François Laffargue: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Ortografia akatsa
27. lerroa: 27. lerroa:
{{Erreferentzia zerrenda}}<br />
{{Erreferentzia zerrenda}}<br />


[[Kategoria:Ohorezko Legioko zaldunak]
[[Kategoria:Ohorezko Legioko zaldunak]]
[[Kategoria:Bearnotarrak]]
[[Kategoria:Bearnotarrak]]
[[Kategoria:Lehen Mundu Gerrako militarrak]]
[[Kategoria:Lehen Mundu Gerrako militarrak]]

20:20, 26 abendua 2019ko berrikusketa


François Joseph André Louis (Orthez, 1858ko abenduaren 29a - Virton, Belgiar Luxenburgo, 1914ko abuztuaren 22a) Frantziar militarra izan zen, Lehen Mundu Gerraren hasierako guduetan parte hartu zuena.

François Laffargue
François Laffargue
Datu pertsonalak
Izen osoa François Joseph André Louis Laffargue
Jaio 1858ko abenduaren 29a
Orthez (Frantzia)
Hil 1914ko abuztuaren 22a
Virton (Belgika)

Karrera Militarra

1858ko abenduaren 29an jaio zen Orthezen, Bearnoko eskualdean. Ernest eta Louise Ursule Laffargueren semea, 1879tik armadan sartu zen eta 1890an Kapitain maila lortu zuen. 1901ean batailloi baten agintaria egin zuten eta 1914an, gerra hasi baino lehen, 130. Infanteria Erregimenduaren agintaria egin zuten. Abuztuaren 10ean, Mangiennesko guduan parte hartu zuen herria defendatzen lortuz. 21ean Frantzia-Belgika muga zeharkatu zuen eta Belgikako Virtongo hirian hil zuten egun bat geroago, 55 urte zituela.[1] Hil eta gero Ohorezko Legioaren domina eman zioten.

Bizitza Pribatua

1892an Claire Marie Charlotte Clicquot de Mentquerekin ezkondu zen eta hiru seme eta bi alaba izan zituzten.

Bernard Laffargue, bere semerik zaharrena, François baino bi egun geroago hil zuten Belgikan ere.[2]

Erreferentziak

  1. «MémorialGenWeb Fiche individuelle» www.memorialgenweb.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).
  2. (Frantsesez) «Généalogie de Bernard Ernest Eugène Louis Pierre LAFFARGUE» Geneanet (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).