{commonskat}}
{{autoritate kontrola}}


[[Kategoria:Itun Berriko liburuak]]
[[Kategoria:Itun Berriko liburuak]]

09:56, 25 abendua 2019ko berrikusketa

P52 papiroa. Ezagutzen den Ebanjelioaren eskuizkriburik zaharrena da. II. mendearen lehenbiziko erdian idatzia izan zen eta Joanen Ebanjelioaren zati bat dakar.

Ebanjelio deritze Nazareteko Jesusen bizitzaren, ekintzen, heriotzaren eta piztueraren berri ematen duten Bibliako lau libururi.

Ebanjelio hitza grekotik dator (εὐ "ondo" eta αγγέλιον "mezua"), Mezu edo Berri ona esan nahi du. Kristautasunak sakratutzat ditu lau ebanjelio, Mateo, Marko, Lukas eta Joanek idatzitakoak. Hauek K.o. I mendearen bigarren erdian edo II. mendearen hasierako urteetan idatzi ziren: Markorena, zaharrena, K.o. 50-60 urte bitartean idatzi zela uste da; Joanena, berriena, K.o. 90-110 urte bitartean idatzi zen. Hortik kanpo, ebanjelio apokrifo deituriko zenbait idazki daude, arrazoi desberdinak direla eta Elizak (katoliko, protestante edo ortodoxoek era berean) ofizialtzat onartzen ez dituenak.

Ebanjelioa zabaltzea eta ezagutaraztea adierazteko, kristauek ebanjelizatzea hitza erabiltzen dute. Horrela, misiolari kristauen zeregina Ebanjelioa zabaldu eta jendea kristautzea da.

Ikus, gainera

Kanpo estekak