Osloko Eskuliburua: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
47. lerroa: 47. lerroa:
* Enpresen berrikuntzaren helburuak eta emaitzak
* Enpresen berrikuntzaren helburuak eta emaitzak


==== Estatistikak biltzeko metdoak ====
==== Estatistikak biltzeko metodoak ====


* Negozioen berrikuntzari buruzko datuak biltzeko metodoak
* Negozioen berrikuntzari buruzko datuak biltzeko metodoak

16:41, 28 abendua 2019ko berrikusketa

Fitxategi:0slo Manual 2018.jpg
Osloko Eskuliburua

Osloko eskuliburua berrikuntzari buruzko informazioa biltzeko eta aztertzeko nazioarteko gida nagusia da[1]. Kontzeptuak definitzeaz gain, berritzailetzat jotzen diren jarduerak argitzen ditu.[2]

Eskuliburaren bilakaera

Zer da berrikuntza eta nola neurtu behar da? Berrikuntza jardueren eskala, enpresa berritzaileen ezaugarriak eta berrikuntzan eragin dezaketen barne faktore eta sistemikoak ezagutzea ezinbestekoa da, berrikuntza sustatzera zuzendutako politikak bilatu eta aztertzeko[3].

Historia

1991ean, Osloko hiria lekuko izan zen ELGAko (Organisation for Economic Co-operation and Development) Zientzia eta Teknologiako aditu nazionalen lan-taldeko profesionalen lehen komunitateak, negozioen berrikuntza kontzeptualizatzeko eta neurtzeko moduaren adierazleak adosten. Jarraibide hauek, 1992an argitaratu ziren lehenengo aldiz Osloko Eskuliburua izenarekin. Europar Batasunak babestu egin zuenez, proban jarri zen berrikuntzaren inguruko datuak bildu eta erabiltzeko[4]. Eskuliburuaren proposamenen adopzio eta difusio azkarra eman zen, ELGAren eta Europear Batasunaren barnean zein kanpoan, nazioarteko erreferentziako gida bilakatuz. Balio horren adierazlea da ekimena; izan ere, orain arte 80 herrialde baino gehiagotan egin dira berrikuntza-inkestak[5].

2018ko edizioari buruz

2018an argitaratu zen laugarren edizioa, eskuliburua eguneratuz, berrikuntzarekin lotutako fenomeno sorta zabalagoa kontutan hartzeko, eta baita ELGAko herrialdeetan eta bazkideen ekonomia eta erakundeetan, berrikuntza inkesten azken txandetatik lortutako esperientzia ere.

2018. edizioak erabiltzaileen eboluzioaren eta esperientzia praktiko metatuen islapenaren inguruko orientabide hobeak ditu. Enpresa-sektoretik kanpo berrikuntza neurtzeko laguntzari eskainitako material berria biltzen du, negozioen berrikuntzaren barruko eta kanpoko gidariak ulertzen ditu, baita enpresaren berrikuntza garrantzitsuena ere[6]. Eta berrikuntza datuak estatistiketarako eta analisietarako hobeto erabiltzeko aukera eskaintzen du.

Halaber, Eskuliburu estatistiko gisa, bertsio elektronikoa doakoa da, arakatzeko eta deskargatzeko goiko taulan edo ELGAko iLibrary-n.

Definizioak

Osloko Eskuliburuaren funtsezko oinarria berrikuntza neurtzea posible dela da. Neurgarritasun eskakizuna betetzeko, ezinbesteko irizpidea da kontzeptuak, definizioak eta sailkapenak hautatzea. Ezaugarri honek eskuliburu hau beste dokumentu batzuetatik aparte geratzen da.

Berrikuntza terminoak jarduera eta emaitza adieraz ditzake. Eskuliburuak bi definizioak ematen ditu. Berrikuntzaren definizio orokorra honako hau da:

"Berrikuntza produktu edo prozesu berri edo hobetu bat da (edo horien konbinazioa), aurretik zeuden produktuak edo prozesuak nabarmen bereizten dituena, eta balizko erabiltzaileen (produktua) eskuragarri jarri dena edo unitateak (prozesua) erabili dituena."[7]

Kontzeptua berez subjektiboa izan arren, aplikazioa nahiko objektiboa eta konparagarria da, berritasun eta erabilgarritasunerako erreferentzia puntu komunak aplikatuz.

Horrek herrialde desberdinetako enpresentzako berrikuntza eta lotutako jarduerei buruzko datu konparatiboen bilketa eta berri ematea errazten du, industria eta tamaina zein egitura desberdinetako enpresak izan arren, produktu bakarreko enpresa txikietatik hasita, ondasun edo zerbitzu ugari sortzen dituzten multinazional handien enpresetaraino.

Produktu eta negozio-prozesu baten oinarrizko berrikuntza definizioak honako hauek dira:[8]

"Produktuen berrikuntza, merkaturatu den enpresaren aurreko ondasun edo zerbitzuetatik nabarmen aldatzen den ondasun edo zerbitzu berri bat da."

"Negozio-prozesuaren berrikuntza bat, negozio-prozesu berria edo hobetua da, enpresaren aurreko negozioarengandik nabarmen aldatzen dena, eta enpresako arlo baten edo gehiagotan erabiltzen dena."

Negozio-prozesuaren berrikuntzak enpresaren sei funtzio desberdinetan daude. Bi eginkizun enpresaren ekoizpen jarduera nagusiari buruzkoak dira, produktuak ekoiztu eta salmentarako entregatzea, eta gainerako laurak laguntza-eragiketari dagozkien funtzioak.

Berrikuntzaren neurketa

  • Berrikuntza estatistiketarako sarrera eta Osloko Eskuliburua
  • Berrikuntza neurtzeko kontzeptuak

Neurtzeko jarraibideak

  • Enpresen berrikuntza neurtzeko kontzeptuak eta definizioak
  • Enpresen berrikuntzako jarduerak neurketa
  • Berrikuntzarako negozio gaitasunak neurtzea
  • Negozioen berrikuntza eta ezagutza fluxuak
  • Enpresen berrikuntzan eragina duten kanpoko faktoreak neurtzea
  • Enpresen berrikuntzaren helburuak eta emaitzak

Estatistikak biltzeko metodoak

  • Negozioen berrikuntzari buruzko datuak biltzeko metodoak
  • Berrikuntza neurtzeko objektu metodoa
  • Berrikuntzako datuak erabiltzea adierazle estatistikoak eta analisiak egiteko

Nazioarteko onarpena

Eskuliburua nazioarteko baliabide ezinbesteko bilakatu da, UNESCOk, Munduko Bankuak eta hainbat eskualdeko garapenerako bankuak egindako ekarpenei esker. ELGA bezala, biziki hartu dute konpromisoa berrikuntzari zuzendutako inbertsioak laguntzeko, garapen ekonomikoa eta soziala bultzatzearen oinarrian daudelako.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Ruiz Quejido, Diego. (2019). Sistemas de gestión de la innovación. Editor Antonio Madrid Vicente, 466 or. ISBN 9788494891984..
  2. (Ingelesez) EUROSTAT, OECD. (2018). Oslo Manual 2018. Guidelines for collecting, reporting and using data on innovation. Eurostat, 258 or. ISBN 978-92-79-92581-8..
  3. (Ingelesez) [|Global Innovation Index]. World Intellectual Property Organization. .
  4. (Ingelesez) The Measurement of Scientific, Technological and Innovation Activities — Oslo Manual 2018 — Guidelines. Eurostat, 258 or. ISBN 978-92-79-92578-8..
  5. (Ingelesez) Godin, Benoit. (2006). Measurement and Statistics on Science and Technology. Routledge, 357 or. ISBN 0-415-34104-3..
  6. Txantiloi:Er Dodgson, Mark. (2019). Innovación. Una breve introducción.. Antoni Bosch, 206 or. ISBN 9788494933165..
  7. Txantiloi:Er Fernández Sánchez, Esteban. (2005). Estrategia de innovación. S.A. Ediciones Paraninfo, 632 or. ISBN 9788497324120..
  8. (Ingelesez) Trott, Paul. (2016). Innovation Management and New Product Development. Pearson, 666 or. ISBN 1292133422..

Kanpo estekak